2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2022ko urriaren 27an egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea 2022ko plantilla organikoan.
Hasierako onespena jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuta 2022ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 15ean.
Jendaurreko aldia iragan da inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe; hala bada, bat etorriz aplikatzekoa den araudian xedatutakoarekin, argitara ematen da Barañaingo Udalaren 2022ko plantilla organikoaren aldaketa.
Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen, behin betiko onetsitako plantillaren aurka, honako hauek aurkez daitezkeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin.
b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2022ko abenduaren 12an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
ALDAKETAREN XEHETASUNA
Plaza berriak sortzea
LANPOSTUAREN ZENBAKIA | LANPOSTUA | LANALDIA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA/KATEGORIA | SARBIDEA | EGOERA | EUSKARA | OSAGARRIAK |
A | B | C | D | E | F | G | H |
ALKATETZA ETA IDAZKARITZA |
1,5 | Administrari-ofiziala | | F | C | Oposizio-lehiaketa | Jardunean (1) | | | | | | | | | |
1,6 | Administrari-ofiziala | | F | C | Oposizio-lehiaketa | Jardunean (1) | | | | | | | | | |
1,7 | Administrari-ofiziala | | F | C | Oposizio-lehiaketa | Jardunean (1) | | | | | | | | | |
1,8 | Administrari-ofiziala | | F | C | Oposizio-lehiaketa | Jardunean (1) | | | | | | | | | |
GIZA BALIABIDEAK |
2,2 | Lan harremanetako diplomaduna | %75 | F | B | Oposizio-lehiaketa | Hutsik | | | | | | 35 | | | |
HIRIGINTZA ETA INGURUMENA |
7,2 | Arkitekto teknikoa | %75 | F | B | Oposizio-lehiaketa | Hutsik | | | 20 | | | 35 | | | |
ERABILITAKO SINBOLOAK |
FUNTZIONARIOA | F |
(1) | Plaza amortizagarria |
OSAGARRIAK |
ESKLUSIBOTASUNA | A |
LANPOSTUA | B |
MAILA | C |
LANALDIAREN LUZAPENA | D |
BATERAEZINTASUNA | E |
ARRISKUGARRITASUNA | F |
TXANDAKAKO LANA | G |
BERARIAZKOA | H |
LANGILEEN ZERRENDA
Alkatetza eta Idazkaritza.
1.5. Felipe Pérez Lago.
1.6. María Pilar Baleztena Santesteban.
1.7. Lorea Gómez Méndez.
1.8. Nora Bengoechea Goya.
Giza baliabideen alorra.
2.2.
Hirigintza eta Ingurumenaren alorra.
7.2.
Iragarkiaren kodea: L2216914