262. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko abenduaren 21ean hartua, onesten duena AR-2 banaketa-arearen berrantolaketari buruzko Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea, Pamplona Distribución SA enpresak sustatua.

I.–Aldaketaren aurrekariak eta xedea.

Nafarroako Gobernuak, 2021eko abuztuaren 25eko Erabakiaren bidez, AR-2 banaketa-arearen berrantolaketari buruzko Erripagañako Udalez Gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientearen tramitazioari ekin zion. Pamplona Distribución SA enpresa da sustatzailea.

Erabaki hori argitaratu zen 2021eko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 14koan; espedientea jendaurreko informaziora zabaldu zen, eta aldaketak eragiten dien udalerrientzako entzunaldia zabaldu.

Aurkeztutako aldaketaren xedea da AR-2 banaketa-arean hirugarren sektoreko erabileretarako aurreikusitako eraikigarritasuna eta eraikuntza-tipologiak %70 murriztea (85.096,53 m² eraikitik 23.391,42 m² eraikira) eta bizitegi-erabilera kolektiboa baimentzea (53.082,44 m² eraiki).

Aurkeztutako antolamendua plaza publiko baten inguruan egituratzen da; beheko solairuetan lokalak izanen dituzten etxebizitza-blokeek inguratuko dute plaza, eta bi lurzati ere izanen dira merkataritza-ekipamendurako eta hirugarren sektoreko erabileretarako.

Hiru logelako 471 ereduzko etxebizitzako bizitegi-eskaintza planteatzen da; haietatik 233 sustapen librekoak izanen lirateke eta 238 babes publiko mota desberdinekoak (babes ofizialeko 142 etxebizitza –haietako 44 alokairukoak–, eta prezio tasatuko 96).

Nolanahi ere, kategoria edo erregimen bakoitzeko 3 logelako etxebizitza-kopuruari buruzko aipamenek ez dute kontuan hartzen bizigelen teknikaren aplikazioa (behar izanez gero; araudiaren 116. artikuluak ematen du horretarako aukera). Teknika hori aplikatuz gero, handitu egin daiteke pixka bat kopurua, logela edo bizigela gehiago edo gutxiago dituzten etxebizitza-nahasketaren arabera, betiere muga gisa harturik unitate morfologiko bakoitzaren fitxan jasotako etxebizitza-kopuru maximoa. Bizigelen teknika aplikatuz gero, AR-2 banaketa-area osorako etxebizitza-kopuru maximoa 516 da.

Bizitegi-eraikin guztiak etxebizitza kolektiboko tipologiakoak dira, eta bi muga hauen arteko garaierakoak: beheko solairua + 4 eta beheko solairua + 9.

Hirugarren sektoreko eraikinek beheko solairua + 2 garaiera izanen dute gehienez, azalera desberdineko bi lurzati independentetan kokatuko dira, eta, dokumentuaren arabera, merkataritza-gune bat osatuko dute, non supermerkatu bat ("E.Leclerc" etxeko tamaina ertaineko supermerkatu bat aurreikusten da) eta beste merkataritza-eraikin batzuk kokatuko baitira, bai eta zuzkidura-elementu pribatuak edo ostalaritzako lokal txikiak ere.

Proposamen hau egiten da erabilerak gaur egungo merkatuaren beharretara egokitzeko, hala epe laburrean ekin ahal izateko haren hirigintza-garapenari.

Dokumentuak, gainera, defendatzen du proposatutako antolamenduak hiri-espazioa aberasten duela, AR-1 banaketa-area mugakideko antolamenduarekin koherentea den erabilera-nahasketa proposatzen baitu.

Hala, beraz, eremu publikoari lotutako merkataritzako eta hirugarren sektoreko eremu bat proposatzen da, lehendik dagoen hiri-bilbean eta proposatutako bilbe berrian integratua; horrek eguneroko ondasunak erosteko joan-etorriak gutxituko ditu, eta erabilera eta tipologia askotarikoak nahastea erraztuko du. Halaber, bizitegi-erabilerak nagusi diren beste eremu bat proposatzen da, batik bat merkataritzako eta hirugarren sektoreko erabilerak izanen dituena beheko solairuetan. Plaza handi baten inguruan antolatuko dira, eta plaza horrek, herritarren bizitza eta pertsonen arteko harremana sustatzeaz gainera, auzoko egungo biztanleen eskaera batzuk konponduko ditu.

II.–Txosten sektorialak.

Espedientearen tramitazioa hasteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren aurretik, aldeko txostenak igorri zituzten Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuak, Etxebizitza Zerbitzuak, Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak (Osasun Departamendua), Hegazkineria Zibileko Zuzendaritza Nagusiak, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak.

Segidan, espedientea hasteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren ondoren jasotako txosten sektorialen edukia laburtzen da:

II.1. Iruñerriko Mankomunitatea.

Garraio Departamenduak, PA-33rako proposatutako Eskualdeko Hiri Garraioko geraleku-bikotea ikusirik, aldeko txostena eman zuen 2022ko irailaren 7an.

Eta hornidura- eta saneamendu-azpiegiturei dagokienez, aldeko txostena eman zuen 2022ko irailaren 22an.

II.2. Etxebizitza Zerbitzua.

2022ko azaroaren 23an emandako txostenean, honela dio: "AR-2 banaketa-areari buruzko Erripagañako UGPSaren aldaketak, beraz, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 54. artikuluan eskatutakoa betetzen du (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina). Horrenbestez, etxebizitzei dagokienez, aldeko txostena ematen da".

2022ko azaroaren 23an aurkeztutako dokumentuak etxebizitza-kopuru maximo bat ezartzen du, bizigelen teknika aplikatuz lortua, eta, horren arabera, lehen aurreikusitako etxebizitza-kopurua (471) baino handiagoa da (orain 3 logelako ereduzko etxebizitza esaten zaie). Alabaina, ez da aldatzen etxebizitza babestuen kopurua, eta Etxebizitza Zerbitzuak emandako aldeko txostenean jasotako portzentajeari eragiten dio.

Horrenbestez, aurkezten den testu bateginak beharrezko zehaztapenak jaso beharko ditu araudian, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 54. artikulua beteko dela bermatzeko, bizigelen teknika aplikatzen denean eta, hala badagokio, ereduzko etxebizitzen kopurua handitzen denean.

II.3. Telekomunikazioen eta Informazio Teknologien Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman du 2022ko azaroaren 18an; besteak beste, honako hau adierazi du:

"Egindako aldaketen ondorioz, behar bezala erantzuten zaio hasierako txostenean egindako iruzkinari. Aldaketak modu eraginkorrean integratu behar dira".

II.4. Ingurumen Eraginaren Atala.

2022ko azaroaren 30ean, 1216E/2022 Ebazpena jaso da, azaroaren 29koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektoriala AR2 eremuari dagokionez aldatzeari buruz, uste baita ez duela eragin esanguratsurik ingurumenean, aipatu ebazpeneko baldintzak betez gero. Pamplona Distribución SA da aldaketaren sustatzailea.

Ebazpenean adierazten da baldintza hauek bete beharko direla:

–Kanpoko argiztapenari dagokionez, azaroaren 14ko 1890/2008 Errege Dekretuan ezarritakoa bete behar da. Errege-dekretu horren bidez, kanpoko argiztapen-instalazioen energia-eraginkortasunari buruzko araudia eta horretarako jarraibide tekniko osagarriak (EA-01etik EA-07ra) onesten dira.

–Eragin akustikoei dagokienez, obrak hasi aurretik, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan, han berrikusi eta ontzat eman ditzaten:

  • Berriz aztertu beharko da planteatzen den neurri zuzentzailea, bizitegi-eremuan kalitate akustikoko helburuak beteko direla bermatzeko, 4 m-ko altueran, proiektatutako bizitegi-eraikin guztietan.
  • Azterlan akustikoak dagokion modelizazioaren bidez aztertu beharko du zenbateraino beteko diren kalitate akustikoko helburuak bizitegi-eremuan etorkizunean, 1367/07 Errege Dekretuan zehaztutako aldi guztietan (egunez, arratsaldez eta gauez).

–Klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legea indarrean delarik, behar diren zehaztapenak ezarriko dira eraikinen eta kanpoko argiztapenaren efizientzia energetikoari dagokionez eraikin berrietan eta merkataritza-erabilerei lotutako aparkalekuetan, besteak beste.

–Urbanizazio-baldintzetan adierazten den bezala, zolatutako eremuetako sestrak eta zuhaitz-txorkoen kokalekua diseinatzean, kontuan hartu beharko da ahalik eta euri-ur gehien biltzeko gai izan behar dutela.

–Berdeguneak eta zuhaitz-txorkoak ahalik eta euri-ur gehien hartzeko moduan diseinatuko dira, eta naturan oinarritutako irizpideak aplikatuko dira (iragazte-zerrendak, txorko biziak, euri-lorategiak...).

Oraindik jasotzeko daude Kultura, Kirol eta Gazteria Departamenduko Azpiegiturak Kudeatzeko Atalak eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eman beharreko txostenak, baina jaso gabe dituzten txostenei dagokienez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 80. artikuluaren arabera, bidezkoa da espedientearen tramitazioarekin jarraitzea.

Babes Zibileko Zerbitzuaren txostenari dagokionez, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 8. artikuluaren arabera, oraindik egin ez denez txostena, ulertu behar da bat datorrela instrumentuaren edukiarekin.

III.–Jendaurreko informazioa eta entzunaldia.

Horretarako ezarritako epean, zazpi alegazio-idazki aurkeztu dira:

2021/09/127 Burlatako Udala.

2021/10/218 Juan Antonio Iriarte Zancajo jauna.

2021/10/327 eta 2021/10/29 Oihana Miren Urruticoechea García andrea, UGANA XXI SLren izenean eta hura ordezkatuz.

2021/10/428 Hamar pertsonak sinatutako idazkia, bestelako identifikazio-daturik gabe, "RIPAGAINA S.O.S. AR-2" izenburukoa.

2021/10/529 Erripagañako Bizilagun Elkartea.

2021/10/629 "Valleta kaleko 4., 6. eta 8. atarietako auzokideak".

