262. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3204/2022 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, suhiltzaileen lanpostuetan aritzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 490/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 37 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2021eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 1282/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen (2021eko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 24koan).

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 1724/2021 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen (2021eko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 21ekoan).

Oposizioaldiko probak bukatuta, kalifikazio epaimahaiak oinarrizko prestakuntza ikastaroan behin betiko onartutako 37 izangaien zerrenda igorri zuen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 828/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxiki zitzaizkion 37 izangaiak, eta praktiketako funtzionario izendatu ziren.

Deialdiaren 10. oinarriak ezartzen du ezen, kalifikazio epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan lortutako kalifikazioak jaso ondoren, espedientean sartuko dituela, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko duela (txanden arabera eta, txanda bakoitzean, oposizioan ateratako guztirako puntuazioaren arabera) eta izendapen proposamena igorriko diola Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari.

Horren ondorioz, kalifikazio epaimahaiak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorri du prestakuntza ikastaroa gainditu duten 37 izangaiak izendatzeko proposamena. Haietatik 2 igoera txandakoak dira, eta 35 txanda irekikoak.

Beste alde batetik, Barne Zuzendaritza Nagusiak proposatu du, deialdiaren 11.3 oinarrian xedatutakoarekin bat, 2023ko urtarrilaren 1a izan dadila lanpostuaz jabetzeko eguna.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, suhiltzaileen lanpostuetan aritzeko: Hodei Balentzia Biurrun eta Enrique Iglesias Yugueros jaunak, igoera txandakoak; eta Beñat Moreno Armendáriz, Sergio López de Luis, Beñat Ezquerra Zudaire, Iker Iturria Pombar, Mikel Perez de Larraya Espinosa, Xabier Sola Escribano, Daniel Ciria Martinez, Uxue Loizu Ascasso, Ibai Huarte Gonzalez, Mikel Azcona Goñi, Xabier Irañeta Unzue, Jon Ilundáin López, Xabier Ros Oyhenart, Marcos Gogorza Eguren, Xabier Huarte Urriza, Mikel Gorraiz Ochoa, Mikel Archanco Lorenzo, Aitor Zarate Ochoa de Olza, Enrique Cestau Zubiri, Axier Camino Lapeire, Julen Alonso Uribe, Xabier Losantos Nuin, Patxi Calleiras Benito, Xabier Zarranz Domench, Pablo Ruiz Castrillo, Iñaki Barrena Matas, David Auzmendi Alfaro, Ander Vinagre Diego, Carlos Guerendiain Tellechea, Xabier Ayape Palacios, Simón Olóndriz San Martín, Héctor Aldunate Martínez, Julen Martínez Monreal, Álvaro Mainz Esáin eta Ekaitz Fadrique Areta jaun-andreak, txanda irekikoak, horiek baitira hautapen prozedura gainditu duten izangaiak.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Zehaztea ezen lanpostuaz jabetzeko eguna 2023ko urtarrilaren 1a izanen dela.

Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Barneko zuzendari nagusiari, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Lan Harremanen eta Prestazio Sozialen Zerbitzura eta Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2022ko abenduaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZENBAKIA

EUSKARAZ
JAKIN BEHARRA

DESTINOA

Igoera txanda

BALENTZIA BIURRUN, HODEI

5327

Altsasu (Altsasu-Aurizko suhiltzaile-etxea)

Igoera txanda

IGLESIAS YUGUEROS, ENRIQUE

5332

Altsasu (Altsasu-Aurizko suhiltzaile-etxea)

Irekia

MORENO ARMENDARIZ, BEÑAT

5325

Tutera

Irekia

LÓPEZ DE LUIS, SERGIO

5764

Tutera

Irekia

EZQUERRA ZUDAIRE, BEÑAT

5770

Tutera

Irekia

ITURRIA POMBAR, IKER

5777

Tutera

Irekia

PEREZ DE LARRAYA ESPINOSA, MIKEL

6358

Tutera

Irekia

SOLA ESCRIBANO, XABIER

6530

Tutera

Irekia

CIRIA MARTINEZ, DANIEL

9647

Tutera

Irekia

LOIZU ASCASSO, UXUE

10141

Tutera

Irekia

HUARTE GONZALEZ, IBAI

5768

Azkoien (Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxea)

Irekia

AZCONA GOÑI, MIKEL

5783

Azkoien (Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxea)

Irekia

IRAÑETA UNZUE, XABIER

435

Zangoza (Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxea)

Irekia

ILUNDÁIN LÓPEZ, JON

6359

Azkoien (Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxea)

Irekia

ROS OYHENART, XABIER

6525

Azkoien (Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxea)

Irekia

GOGORZA EGUREN, MARCOS

582

Zangoza (Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxea)

Irekia

HUARTE URRIZA, XABIER

5317

Lodosa (Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxea)

Irekia

GORRAIZ OCHOA, MIKEL

6083

Lodosa (Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxea)

Irekia

ARCHANCO LORENZO, MIKEL FCO.

5755

Zangoza (Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxea)

Irekia

ZARATE OCHOA DE OLZA, AITOR

7056

Zangoza (Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxea)

Irekia

CESTAU ZUBIRI, ENRIQUE

7057

Zangoza (Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxea)

Irekia

CAMINO LAPEIRE, AXIER

556

Auritz (Altsasu-Aurizko suhiltzaile-etxea)

Irekia

ALONSO URIBE, JULEN

6527

Lodosa (Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxea)

Irekia

LOSANTOS NUIN, XABIER

10345

Zangoza (Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxea)

Irekia

CALLEIRAS BENITO, PATXI

10942

Zangoza (Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxea)

Irekia

ZARRANZ DOMENCH, XABIER

11028

Zangoza (Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxea)

Irekia

RUIZ CASTRILLO, PABLO

4791

Auritz (Altsasu-Aurizko suhiltzaile-etxea)

Irekia

BARRENA MATAS, IÑAKI

4801

Auritz (Altsasu-Aurizko suhiltzaile-etxea)

Irekia

AUZMENDI ALFARO, DAVID

6896

Auritz (Altsasu-Aurizko suhiltzaile-etxea)

Irekia

VINAGRE DIEGO, ANDER

11083

Zangoza (Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxea)

Irekia

GUERENDIAIN TELLECHEA, CARLOS

7577

Auritz (Altsasu-Aurizko suhiltzaile-etxea)

Irekia

AYAPE PALACIOS, XABIER

10144

Bai

Auritz (Altsasu-Aurizko suhiltzaile-etxea)

Irekia

OLÓNDRIZ SAN MARTÍN, SIMÓN

11082

Auritz (Altsasu-Aurizko suhiltzaile-etxea)

Irekia

ALDUNATE MARTÍNEZ, HÉCTOR

10388

Nabaskoze (Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxea)

Irekia

MARTÍNEZ MONREAL, JULEN

10725

Nabaskoze (Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxea)

Irekia

MAINZ ESÁIN, ÁLVARO

10834

Nabaskoze (Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxea)

Irekia

FADRIQUE ARETA, EKAITZ

10835

Nabaskoze (Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxea)

Iragarkiaren kodea: F2216752