262. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

120/2022 FORU DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, Esteban Manuel García Martín jauna Lesakako notario izendatzen duena.

Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko urriaren 3ko Ebazpenaren bidez (2022ko urriaren 10eko Estatuko Aldizkari Ofiziala), lehiaketa arrunterako deialdia egin zen hutsik zeuden notario lanpostuak betetzeko. Lehiaketa hori Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez ebatzi zen (2022ko azaroaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten notarioak izendatzeko eskumena.

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak lehiaketaren espedientearen laburpena igorri dio Nafarroako Gobernuari, baita Nafarroako Foru Komunitateko herrietan lanpostua lortu duten notarioak izendatzea eskatzen duen ofizioa ere.

Bidezkoa da, hortaz, Lesakako notarioa izendatzea, Justizia Ministerioak egindako proposamenari jarraituz.

Horrenbestez, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko abenduaren hogeita batean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Esteban Manuel García Martín jauna Lesakako notario izendatzea.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Justizia Ministerioko Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Notarioen Elkargoaren dekanoari.

Iruñean, 2022ko abenduaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2217384