2021/10/729 María Lourdes Jabat Lecumberri andrea.

Aurkeztutako alegazioak eta sustatzaileak alegazioei emandako erantzuna aztertu ondoren, aurkeztutako zazpi alegazioak laburtzen dira hemen, eta erantzun egiten zaie:

III.1. 1. alegazioa. Burlatako Udala.

Errazago uler dadin, aurkeztutako alegazio-idazkiaren egiturari eusten zaio, A, B, C eta D apartatuak eta apartatu bakoitzeko epigrafeak bereiziz.

A.–Alderdi ekonomikoak.

1) "Proposatutako aldaketan hirigintza-aprobetxamendua gehitu ote den zehaztea".

Alegazioan esaten da hirigintza-aprobetxamendua handitu dela aurreko plangintzarekin alderatuta, kontuan harturik lurzoru urbanizatuaren eragin-balioaren kalkulua eta 2013an indibisoaren likidaziorako egin zen balorazioaren araberako lurzoruaren balioarekin konparatuz.

Erantzuna: Aldaketa egin ostean AR-2 banaketa-areako lurzoru urbanizatuaren balioari dagokionez, sustatzaileak, alegazioei erantzuteko proposamen gisa aurkeztu duen dokumentazioan, onartzen du aldaketak aprobetxamendua gehitzea dakarrela. Hala ere, alegazioan proposatzen den lurzoruaren eragin-balioa kalkulatzeko metodo bera erabiliz, adierazten du kalkuluak zaharkituta eta desfasatuta geratu direla, batetik, egoera ekonomikoaren aldaketa nabarmenaren ondorioz (eraikuntza-prozesuaren kostuak nabarmen handitu dira, KPIa igo egin da, interes-tasa igo da, energia garestitu da...), eta, bestetik, etxebizitza babestuak sustatzeko uztailaren 1eko 20/2022 Foru Legea indarrean sartzearen ondorioz, zeinak baimentzen baitu etxebizitza babestu gutxiago aurreikustea eta eskatzen baitu babes ofizialeko etxebizitzen alokairua sustatzea.

Aipatu behar da hirigintza-antolamenduaren zehaztapenak direla (LAHFLTBren 49. artikulua) ereduzko aprobetxamendua (batez besteko aprobetxamendua hiri-lurzoru finkatugabearen kasuan, non ez baitira banaketa-areak mugatzen) eta plangintzaren homogeneizazio-koefizienteak.

LAHFLTBren arabera (100. eta 101. artikuluak), homogeneizazio-koefizienteak modu justifikatuan ezarriko ditu plangintzak eraikuntza-erabilera eta -tipologia bakoitzerako, dagozkien merkatu-balioak kontuan hartuta, eta plangintzaren garapen-tresnetan eta aldaketetan aplikatuko da.

Gainera, LAHFLTBren 150. artikuluarekin bat etorriz, birpartzelazio-proiektuak ereduzko aprobetxamendua kalkulatzeko erabilitako homogeneizazio-koefizienteen egokitasuna edo desegokitasuna aztertuko duen lan bat jaso beharko du, onurak eta kargak ekitatez banatuko direla bermatzeko birpartzelazio-proiektua tramitatzen denean. Azterketa horrek egiaztatzen badu balioen baliokidetasuna galdu dela, birpartzelazio-proiektuak modu arrazoituan birdoitzen ahalko ditu, baina ezin izanen da ezein kasutan handitu edo txikitu birpartzelatu beharreko aprobetxamendu osoa, ez eta gauzatzen den plangintzak ezarritako eraikigarritasuna ere.

Bestalde, urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, zeinak Lurzoruari eta Hiri Birgaitzeari buruzko Legearen testu bategina onesten baitu, lurzoruaren araubide juridikoaren oinarri ekonomikoak eta ingurumenekoak, haien balorazioa eta administrazio publikoek arlo horretan duten ondare-erantzukizuna ezartzen ditu. Zehazki, V. titulua balorazioei buruzkoa da, eta 34 a) artikuluaren araberako aplikazio-eremuan daude:

a) Onurak eta kargak banatzeko eragiketak edota lurralde- eta hirigintza-antolamendua exekutatzeko behar diren beste eragiketa batzuk egiaztatzea, baldin eta balioespenak jabetza-eskubideari dagozkion ahalmen edo eginbeharren ondare-edukia erabakitzen badu, eragiketak ukitzen dituen subjektu guztien arteko adostasunik ezean.

Kasu horietan, legearen arabera (34.2.a artikulua), balioespenak bide ematen dien tresna onesteko prozeduraren hasiera-datari dagozkio.

UGPSa gauzatzeko behar diren karga eta onuren banaketaren egiaztapena birpartzelazio-proiektuan zehaztuko da. Une honetan, urriaren 24ko 1492/2011 Errege Dekretua, Lurzoruaren Legearen Balorazioen Erregelamendua onesten duena, hartuko da aintzat lurzoruaren balioespena egiteko. Beraz, erabilera bakoitzari dagokion eraikigarritasuna eta kontuan hartutako erabilera bakoitzaren lurzoruaren eragin-balioa aintzat harturik kalkulatu beharko da, hondar-metodo estatikoaren bidez zehaztuta. Eta une horretan, kasuan kasuko merkatuko kostu eta balioen arabera eginen da; koefizienteak birdoitzen ahalko dira, plangintzak ezarritako aprobetxamendu osoa eta eraikigarritasuna errespetatuz.

Beraz, plangintzak batez besteko aprobetxamendua eta aprobetxamendu osoa definitu behar ditu, eraikuntza-erabilera eta -tipologietarako modu justifikatuan ezartzen dituen homogeneizazio-koefizienteen arabera kalkulatua, eta eraikigarritasuna.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak 2022ko azaroaren 15ean egindako errekerimenduari erantzunez sustatzaileak aurkeztutako azken dokumentazioan, proposamenak jasotako hirigintza-aprobetxamenduaren kalkulua justifikatzen da, bai eta homogeneizazio-koefizienteak ezartzea ere, merkatuko balioak kontuan hartuta.

Taula honetan, Udalak eta sustatzaileak proposatutako kalkuluaren arteko konparazioa jaso da:

SALMENTA-BALIOA (euro/m²e)

LURZORUAREN
ERAGIN-BALIOA

Babes ofizialeko etxebizitzak

Alegazioa

1451,01

254

euro/m²e

Sustatzailea

1519,35

254

euro/m²e

Prezio tasatuko etxebizitzak

Alegazioa

1697,02

339

euro/m²e

Sustatzailea

1776,95

339

euro/m²e

Etxebizitza libreak

Alegazioa

1860,00

573

euro/m²e

Sustatzailea

1860,00

477

euro/m²e

Merkataritzako lokalak

Alegazioa

1000,00

374

euro/m²e

Sustatzailea

1050,00

350

euro/m²e

Pabiloiak eta merkataritzako lokalak eraikin exentuan

Alegazioa

1470,00

466

euro/m²e

Sustatzailea

1550,00

427

euro/m²e

100 m² eta 1000 m² bitarteko merkataritza-erabilera

Alegazioa

euro/m²e

Sustatzailea

2050,00

1022

euro/m²e

(Erabilerok koefizienteak aplikatzetik ondorioztatzen dira)

Prezio tasatuko etxebizitzen lokalak

Alegazioa

182

euro/m²e

Sustatzailea

182

euro/m²e

Babes ofizialeko etxebizitzen lokalak

Alegazioa

138

euro/m²e

Sustatzailea

138

euro/m²e

Supermerkatuko salmenta-aretoa

Alegazioa

466

euro/m²e

Sustatzailea

427

euro/m²e

Biltegiak, laborategiak eta zerbitzuak

Alegazioa

93,2

euro/m²e

Sustatzailea

85,40

euro/m²e

Hotelak, hirugarren sektoreko bulegoak

Alegazioa

279,6

euro/m²e

Sustatzailea

256,20

euro/m²e

Merkataritza-galeria

Alegazioa

46,6

euro/m²e

Sustatzailea

42,70

euro/m²e

Merkataritza-galeriako aisia- eta jatetxe-arloa

Alegazioa

372,8

euro/m²e

Sustatzailea

620,00

341,60

euro/m²e

Lurzati independenteetako aisia- eta ostalaritza-arloa

Alegazioa

466

euro/m²e

Sustatzailea

euro/m²e

Lurzoruaren eragin-balio horietatik abiatuta, planaren homogeneizazio-koefizienteak kalkulatzen dira, eta batez besteko aprobetxamendua eta aprobetxamendu osoa zehazten.

Taulan ikusten denez, alde handienak ez dira salmenta-balioengatik gertatzen, baizik eta sustatzaileak proposatzen dituen eraikuntza-kostuen igoeragatik, eta erabilera-mota guztietan sustatzailearen marjina %15etik %16ra igotzeko eskaeragatik, taula honetan ikus daitekeen bezala:

SALMENTA-­BALIOA
(euro/m²e)

MARJINA
GORDINA
(euro/m²e)

GAUZATZE
MATERIALAREN KOSTUA
(euro/m²e)

GASTUAK
(euro/m²e)

LURZORUAREN
ERAGIN-BALIOA

Babes ofizialeko etxebizitzak

Alegazioa

1451,01

254

euro/m²e

Sustatzailea

1519,35

254

euro/m²e

Prezio tasatuko etxebizitzak

Alegazioa

1697,02

339

euro/m²e

Sustatzailea

1776,95

339

euro/m²e

Etxebizitza libreak

Alegazioa

1860,00

%15

279

720

%40

288

573

euro/m²e

Sustatzailea

1860,00

%16

297,6

775

%40

310

477

euro/m²e

Merkataritzako lokalak

Alegazioa

1000,00

%15

150

340

%40

136

374

euro/m²e

Sustatzailea

1050,00

%16

168

380

%40

152

350

euro/m²e

Pabiloiak eta merkataritzako lokalak eraikin exentuan

Alegazioa

1470,00

%15

221

560

%40

224

466

euro/m²e

Sustatzailea

1550,00

%16

248

625

%40

250

427

euro/m²e

100 m² eta 1000 m² bitarteko merkataritza-erabilera

Alegazioa

euro/m²e

Sustatzailea

2050,00

%16

328

500

%40

200

1022

euro/m²e

Zehazki, sustatzaileak adierazi du etxebizitza babestuetan (babes ofizialekoak eta prezio tasatukoak) salmenta-balioa handitu dela, baina orobat dio horrek ez diola lurzoruaren balioari eragiten, eraikuntza-kostuaren igoerak eragin baitu igoera.

