262. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak, 2022ko urriaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Iragarkia 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontua Partzuergoaren egoitzan (Barañaingo etorbidea 22, Iruña) eta Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko web orrian egon da ikusgai.

Alegazioak aurkezteko jendaurreko epea pasata, Toki Ogasunen Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat etorriz, 2022ko abenduaren 19an Zuzendaritza Kontseiluaren akordio bidez, adosten da:

1. Baztango Udalak Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko 2023ko aurrekontu orokor eta bakarraren inguruan aurkeztutako alegazioa ez onartzea, epez kanpo aurkeztu izanagatik eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204.3 artikuluan ezarritako arrazoiren batean oinarrituta ez egoteagatik.

2. Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra behin betiko onestea.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan ezarritako moduan eta Nafarroako Foru Komunitatean berriz onartzea, aipatutako Foru Legearen 202.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2022ko abenduaren 22an.–Partzuergoko burua, Bernardo Ciriza Pérez.

HONA HEMEN HAREN LABURPENA, KAPITULUKA

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 18.558.588,46 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 18.558.588,46 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.– Gainerako langileriaren gastuak (Idazkari eta Kontu-hartzaile gastuak): 26.535,09 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 12.945.244,68 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 658.701,58 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.664.557,55 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 1.263.549,56 euro.

Gastuak, guztira: 18.558.588,46 euro.

Iragarkiaren kodea: L2217534