Halaber, gauzatze materialaren kostuak alegazioan etxebizitza librerako kontuan hartutakoak baino %7,64 handiagoak direla dio, %11,76 handiagoak merkataritza-lokalen kasuan, eta %11,11 handiagoak eraikin exentuetako pabiloien eta merkataritza-lokalen kasuan.

100 m²-tik 1.000 m²-ra bitarteko merkataritza-erabilerari dagokionez (hori da erabilera nagusia indarrean dagoen UGPSan, eta kendu egiten da aldaketarekin), 1022 euro/m²e-ko eragin-balioa planteatzen da lurzorurako, sustatzaileak etxebizitza librerako jotzen duena baino %214 handiagoa (eta hori da aldaketarekin proposatzen den erabilera nagusia).

Kontuan hartutako eraikuntza-kostuen igoera horien egokitasuna baloratu gabe, sustatzaileari onartzen zaio kostuak aldatu egin direla azken hilabeteetan.

Esan behar da sustatzaileak aipatzen dituen eta sektore publikoko kontratu jakin batzuk gauzatzeko eragin zuzena izan duten egoera sozial eta ekonomiko bereziek prezioak berrikusteko erreferentziazko lege-esparru bat sortzea eragin dutela. Zehazki, 3/2022 Errege Lege-dekretua, martxoaren 1ekoa, kontratazio publikoei buruzkoa: lehengai batzuen prezio-igoeragatiko konpentsazioa, eta sektore publikoko kontratuen legea betetzeko beharretik salbuestea Covid-aren aurkako botika batzuk erosteko; 1/2022 Foru Lege-dekretua, apirilaren 13koa, zeinaren bidez premiazko neurriak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean, eta hura aldatzen duen 3/2022 Foru Lege-dekretua.

Administrazio publikoak lege-esparru horri jarraituz aztertzen ditu martxan diren obra-kontratuak, obra-motaren arabera sailkatzen ditu, eta kostu-igoerek (energia, materialak, etab.) duten eraginaren arabera haztatzen. Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen dituen indize batzuen arabera egiten da kalkulua; 2022ko martxokoa da azken eguneraketa, eta obra-motan eta erabiltzen diren materialetan oinarritzen da, ez eraikuntza-erabileretan.

Sustatzailearen marjinaren igoerari dagokionez, obraren gauzatze materialaren prezioaren igoerarekin duen zuzeneko erlazioaren arabera egokituko da.

Eraikuntza-kostuak aldakorrak direnez eta kostuok eguneratzeko erreferentzia ofizialak ez direnez erabilerei buruzkoak, jotzen da ezen, plangintzaren homogeneizazio-koefizienteak ezartzeko (zeinen xedea baita erabileren arteko proportzioa ezartzea), kontuan har daitekeela batzuen salmenta-balioen eta batzuen eta besteen merkatu-balioen artean dagoen erlazioa. Haien guztien eraikuntza-kostuak eta, hala badagokio, sustatzailearen marjinak, haien guztien arteko proportzio baten arabera handituko dira ziur asko, eta, gero, zehatzago doitzeko aukera izanen da –eta hala egin beharko da– birpartzelazio-proiektuan.

Beraz, proposatzen da honako hauek izatea aldaketaren testu bateginean kontuan hartuko diren koefizienteak, zeinak merkatuko balioetan oinarrituak izanen baitira (1 baliotzat hartzen da aldaketak proposatzen duen bera):

SALMENTA-BALIOA (euro/m²e)

Babes ofizialeko etxebizitzak

Sustatzailea

1519,35

0,7411

Prezio tasatuko etxebizitzak

Sustatzailea

1776,95

0,8668

Etxebizitza libreak

Sustatzailea

1860

0,9073

Merkataritzako lokalak

Sustatzailea

1050

0,5122

Pabiloiak eta merkataritzako lokalak eraikin exentuan

Sustatzailea

1550

0,7561

100 m² eta 1000 m² bitarteko merkataritza-erabilera

Sustatzailea

2050

1

Gainerako erabileretarako, bai alegazioak bai sustatzaileak diote mantendu egiten dela indarrean dagoen proportzioa; beraz, horren arabera ezarriko dira testu bateginean.

Koefiziente horiekin ezarriko dira aprobetxamendu osoa eta batez bestekoa.

Bestalde, urbanizazioa zaharberritzeko edo berritzeko jarduketa bat den neurrian, ezin da monetizatu Udalari eman beharreko aprobetxamendua. Hala, hirigintzako araudiak aprobetxamendu eskuragarria eta aprobetxamendua gehitzearen ondorioz Udalari eman beharreko subjektua zehazten ditu, eta honako hauek adierazten ditu:

"Burlatako Udalari dagokio lehendik esleitutakoaren gaineko aprobetxamenduaren gehikuntzaren %10; beraz, lurzoru-lagapena dagokio...".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori partzialki baiestea.

2) "Bideragarritasun ekonomikoa".

Alegazioaren arabera, "ez da justifikatzen jarduketaren bideragarritasun ekonomikoa", zeren eta, dokumentuan ezarritakoa onartuz gero, planteatutako aldaketak urbanizazio-gastuak handitzen baititu lehengo aprobetxamenduari eutsiz, eta, beraz, aurrekoa bideragarriagoa litzateke proposatutakoa baino. Horregatik, berriz nabarmentzen du UGPSa aldatzeak aprobetxamendu handiagoa dakarrela eta, beraz, zorrotzago justifikatu beharko dela, bai eta aldaketaren bideragarritasuna ere.

Erantzuna: Alegazioei erantzuteko aurkeztutako dokumentazioan, sustatzaileak dio baietz, aztertzen dela bideragarritasuna, eta memoriaren 8.2 puntura jotzen du hori erakusteko. Hala ere, adierazi du ezen, aurreko puntuari jarraikiz, aprobetxamendua handitu dela, eta hau defendatzen du: "UGPSaren aldaketan jasotako proposamena bideragarria da ekonomikoki, kostu baino onura gehiago dituelako; hala ere, inbertsioarekiko mozkin-marjina oso txikia da, AR-2 banaketa-areako lurzoruaren garapenari dagokionez, 20/2022 Foru Legea onetsi ondoren sortu den egoera berrian eta eraikuntza-kostuetan egun izaten ari den igoeraren ondoriozko testuinguruan".

Honela banatzen da aldaketaren memoriak 2021eko abuztuan jasotzen duen urbanizazio-kostuen kalkulua:

–Hiri-instalazioen sareen eta zerbitzuen kostua: 1.700.000 euro.

  • Goi-tentsioko sareak: 242.607,33 euro.
  • Behe-tentsioko sareak: 107.002,51 euro.
  • Argiteria publikoaren sarea: 240.611,21 euro.
  • Ur-horniduraren sarea: 107.803,21 euro.
  • Ureztatze-sarea: 33.017,99 euro.
  • Saneamendu-sareak (ur beltzak + euri-urak): 220.923,28 euro.
  • Zabor-bilketa pneumatikoaren sarea: 294.511,35 euro.
  • Gas naturaleko sarea: 139.283,93 euro.
  • Telekomunikazio-sarea – Telekomunikazio-azpiegitura komunak (ITC): 85.725,82 euro.

+%15 GO + MI = Kontrataren aurrekontua, BEZik gabe = 1.692.209,63 euro.

–Zolatze-lanen kostua, hiri-altzariak, haur-jolasak eta elementu bereziak: 1.300.000 euro.

–Lorezaintzako eta zuhaiztiko obren kostua: 160.000 euro.

Sustatzaileak urbanizazio-kostuen kalkuluan eragina duten eraikuntza-kostuen igoera justifikatzen du, honetan oinarriturik:

"Dagokion Ministerioaren estatistika ofizialen arabera, Espainiako eraikuntza-sektorearen kostuen igoera 2021eko abuztutik (Lurralde Antolamendu Batzordearen txostenaren ondoren aurkeztutako izapidetzeko moduko dokumentuaren data) 2022ko maiatzera arte (txosten hau eman den datarako argitaratutako azken datua), eskulana eta materialen kontsumoa haztaturik, %13 da; beraz, txosten honen ondorioetarako, ordaintzeko dagoen urbanizazio-karga osoa 4.000.000 euro da gutxienez".

Sustatzaileak adierazten duen bezala, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioak eraikuntzako eta ingeniaritza zibileko jardueren tarteko kontsumo-prezioen indizeei buruzko estatistika bat argitaratzen du; eta sektore osorako, berriz –eraikuntza-sektoreko inkestan jasotako obren egitura eta tipologia eta tarteko kontsumoak oinarri harturik–, eskulanaren prezioen indizeak –hitzarmen kolektiboei buruzko probintziako informazioa eta maila edo kategoria profesionalen egitura kontuan harturik– eta eraikuntza-kostuen indizeak, eskulana eta tarteko kontsumoak haztatuz eraikuntzaren egiturako inkestatik eratorritako pisuarekin.

Estatistika-argitalpen horren arabera (2015etik biltzen ditu datuak), eraikuntza-sektorearen kostua eskulanarekin eta 2021eko abuztutik 2022ko abuztura bitarteko materialen kontsumoarekin haztaturik (argitaratutako azken datua), %13,75 da (Iturria: https://www.mitma.gob.es/informacion-para-el-ciudadano/informacion-estadistica/construccion/indice-de-costes-del-sector-de-la-construccion/indice-de-costes-del-sector-de-la-construccion-cnae-2009-base-2010).

Esan behar da sustatzaileak aipatzen dituen eta sektore publikoko kontratu jakin batzuk gauzatzeko eragin zuzena izan duten egoera sozial eta ekonomiko bereziek prezioak berrikusteko erreferentziazko lege-esparru bat sortzea eragin dutela. Zehazki, 3/2022 Errege Lege-dekretua, martxoaren 1ekoa, kontratazio publikoei buruzkoa: lehengai batzuen prezio-igoeragatiko konpentsazioa, eta sektore publikoko kontratuen legea betetzeko beharretik salbuestea Covid-aren aurkako botika batzuk erosteko; 1/2022 Foru Lege-dekretua, apirilaren 13koa, zeinaren bidez premiazko neurriak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean, eta hura aldatzen duen 3/2022 Foru Lege-dekretua.

Administrazio publikoak lege-esparru horri jarraituz aztertzen ditu martxan diren obra-kontratuak, obra-motaren arabera sailkatzen ditu, eta kostu-igoerek (energia, materialak, etab.) duten eraginaren arabera haztatzen. Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen dituen indize batzuen arabera egiten da kalkulua; 2022ko martxokoa da azken eguneraketa.

Beraz, ez dugu datu zehatzik jakiteko zenbat igo diren urbanizazio-kostuak hasierako onespena jasotako dokumentutik orain arte. Gainera, kostu horiek aldatzen jarraituko dute datozen hilabeteetan, ziur asko. Alde horretatik, Planaren bideragarritasun ekonomikoari buruzko memoriak haien aurreikuspena egiten du; horretarako, erreferentzia-datu baliozkotzat har daiteke sustatzaileak proposatzen duen kostu-eguneraketa, obra zibila eta eraikuntza biltzen dituen eraikuntza-indize ofizial eta orokor batean oinarrituta.

Arestian esan bezala, sustatzaileak aurkeztutako dokumentazio berriak onartzen du aprobetxamenduaren igoera bat dagoela (jendaurrean jarritako dokumentuan kontuan hartu ez dena). Aprobetxamenduaren igoera eta aipaturiko urbanizazio-kostuak kontuan hartuta, aldatu egin beharko da testu bateginean jaso beharreko bideragarritasun eta jasangarritasun ekonomikoari buruzko memoria.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori partez baiestea.

3) "Merkataritza- eta produkzio-erabilerak nahikoak izatea".

85/1995 Foru Dekretuan ezarritako merkataritza-ekipamenduko gutxieneko modulua betetzeko, alegazioak eskatzen du bermatzeko merkataritza-erabilerako 4.688,84 m² eraikiren garapena gutxienez merkataritza-lurzatietan, etxebizitzak eraiki aurretik edo haiek eraiki ahala, eta araudian jasotzeko eskaera hori, kontuan hartuz merkataritza-erabilerako 6.891,42 m² eraiki aurreikusi direla bizitegi-eraikin berrietan.

Erantzuna: Burlatako Udalak bat egiten du eskaera hori araudian jasotzeko proposamenarekin, merkataritza-espazioak bermatzeko etxebizitzak okupatzen hasi bezain laster.

Hala ere, alegazio-idazki honen B.7 apartatuan alegatutakoa onartu dela kontuan harturik, kendu egin da bizitegi-eraikinen beheko solairuen gainean merkataritza-solairuarteak kokatzeko aukera; beraz, bizitegi-eraikinen beheko solairuetako merkataritza-azalera eraikigarria 6.891,42 m²e-tik 4.594,28 m²e-ra murrizten da, hau da, lehen baino 2.297,14 m²e gutxiago.

Hasieran onetsitako proposamenean auzorako aurreikusitako merkataritza-zuzkidura hori ez galtzeko, sustatzaileak proposatzen du hirugarren sektoreko eraikigarritasuna J unitate morfologikora aldatzea, eta gutxienez, 6.985,98 m2e gauzatu dadin jasotzea araudian (4.688,84 m²e +2.297,14 m²e), alegazioan proposatzen den merkataritza-ratio bera ziurtatzeko.

Sustatzaileak nabarmendu duenez, "hori bat dator UGPSaren aldaketa bultzatzen duen merkataritza-enpresaren borondatearekin, azken 13 urteetan behin eta berriz erakutsi baitu AR-2 banaketa-arean merkataritza-espazioak sustatzeko interesa eta nahia, eta, horretaz gainera, merkataritza-lizentzia berezia baitu aspaldi merkataritza-gune handi bat zabaltzeko".

Horrenbestez, proposatzen da betebehar hau eranstea araudiaren 111. artikuluan:

"Nolanahi ere, bizitegi-erabilerako eraikinak eraikitzeko lehenengo obra-lizentzia eskatu aurretik, obra-lizentzia bat eskatu beharko da gutxienez 6.985,98 m²e merkataritza-erabilerarako edo hirugarren sektoreko erabilerarako prestatzeko J eta K-L unitate morfologikoetan".

Gainera, artikulu horrek gehienez ere 18 hilabeteko epea ezartzen du, Burlatako Udalak urbanizazio-obrak behin betiko jasotzen dituenetik hasita, obra-lizentziak eskatzeko. Eta, era berean, urbanizazio-obrak hasteko eta bukatzeko epeak ere ezartzen dira.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori baiestea.

4) "Planak tokiko ogasunean duen eragin ekonomikoa".

Alegazioak dio ez direla behar bezala bereizi jarduketaren bideragarritasun ekonomikoa eta haren jasangarritasun ekonomikoa, eta ez direla kontuan hartu oinarrizko alderdi batzuk; besteak beste, hauek:

"1. Hirigintza-garapenaren denbora-aldagaia sartzea falta da, urbanizazio- eta eraikuntza-prozesuen denborak desberdinak baitira eta udal-aurrekontuei eragiten baitiete. [...] Beraz, dokumentuak, egokien jotzen den garapen-hipotesian oinarriturik, zorrotzago aztertu beharko du nolako eragina izanen duen udal-aurrekontuetan.

2. Azterlanean falta da kontuan hartzea zer gastu ekarriko duen eremuko zuzkidura publikoak eraikitzeko eta haien mantentze-lanak egiteko behar den inbertsioak. [...]

3. Ez da kontuan hartu ezen, proposatutako biztanle-hazkundearen ondorioz, gutxieneko zerbitzu berriak sartzeko betebeharra dagoela legez. Dokumentuaren aurreikuspenen arabera, Burlatako biztanle-kopurua 20.000tik gora haziko da, eta horrek nahitaez dakar berekin Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 26.1.c) artikuluan aipatzen diren gutxieneko zerbitzuak ematea. Bistan da udalerriak ez duela zerbitzu horietakoren bat gaur egun, eta, beraz, kontuan hartu behar da falta direnak ezartzeak eta haien mantentze-lanak egiteak dakarten kostua.

4. Azkenik, ez da aurreikusi egungo zerbitzuak zabaltzeko behar den inbertsiorik".

Honela amaitzen du alegazioa: "Burlatako Udalarentzat itxuraz oso kaltegarria den eragin ekonomikoa du, eta uste dugu, gainera, zehatzago eta zorrotzago kalkulatu beharko litzatekeela. Legez ezin da aurrera egin espedientearekin, baldin eta, aurkeztutako azterlanetik ondorioztatzen denez, garapenak udalaren diru-sarrerak ahultzea badakar".

Erantzuna: Jasangarritasun ekonomikoari buruzko memoriari dagokionez, espedienteari hasiera eman dion Nafarroako Gobernuaren erabakiak hau ezartzen du: "Sustatzaileak emandako justifikazioak Burlatako Udalak, ukitutako Ogasun nagusia den aldetik, hala badagokio egiten dituen kontsiderazioen mende daude".

Sustatzaileak azaldu du memoriaren 8. apartatuan bereiz aztertzen direla ogasun publikoetan duen eragina (jasangarritasun ekonomikoa) eta bideragarritasun ekonomikoa, eta apartatuka bereizten direla biak.

Adierazten duenez, ogasun publikoetan bi unetan duen eragin ekonomikoa aztertzen da: batetik, eremua garatzeko unean duena eta, bestetik, garatu ondoren duena, hots, etxebizitzak eraiki eta jarduerak martxan jarri ondoren.

Hala, denbora-aldagaia sartzeko eskaerari dagokionez, sustatzaileak uste du eskaera neurrigabea dela eta aldaketaren xedetik urrun dagoela.

Uste da ezen jasangarritasun ekonomikoaren azterketa ez dela mugatu behar une edo aldi mugatu batera, baizik eta justifikatu behar dela jarduketa kutxa publikoetarako jasangarria dela martxan jartzen den unetik eta administrazio eskudunarentzat erantzukizuna sortzen jarraitzen duen bitartean beharrezko diren azpiegitura eta zerbitzuei dagokienez. Hori kontuan harturik, sustatzaileak jarduketaren jasangarritasuna aztertu du bai eremua garatzeko unean, bai garatu ondoren, hots, etxebizitzak eraiki eta jarduerak martxan jarri ondoren.

Zuzkidura publikoak eraikitzeko eta haien mantentze-lanak egiteko inbertsioa kontuan hartzeko beharrari dagokionez, Sustapen Ministerioak prestatutako jasangarritasun ekonomikoko txostenak idazteko gida metodologikoaren arabera, azterketa ekonomikoak kontuan hartu behar ditu, batetik, azpiegiturak eta ekipamenduak eraikitzeko inbertsiorako gastu publikoak, eta, bestetik, azpiegitura berrien mantentze-lanak egiteko eta zaintzeko gastu arruntak eta zerbitzu berrien eskaintzarekin lotutakoak; gainera, ebaluatu behar du ea ordenazioak, hirigintza-erabileren banaketari dagokionez, proportzio eta kantitate egokiak proposatzen dituen erabilera produktiboko eta bizitegi-erabilerako lurzorurako, eredu urbanoaren ingurumen-jasangarritasuna sustatzeko.

Hala, aurkeztutako dokumentazio berrian, memoriaren 8.1 apartatua osatu da, zuzkidura publikoak eraikitzeko eta, gero, haien mantentze-lanak egiteko kalkulatutako kostuak gehituta.

Burlatako Udalak alegazioan zehaztu ez duenez zer zuzkidura publiko motatarako baliatuko duen zuzkidura publikoetarako lurzati berria, sustatzaileak, hipotesi gisa, zuzkidura publikoko eraikin baten kokapena proposatu du; erabilera anitzeko zentro sozial gisa baliatuko litzatekeen eraikin horrek zenbait bilera-areto izanen lituzke kultura-, hezkuntza- eta aisia-jardueretarako, eta Mendillorriko (Iruñea) Antzara komunitate-zentroa hartuko luke erreferentziatzat.

7/1985 Legearen 26.1 artikuluak aipatzen dituen gutxieneko zerbitzuei dagokienez, sustatzaileak dio Burlatak 20.000 biztanle baino gehiago dituela gaur egun; beraz, "ezin zaio jarduera horri egotzi aipatutako gutxieneko zerbitzuak emateko edo ez emateko beharra."

Baieztapen hori egiaztatzeko, Burlatako Udalaren ziurtagiri bat aurkeztu du, non ziurtatzen baita 2022ko urtarrilaren 1eko udal-erroldaren berrikuspenaren ondorioz onartutako populazioaren kopuru ofiziala hogei mila laurehun eta laurogeita hamabost (20.495) biztanlekoa dela.

Azkenik, zerbitzu-eskaintza handitzeko behar diren inbertsioei dagokienez, hau azaltzen du sustatzailearen alegazioen txostenak:

"Hasiera batez onetsitako agirian, proposamenak udal-aurrekontuko gastuen kapituluetan eraginen duen gastu-igoera aipatzen da, behar adinako hurbilketaz; zehazki, 1. kapituluan ("Langileria-gastuak") eta 2. kapituluan ("Gastu arruntak eta zerbitzuak") eraginen duena.

Horretarako, egungo gastuaren eta biztanle-kopuruaren arabera aurreikus daitekeen gastuen igoera linealki aplikatuko da, bai eta aurreikusitako etxebizitzen okupazioak eraginen duen biztanle-kopuruaren igoera ere.

Beraz, hasiera batez onetsitako agirian, aurreikusitako biztanle-kopuruaren igoeraren arabera egungo zerbitzuetatik eratorritako gastuen gehikuntza proportzionala aurreikusi da, nahiz eta, probabilitate osoz, dokumentuaren aurreikuspenekiko gastu errealak murriztu ditzaketen eskala-ekonomiako prozesuak gertatuko diren, eta horrek jasangarritasunaren alde eginen luke, [...]

Hasiera batez onetsitako dokumentuak egiten duen aurreikuspena behar bezain hurbila da ezaugarri horretako dokumentu baterako, eta ez da logikoa hau den bezalako aldaketa-dokumentu bati gastuen zehaztapen hain zehatza eskatzea, Burlatako Udalak berak ere ezin izan baitu gehiago zehaztu bere alegazioan, ezta gutxi gorabehera ere".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori partez baiestea.

5) "Hirigintzako betebeharrak monetarizatzeko ordenantza.

Burlatako Udalak badu ordenantza bat, zuzkidura-jarduketei lotutako hirigintzako betebeharrak monetarizatzeko, jarduketa horietan gauzatzea ezinezkoa denean.

Ordenantza hori izanik [...], ez litzateke logikoa izanen hura edo haren kuantifikazio baliokide bat ez aplikatzea hiri-lurzoru finkatugabean egiten den aldaketa honen ondoriozko hirigintza-betebeharretarako, indarrean dagoen Udal Plan Orokorrean gainerako unitateetan jasota dagoen bezala."

Erantzuna: Aipatutako ordenantza, akats-zuzenketa erantsita, 2019ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17an, eta agerian uzten du, bere eduki osoan eta bere izenburutik, "Zuzkidura-jarduketei lotutako hirigintza-betebeharren monetarizazioa kalkulatzea arautzen duen udal-ordenantza, jarduketa horietan gauzatzea ezinezkoa denean", aplikazio-eremua zuzkidura-jarduketena baino ez dela. Gainera, 2. artikuluan ("Eremua") berariaz adierazten du: "Ordenantza hau 1/2017 LFDaren 90.5 artikuluan deskribatutakoaren arabera aplikatuko da zuzkidura-jarduketetan, baldin eta jarduketa horietatik hirigintza-betebeharrak eratortzen badira zeinak ezin baitira gauzatu baina gauzatu beharrekoak baitira."

Jendaurrean jarri den dokumentutik eta Nafarroako Gobernuak espedienteari hasiera emateko hartutako erabakitik ondorioztatzen denez, hiri-lurzoru finkatugabean urbanizazioa eraberritzeko edo berritzeko jarduketa gisa tratatzen da aldaketa-proposamena, eta exekuzio-unitate bakarra, UE-AR-2 izenekoa, ezarri da eremu osorako.

Beraz, ez litzateke bidezkoa izanen alegazioan aipatutako ordenantza AR-2 arearen eremuan aplikatzea.

Are gehiago, beste apartatu batzuetan adierazi den bezala, lurzorua emateko betebeharraren ordez dirutan duen balioa jartzeko aukera zuzkidura-jarduketetarako aplikatu beharreko legerian baino ez dago aurreikusita (bai LAHFLTBren 96. artikuluan, bai Lurzoruari eta Hiri Birgaitzeari buruzko Legearen testu bategina onesten duen 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 18. artikuluan).

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

B.–Antolamendu- eta arau-alderdiak.

1) "Txosten sektorialak.

UGPSaren aldaketa honetarako izapidetutako espediente osora sartzeko aukerarik izan ez denez, eta bertan dauden txosten sektorialak ezin izan direnez baloratu, eskatzen da berariazko txostena egitea aldez aurretik aurkeztutako antolamenduari 2019an egindako txosten sektorialen indarraldiari eta balioari buruz".

Erantzuna: Proposamenean ez da aldaketa garrantzitsurik, funtsezkorik, egin, Administrazioaren aurrean izapidetzeko aurkeztu zenetik eta Nafarroako Gobernuak prozedura hastea edo hasierako onarpena erabakitzeko unera arte; beraz, egindako txostenek indarrean jarraitzen dute, funtsean aldatu ez den proposamen baterako eman baitira.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ez da baiesten ez ezesten.

2) "Lurraldearen Antolamendu Batzordeak ezarritako baldintzei buruzko memorian xedatutakoari dagokionez".

Apartatu honetan, Udalak memorian 13. eta 114. orrialdeetan identifikatutako laburpen batzuk, ondoan zehazten direnak, aipatzen ditu, eta eskatzen du, segurtasun juridikoa dela eta, behin betiko onesten den dokumentuak ez ditzala eduki.

13. orrialdea:

"Ondorioz, Administrazioak administrazio-prozeduraren hasiera emateko baldintza gisa aurretik aipatutako alderdiak dokumentu teknikoan sartu beharra ezarri duenez, hasieran aurkeztutako dokumentua osatu egin behar izan da, baina horrek ez du esan nahi proposamena Lurraldearen Antolamendu Batzordeak ezarritako baldintzetakoren batekin bat datorrenik, ez eta uko egiten zaionik ere prozedura izapidetzen ari den bitartean, edo prozedura behin betiko ebaztean edo, hala badagokio, ebazpen horren ondoren, baldintza horietako batzuk behin betiko ezabatzeari edo aldatzeari".

114. orrialdea:

"Hala ere, eta esan den moduan, Lurraldearen Antolamendu Batzordearen 2021eko ekainaren 18ko erabakiaren bidez onetsitako txostenak eskatzen du, prozedurari hasiera eman edo hasierako onespena eman aurretik, UGPSa aldatzeko proposamenean ‘urbanizazioa eraberritzeko edo berritzeko’ jarduketa gisa jasotzea, ulerturik ezen, azken finean, ‘antolamendu berriak ezartzen duen urbanizazio-maila’ bete behar dela, eta, amaitzeko, dio aldatzeko proposamenak ‘berekin dakarrela AR-2 banaketa-arearen eta banaketa-area horretatik kanpo dauden jabari eta erabilera publikoko zenbait eremuren eraberritzea edo berritzea, bai eta Administrazioari doan laga behar zaizkion zuzkidura eta zerbitzu-eremu berriak sortzea ere. Horretarako, aurkeztutako dokumentazioan aurreikusten den bezala, beharrezkoa izanen da birpartzelazio-proiektua aldatzea eta Burlatako Udalak tokiko zuzkiduretarako lursail erabat urbanizatuak eskuratzea’.

Ondorioz, eta horrek prozeduraren ebazpenean, edo prozeduraren ondoren, jarduketaren izaera eta hari lotutako ondorio juridikoak egoki kontzeptualizatuko lituzkeen azken erabaki bat hartzeari uko egin gabe, onartu egin beharko da, une honetan, aldatzeko proposamenak berekin dakarrela berriro urbanizatzeko jarduketa bat, eta, LAHFLTBren 90.3.b) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hiri-lurzoru finkatugabe batean jarduten da non urbanizazioa eraberritzeko edo berritzeko jarduketak aurreikusten baitira".

Erantzuna: Sustatzaileak erreproduzitutako laburpenak ezabatzea onartu du. Beraz, testu bateginean dagoen memoriak ez ditu paragrafo horiek izango.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori baiestea.

3) "Parte hartzeko prozesuari dagokionez".

Burlatako Udalari partaidetzaren bigarren fasean ekarpen berriak egiteko berariazko komunikazioari buruzko memoriaren 27. orrialdean adierazitakoari dagokionez, Udalak adierazi du emandako epea ez zela nahikoa izan, eta hau alegatu du: "sustatzaileak Burlatako Udalari jakinarazi zion funtsean desberdina den agiri bati ekarpen berriak egiteko aukera, eta 3 egun balioduneko epea eman zuen garrantzi horretako aldaketa baten gainean lan egiteko".

Erantzuna: Epigrafe honetan Udalak ez du eskaerarik egiten, emandako epea ez zela nahikoa izan baino ez du argudiatzen.

Sustatzaileak hau dio:

"[...] aldatzeko proposamena administrazio-izapidera aurkeztu aurretik jarraitutako parte-hartze prozesuan Udalak ezarri nahi izan dituen itzalak argitzeari dagokionez, parte hartzeko planera eta haren ondorio baloratuetara jo behar dugu, zeinak eranskin gisa baitaude proposamenean, non ikusten baita Udalak, hasierako fasetik, aldatzeko proposamenaren izaera, irismena eta funtsezko alderdiak ezagutu dituela.

Aztertu diren alternatiben berri izan du lehentasunez; proposamenaren eskemak eta planoak aurkeztu zaizkio, proposamena egin ahala; bilerak egin dira, ez bakarrik Udaleko zerbitzu teknikoekin, baita Udalbatzako ordezkariekin ere, hala aurreko legegintzaldikoekin nola oraingokoekin. Beraz, alegazioaren epeei buruz dituen aipuak ez dira bidezkoak; lehenik, parte hartzeko plana jendaurrean egoteko epea, bi faseetan, hasieran ezarritakoa baino askoz luzeagoa izan zelako, bi administrazioen webgunean askoz denbora-tarte luzeagoan iraun baitzuen; eta, bigarrenik, erredakzio-talde honek oharrak, iruzkinak edo alegazioak aurkeztea onartu zuelako, haiek formulatzeko unea edozein zela ere".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

4) "Urbanizazio-faseak".

Udalak eskatzen du urbanizazio-fase bakar bat kontuan har dadila, exekuzio-unitate esklusibo bat hartzen baita eremutzat, eta gaineratzen du ezen, "etxebizitza-eraikinetako garajeen estalkien gainean dauden" urbanizazio-eremuak geroagoko une batera atzeratu nahi izanez gero, eremuak zedarritu behar direla, zer eraikinetara lotuta geratzen diren adierazita eta identifikatuta utzita (garajeak erabilera publikoko lurzoru pribatuan).

Erantzuna: Sustatzaileak alegazio honen aldeko txostena egin du, eta araudiaren 110. artikulua aldatu du, zeinak honela baitio:

"AR-2rako ezarritako determinazioak urbanizazio-proiektu bakar baten bidez garatuko dira, proiektua onesteko administrazio-izapideak egin ondoren. Hala ere, eraikuntza-faseekin lotutako zenbait eraikuntza-faseren bidez gauzatzen ahalko da proiektua.

[...]

Urbanizazio-lanak faseka egitea onartzen da, betiere eraikitako eremuak bere eragin-esparruan sustatzen diren eraikinen eta jardueren premia funtzionalak asetzen baditu".

Bestalde, aldaketaren araudiko 111. artikuluak ezartzen duenez, "eraikuntza-lanak eta urbanizazioarenak aldi berean egiten ahalko dira, indarrean dagoen legerian zehaztutakoaren arabera".

LAHFLTBren 134. artikuluaren arabera, "Urbanizazio-proiektuek faseak aurreikus ditzakete gauzatzeko, eta fase horiek zuzenean erabil daitekeen unitate funtzional bat izanen dira".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori baiestea.

5) "Urbanizazioa egiteko gehienezko epe bat ezartzea.

130. orrialdean ezarritako jarduketen programazioa ikusita, beharrezkotzat jotzen da urbanizazioa egiteko gehieneko epe bat ezartzea. Epe hori 36 hilabetekoa izan liteke, urbanizazio-proiektua onesten denetik hasita.

[...] Beraz, orain izapidetzen ari den dokumentu hau leku egokia da jarduketen programazioa ezartzeko, eta ez partikularren etorkizuneko borondatea, gerta baitaiteke haiena interes publikoarekin bat ez etortzea. Beraz, bidezko irizten zaio 130. orrialdean adierazitakoa ezabatzeari:

‘Beraz, jardueren programazioa ezartzean, beharrezkoa da partikularren interesen eta interes publikoaren arteko oreka bilatzea’".

Erantzuna: Sustatzaileak ez dio uko egiten urbanizazioa egiteko 36 hilabeteko gehieneko epea ezartzeari, urbanizazio-proiektua behin betiko onesten denetik hasita. Hala, 111. artikuluak epe hauek ezartzen ditu horri dagokionez:

Birpartzelazioa aldatzeko proiektuak indarra hartzen duen egunetik aurrera, gehienez ere hamabi hilabeteko epea aurreikusten da unitatea urbanizatzeko proiektua idazteko eta izapidetzeko aurkezteko.

Urbanizazio-proiektua onetsi ondoren, lanak hasteko epea 12 hilabetekoa izanen da, eta obren iraupena idatziko den proiektuaren beraren aurreikuspenen araberakoa izanen da. Dena dela, epe hori ezin izanen da 36 hilabete baino luzeagoa izan, urbanizazio-proiektua behin betiko onesten denetik hasita".

130. orrialdean adierazitakoa ezabatzeari dagokionez, sustatzaileak aurkako iritzia eman du: "Izan ere, ezinbestekoa da jarduketen programazioan interes partikularren eta interes publikoaren arteko oreka bilatzea, alde batera utzita aldatzeko proposamenak programazio hori ezartzeko duen egokitasuna, hain zuzen ere izapidetzen ari den proposamenak egiten duen bezala.

Hala ere, kontsideratzen da alegatzaileak adierazitako paragrafoa ezabatu behar dela.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori baiestea.

6) "Zuzkidura-lurzatia.

Dokumentuak ez du espazio honen xede zehatzik aurreikusten, eta epe ertainean ere ez da helburu zehatzik aurreikusten. Beraz, kontuan izanik 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 55.3.b) artikuluak aukera ematen duela, halaber, tokiko zuzkidura publikoetarako erreserbak berdegune eta espazio libreetarako erabili ahal izateko, aurreikusi beharko da lurzati hori urbanizatzea eta berdegune gisa egokitzea, nahiz eta, etorkizunean, Burlatako Udalak zuzkidura-erabilera jakin baterako erabiltzen ahalko duen.

Gainera, aditzera ematen da zuzkidura-lurzatiaren eraikigarritasuna ez dela mugatu behar, lurzati horrek azkenean izanen duen zuzkidura-erabilera publikorako behar den bolumena ezarri ahal izateko".

Erantzuna: Sustatzaileak onartu egin du zuzkidura-lursaila berdegune gisa behin-behinekoz egokitzeko eskaera, eta 110. artikulua aldatu du, betebehar hori berariaz jasotzeko:

"Urbanizazio-obren proiektuaren baterako eremua AR-1 eta AR-2 areetako urbanizazio-proiektu jada gauzatuan sartu ez diren UE-AR-2 unitateko espazio publikoena izanen da, edo baita proiektu horretan sartuta dauden espazioena ere, baldin eta berriro urbanizatu behar badira proposamen honek sortutako eskari berriei erantzuteko. Era berean, UM-M zuzkidura-lurzati publikoa berdegune gisa urbanizatzeko behar diren jarduketak jasoko ditu proiektuak, espazio librearen erabilera errazteko Udalak berariazko helbururik esleitzen ez dion bitartean".

Zuzkidura-lurzati honen hirigintza-baldintzei dagokienez, Udalak aurkeztutako alegazioen D.7b) puntuaren erantzunera bideratzen da.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori baiestea.

7) "Hirugarren sektoreko solairuarteak etxebizitza-blokeetan".

Gehiegizkotzat jotzen du solairuarteen %50eko ehunekoa, haietarako sarbidea duen beheko solairuko merkataritza-azalerarekiko, zeina baita hasieran onetsitako dokumentuaren aurreikuspena, egingarritasuna eta errentagarritasuna kontuan hartuta, eta eskatzen du doitzeko unitateko merkataritza-erabilerako solairuarteen ratioa eta etxebizitza bakoitzeko merkataritza-azaleraren ratioa.

Erantzuna: Bizitegi-eraikinetan hirugarren sektoreko solairuarteetarako eraikitako azaleraren ratioaren egokitzapenari dagokionez, alegazioaren oinarri diren argudioak arrazoizkoak dira, eta kontuan hartu behar dira.

Hala, bizitegi-eraikinetako hirugarren sektoreko solairuarteetan merkataritza-erabileretarako eraikitako 2.297,14 m²-ak kentzea proposatzen du sustatzaileak, eta eraikigarritasun hori UM-J unitate morfologikora eramatea, hasieran onetsitako agirian aurreikusitako auzoko merkataritza-zuzkidura ez aldatzeko.

UM-J unitate morfologikoa, zeina hirugarren sektoreko erabileretarako baita, 11.500 m²e-ko azalera eraikigarria zuen esleitua hasieran, eta orain 13.797,14 m²e-ko azalera eraikigarria izanen luke. Gauzatuko ez liratekeen solairuarteen aurreikuspenetatik datorren azalera eraikia "Merkataritza-galeriako aisia- eta jatetxe-arloa" erabilera eta tipologiarako erabiliko litzateke, eta horri aprobetxamenduaren kalkuluan dagokion koefizientea aplikatu beharko zaio.

Sustatzaileak aurkeztutako dokumentuak merkataritza-eraikigarritasuna aprobetxamenduan eskualdatzeak dituen ondorioen azterketa jasotzen du, eta ondorio hau ateratzen du: "solairuarteen eraikigarritasunak 666,04 AU kontsumitzen zituen hasieran onetsitako dokumentuan, eta azalera eraikigarri horrek berak, merkataritza-galeriako aisia- eta jatetxe-arloa erabileran UM-Jra eramanda, 918,86 AU kontsumitzen ditu".

Beraz, egokitzat jotzen da bizitegi-eraikinetako solairuarteetako hirugarren sektoreko eraikigarritasuna UM-Jra aldatzeko proposamena, eta horrek dakarren aprobetxamenduaren gehikuntza onargarria da (252,82 AU, hau da, aprobetxamendu osoaren % 1 baino gutxiago).

Proposamena: Alegazioa baiestea.

8) "Erabilera publikoko espazio pribatuak sortzea".

Alegazioak dio, inolako argudiorik gabe, ez dela erabilera publikoko espazio pribaturik sortu behar, eta, horren ordez, higiezin-konplexuak eratzea dela zuzenena, 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 26.5 artikulua aipatuta.

Erantzuna: Sustatzaileak, aldiz, honako hau argudiatzen du: "Baieztapen horrek ez du justifikaziorik; izan ere, lurzati pribatuen zorupean ibilgailuen aparkaleku-plazak kokatzeko gaur egun dauden premiak ikusita, haien sarbideak, haien gainazal-hedadura eta soto-solairuak jartzeak dakarren kostu ekonomiko handia kontuan hartuta, ez du zentzurik lurzati pribaturik ezin egoteak zeinetan sotoko solairuak aparkalekuetarako baitira eta zeinen aztarna ez baitago eraikinetan bakarrik baizik eta baita eraikin horiek inguratzen dituzten espazioetan ere, espazio horiek espaloiaren edo sestraren mailan erabilera publikokoak izanik; hori jasotzen da, zehazki, hasieran onetsitako dokumentuan, eta printzipio orokor bat da indarrean dauden plangintzetan".

Are gehiago, alegazioan aipatzen den 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 26.5 artikuluak ez du ezartzen higiezin-konplexuak eratu beharra; soilik jabetza-erregimena arautzen du hirigintza-antolamenduko tresnek gainazal gainjarriak, sestran eta zorupean edo lurgainean, eraikuntzarako edo erabilera pribaturako eta jabari publikorako gordetzen dituztenean.

Horrela, AR-2 arean eztabaidan dauden espazioak jabari pribatukoak dira oso-osorik, eta herritarren erabilerarako zortasunarekin kargatuta daude lurraren mailan. Alde horretatik, AR-1 arean erabilitako eredua erreplikatzen da; beraz, justifikatutzat jotzen da proposatutako eta jendaurrean jarritako konfigurazioa.

Proposamena: Alegazioa ezestea.

9) "LAHFLko 55. artikuluan ezarritako estandarrak betetzea".

Alegazioak eskatzen du justifikatzeko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 55. artikuluan aurreikusitako estandarren murrizketa (aurrerantzean LAHFLTB izendatuko da lege hori).

Erantzuna: Sustatzaileak aurkeztutako dokumentuak ohar osagarri batzuk gehitzen dizkio onetsitako dokumentuko memoriaren 6.6 apartatuan jasotakoari.

Aurkezten den testu bateginaren memorian egindako hobekuntzak edo argibideak erantsi beharko dira.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori baiestea.

C.–Antolamendua.

1) "Erripagaña-Mendillorri ardatz egituratzailea.

Ez gatoz bat memorian behin eta berriro (33., 48., 54., 56., 89... orrialdeak) aipatzen den AR-2 arearen hiri-diseinua "Erripagaña-Mendillorri ardatz egituratzailea" deritzonaren mantentzean justifikatzeko premiarekin. Izan ere, ardatz horri nekez igartzen zaio, topografiaren eta inguruko landarediaren ondorioz, eta ez da elementu egituratzailea, Erripagaña auzoan eten handia eragiten duen elementua baizik.

Bat gatoz Nafarroako Gobernuak 2021eko apirilean idatzitako Erripagañako UGPSaren aurretiazko diagnostikoak dioenarekin; alegia, Kopenhage kalea, gaur egun dituen 6 erreiekin eta alde banatan duen 40 metro inguruko zerrenda berde edo oinezkoentzako zerrendarekin, eraiki gabeko zuzkidura-lurzati mugakideekin batera, eten garrantzitsua da Iruñeari dagokion auzo-zatiaren eta auzoaren gainerakoaren artean.

Horrenbestez, kontsideratzen da AR-2 arearen antolamenduaren diseinuak ez duela egon behar airetik baino antzematen ez zaien elementu geometriko eta teorikoen mende.

Hala ere, proposamenak ez du Mendillorrirekin lotzeko oinezkoentzako benetako lotura egituratzailerik. Izan ere, auzo horrekin lotura funtzionala dago zenbait ekipamendu publikori dagokionez, eta haietako batzuk garrantzirik handienekoak dira, hala nola ikastetxeak.

Beraz, beharrezkotzat jotzen da AR-2ko jarduketak beharrezko neurriak hartzea, alde batetik, ardatzaren eten-efektua minimizatzeko, eta, bestetik, Mendillorri auzoarekin oinezkoentzako lotura funtzional bat egiteko. Horretarako, hurrengo puntuetan garatuko diren proposamen batzuk aurkezten dira."

Erantzuna: Alegazioan bertan adierazten den bezala, Erripagañako UGPSaren aurretiazko diagnostikoak –2021eko apirileko data du, eta Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusiak idatzia da Nasuvinsaren laguntzarekin– agerian uzten du Kopenhage kaleak eragindako zatiketa, eta, beraz, udalarekin bat dator esateko ardatzaren eten-efektua gutxitzeko neurriak hartu behar direla.

Are gehiago, hiri-kohesio eta gizarte-harreman faltari dagokionez, honela dio aurretiazko diagnostikoak: "Erdiko zuzkidura-zerrenda gune huts bat da, eremuaren kohesioa zailtzen duena; izan ere, Iruñetik eta Mendillorritik sartzeko eta barne-artikulazioko funtsezko ardatza da, baina askotariko gabeziak biltzen ditu: zuzkidurak eta dendak ez dira oraindik eraiki eta ez dirudi epe laburrean garatuko direnik, egoteko espazioak bi gainazal zolatu dira zuhaitz baxuz eta gelditzeko gogoa pizten ez duten eserleku gutxi batzuez hornitua, aparkaleku-guneetan karabana asko daude ia modu iraunkorrean ezarriak eta kale-bide nagusia noranzko bakoitzean hiru erreiz osatutako hesi bat da oinezkoarentzat segurua ez dena.

Ondoriozta daiteke erdiko zerrenda planotik datorren ardatz kontzeptual bat dela, Mendillorrirekin konektatzen saiatzen dena, baina praktikan ez duela funtzionatzen. Oinezkoaren esperientziatik abiatuta, basamortua da, eta albo banatan eremu hutsak ditu. Horrek zaildu egiten du oinezkoen konektibitatea, ez da oso segurua eta gatazkatsua da genero-ikuspegitik, eta, gainera, ez du Mendillorriranzko benetako konexiorik sortzen".

Alde horretatik, nahiz eta Kopenhage kaleak antolamendu-eremua gainditzen duen, AR-2rako aurreikuspenen aldaketak bide horren konfigurazioa eta hiri-espazioen diseinua berriro aztertzea eskatzen du UM-J eta UM-K unitate morfologikoekiko.

Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan (memoriaren 6.3 apartatua), Kopenhage kalearen gaur egungo konfigurazioa aztertu da, eta Burlatako Udalaren proposamena onartu da, hots, noranzko bakoitzean errei bat zeharkako aparkaleku-plazez ordeztea.

Kale-bidea exekuzio-unitatetik kanpoko espazioetan sartzea proposatzen da. Espazio horiek exekuzio-unitatearen kontura berrurbanizatu behar dira, eta obra horiek 5. planoan eta araudiaren 110. artikuluan adierazitako urbanizazio-proiektuan sartu behar dira.

Bestalde, aurretiazko diagnostiko horrek Mendillorrirantz oinez mugitzeko oztopoak ere atzeman zituen, eta, besteak beste, adierazi zuen ez dagoela jarraitutasunik bi auzoetako oinezkoentzako bideen artean.

Mendillorrirekin oinezkoentzako lotura egiteko neurriei dagokienez, ondoren datozen epigrafeetan erantzun espezifikoagoa ematen da.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori baiestea.

2) "AR-2 eremua birmugatzea.

[...] beharrezkotzat jotzen da, proposaturiko antolamenduaren hobekuntza garrantzitsu gisa, jarduketaren mendebaldean dagoen lurzati libre berdearen zati bat okupatzea, K eta L hirugarren sektoreko eraikinak J merkataritza-eraikina bezala lerrokatuta gera daitezen Copenhage kalerantz. Hala, hobekuntza batzuk lortzen dira antolamenduan:

a) J, K eta L eraikinetan garatuko diren jarduerek sortuko duten trafikotik ateratzea plaza berria.

b) Plaza berriaren ondoko eremuan PA-33ko biribilgunetik joanda dagoen berdegune librearen zati handi bat birkokatzea. [...] [...] Berdegunea birkokatuta, gainera, plaza berriaren eguzkialdia hobetuko da.

Beraz, espazio txiki horretan AR-1 eta AR-2 banaketa-areen mugen aldaketa txiki bat egitea proposatzen da, eremuetako berdeguneen aprobetxamendua edo azalerak aldatu gabe, haien mugak egokitu daitezen, pieza lekuz aldatzeko, erantsitako proposamenarekin bat etorriz [...]

c) Erripagaña auzoa Mendillorri auzoarekin lotuko duen oinezkoentzako ardatz indartsu bat sortzea [...]. Horretarako, beharrezkoa izanen da, halaber, UGPSa aldatzeko dokumentuan ezartzea nahitaezkoa dela PA-33 errepidean beharrezko jarduketak egitea egungo pasabideak hobetzeko, bereziki G eraikinaren ondoan dagoena".

Erantzuna: Sustatzaileak dio ez dela komeni AR-1 eta AR-2 banaketa-areak birmugatzea, ez eta berak Erripagaña eta Mendillorri auzoetara iristeko espazio izendatzen duenaren (biribilgunearen inguruko lau berdeguneen) konfigurazioa ere. Honela dio: "Bi auzoetarako sarbidea kokatzen duen espazio librearen oinplanoko konposizioaren argitasuna aldatu eginen litzateke baldin eta, proposatzen den bezala, eraikin berriak kokatuko balira haren koadranteetako batean".

Hala ere, onartzen du UM-G-ren mendebaldean espazio libre bat jartzeak plazaren eguzkialdia eta Mendillorrirekiko oinezkoentzako lotura hobetzen dituela. Horregatik, UM-K eta UM-L unitate morfologikoak unitate batean (orain UM-KL) elkartzea proposatzen du; hala, unitate morfologiko berriaren ekialdeko muga UM-J unitatearenarekin bat etorriko litzateke.

PA-33an egungo pasabideak hobetzeko jarduketak egiteko proposamenari dagokionez, sustatzaileak positiboki baloratu du, baina, haren iritziz, AR-2rako proposatutako hiri-diseinua aldatu gabe egin daiteke, eta ohartarazpen hau egin du: "esku-hartzeak Nafarroako Gobernuko Herri-lanen Zuzendaritza Nagusiaren oniritzia izan behar du".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori partez baiestea.

3) "Antolamendu-bideen diseinua eta eremutik kanpoko afektazioak".

a) "Merkataritza-erabilerako eta hirugarren sektoreko eraikinetako sarbideak:

Beharrezkotzat jotzen da PA-33 errepidearen zerbitzu-bidea eta merkataritza eta hirugarren sektoreko erabilerako eraikinak lotzeko bi bide izan beharra berriro aztertzea. Printzipioz, badirudi haietako bat nahikoa dela [...], eta kasu honetan egokiagoa da K eta L eraikinen artean proposatutakoa mantentzea.

[...] Barruko urbanizazioko J, K eta L eraikinen eremuko biraketa-erradioak handitzea berriz aztertu beharko da, ematen baitu ez direla aski bide horrek jasanen duen kamioi-zirkulaziorako.

Zehaztu beharko da non eginen diren J, K eta L eraikinetako zamalanak eta ea bidearen sekzioa horretarako aski den. Era berean, zehaztu beharko da non kokatu diren eraikin horietako lurpeko aparkalekuetarako sarbideak, 58. eta 59. orrialdeetan ez baita argi gelditu.

Erantzuna: Proposamen berriak lotura-bide bakarra aurreikusten du PA-33 errepidearen zerbitzu-bidearen eta merkataritza eta hirugarren sektoreko erabilerako eraikinen artean. Bide horren egokitasunari dagokionez, sustatzaileak hau defendatzen du: "plaza berriaren hegoaldea inguratzen duen bideak eragin txikia du plazan bertan egin daitezkeen jardueren gainean, eta eragin hori, gainera, positiboa izan daiteke". Adierazi duenez, plaza inguratzen duen galtzadak ez ditu oztopatzen plazaren berezko aisiarako erabilerak eta erraztu egiten du larrialdiko ibilgailuen eta antzekoen irisgarritasuna, bai eta desgaitasun funtzionala duten pertsonena ere.

Barruko urbanizazioko J, K eta L eraikinen eremuko bideen biraketa-erradioei dagokienez, urbanizazio-proiektuan aztertu eta zehaztu beharko dira.

Azkenik, sustatzaileak justifikatzen du ezinezkoa dela karga- eta deskarga-espazioen eta lurpeko aparkalekurako sarbidearen kokaleku zehatza aurreikustea, zeren eta "eraikinen diseinua baldintzatu baitezake beharrik gabe, batez ere kontuan izanda haietako bik (K eta L eraikinek) ez dutela esleitua jarduera zehatz bat eta hirugarrenak (J eraikinak) bere hegoaldeko fronte osoan espaloi zabal bat duela behar bezala garatzeko bai aparkalekurako sarbidea, bai karga- eta deskarga-espazioetarako sarbidea, eraikinaren beraren banaketa-organigramaren arabera".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori partez baiestea.

b) "D eta E eraikinen arteko aparkalekuko zaku-hondoak:

Eremuko zirkulazioa eta konektibitatea hobetzeko, zaku-hondoen ordez bide jarraitu bat jarri beharko litzateke".

Erantzuna: Sustatzaileak proposamen honen aldeko txostena egin du, baina oinezkoentzako pasabide goratu bat aurreikustea gehitu du plazaren luzapenean, oinezkoen joan-etorri segurua bermatzeko.

Hala, bidearen trazadura aldatu da, 8,3 metro luzeko oinezkoentzako pasabide bat jarri da, eta espazio publikoan aparkatzeko 10 plaza gehiago egonen lirateke.

Era berean, sustatzailearen arabera, "D eta E unitate morfologikoen azalerak pixka bat doitu beharko lirateke, haien mugak erregularizatzeko. Unitate horiek 3.222,02 m² eta 2.425,96 m² lurzoru izanen lituzkete, hurrenez hurren, lagapen-espazioaren kalterako, lurzati pribatuen azalera handituko litzatekeen hein berean murriztuko bailitzateke, hau da, 407,84 m²".

Hau adierazten da: "Hasieran onetsitako dokumentuan, aipatutako 407,84 m² horiek erabilera eta jabari publikora bideratzen ziren, eraikinen arteko eremu libre gisa. Horren ondorioz, sotoko solairuan "uharte" bat agertzen zen unitate morfologikoen gainazalen erdian, eta horrek aparkaleku-aprobetxamendua zailtzen zuen.

Bidea irekiz eta kaleko solairuko zaku-hondoak kenduz gero, ez du zentzurik uharte publiko hori mantentzeak sotoko solairuko lurzati pribatuen erdian. Beraz, inguruko unitate morfologikoetara eramaten da, eta, betiere, lurraren mailako erabilera publikoari eusten dio; beraz, herritarren erabilerari dagokionez, aldaketak ez du eraginik".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori baiestea.

c) "Kopenhage kaleko trafikoa hobetzeko azterketa, Erripagaña etorbideko biribilgunea gainkargatu ez dadin:

[...] Komenigarritzat jotzen da Madril eta Kopenhage kaleen arteko elkargunean biribilgune bat edo bidegurutze bat egiteko aukera aztertzea, ibilgailuen Erripagañako ekialderanzko zirkulazioari jarraipena eman ahal izateko eta, hala, Kopenhage kalearen eta Erripagaña etorbidearen arteko biribilgunea ibilgailu partikular eta astunen zirkulazioarekin ez gainkargatzeko. Biribilgune hori haurrek jolasteko eta auzotarrek askotariko jardueretarako aunitz erabiltzen duten plaza baten ondoan dago".

Erantzuna: Jendaurrean jarri den dokumentuan eranskin gisa ageri da sortutako mugikortasunaren azterketa, zeinak behar bezala azaldu eta justifikatzen baititu diseinaturiko bide-sarearen diseinua eta ezaugarriak. Azterketa hori auzoko egungo errealitateari erreparatuta egin da. Bestalde, sustatzaileak adierazi duenez, "azterketa horren ardura zuten ingeniariek esan zuten bezala, Madril eta Kopenhage kaleen elkarguneko biribilgune hipotetiko batek, auto-pilaketarik izanez gero, PA33 bideko ibilgailu-fluxuari eragin liezaioke".

Biribilgune berria proposatzeko oinarri bakarra merkataritza-jardueren eta hirugarren sektoreko jardueren ondorioz sortutako ibilgailuen zirkulazio berria denez, ez da behar adina datu ematen dokumentuan jasotako mugikortasunaren azterketa okertzat jotzeko.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

d) "AP-33 errepideko zirkulazioaren gaineko afektazioa murrizteko hobekuntzak aztertzea:

[...] Horretarako, bi afektazio hartu beharko dira kontuan:

–Lisboa kalearen eta AP-33 errepidearen arteko lotunean biribilgune bat egitea. Beharrezkotzat jotzen da Erripagaña auzoak bide horrekin duen iragazkortasuna eta konektibitatea hobetzea, tarte horretan dauden bi biribilguneak ez gainkargatzeko, jada berez aski gainkargatuta baitaude.

–AP-33 errepidearen eta zerbitzu-bidearen arteko loturen kopurua handitzeko aukera ematea. Gaur egun, sarbide bakarra dago, LIDL eta Aldi ondoko biribilgunean, eta irteera-puntu bakarra, Mendillorrirekin lotzeko biribilgunean".

Erantzuna: Sustatzaileak berriro azpimarratu du mugikortasunaren azterketa badagoela. Azterketa horren edukian ez da adierazten PA-33 errepidean beste biribilgune bat eraikitzeko premia. Biribilgune horren kokalekua, bestalde, AR-2 banaketa-areatik kanpo dago. Gainera, gogorarazten da jarduketa horrek Nafarroako Gobernuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren oniritzia beharko lukeela.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

4) "Kopenhage kalean aparkatzeko plazak sortzea.

Kopenhage kalearen gaur egungo konfigurazioa gehiegizkoa da hiri-ingurune batean, eta Erripagañaren eta PA-33 errepidearen arteko lotura-bide gisa neurriz gainekotzat jotzen da, kontuan hartuta Iruñerriko ingurabideek bi errei dituztela ia garapen osoan.

Horregatik, beharrezkotzat jotzen da zeharkako aparkaleku-plazak sortzea Kopenhage kalean, Burlatako mugapean bi erreitara murrizteko. Plaza horiek balioko dute bai kaleko trafikoa baretzeko, bai LAHFLTBren 55.4 artikuluan ezarritako aparkaleku-plazen estandarra osatzeko. [...]

Gainera, ezin da ahaztu etxebizitza-eraikinetako garajeetara sartzeko pasabideek lur gaineko aparkaleku-plazen kopurua nabarmen murriztuko dutela".

Erantzuna: Alegazio honen C.1 apartatuari emandako erantzunean Erripagañako UGPSaren aurretiazko diagnostikoa aipatzen da, Kopenhage kalearen egungo konfigurazioak eragindako zatiketari dagokionez.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori baiestea.

5) "Zentralitate-eremua.

Dokumentuak bereizi egin beharko lituzke LAP 3 planean ezarritako udalez gaindiko zentralitate-eremua eta proposatutako tokiko zentralitatea (Erripagaña), batez ere LAP 3 plana betetzearen justifikazioari dagokionez".

Erantzuna: Sustatzaileak honela argudiatzen du: "Udalez gaindiko zentralitate-eremuaren eta tokikoaren arteko bereizketa planteamendu teoriko hutsa besterik ez da, plangintzatik abiatuta ezin baita baldintzatu herritarren jokabidea aipatzen den zentzuan. Hala ere, posible da diseinatutako zentralitate-eremua mistoa izatea, ezin baita saihestu beste auzo batzuetan bizi diren herritarrak zentrora joatea, nahiz eta, zalantzarik gabe, tokiko zentralitatea bere betean agertuko den".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

6) "Ataripe perimetrala".

Ataripe jarraitu perimetrala kentzeko eskatzen du, arrazoi hauek direla eta: kudeaketa- eta exekuzio-arazoak (altuerak eta urbanizazioaren sestrak bateratzeko zailtasuna), jabetza-egituraren arazoak, segurtasun faltaren pertzepzioa eta irisgarritasunerako eragozpena.

Horrenbestez, komenigarriagoa iruditzen zaio herritarren parte hartzeko tramitean eskatzen den elementu estalia elementu exentu gisa integraturik egotea espazio publikoaren urbanizazioan, eta ez eraikinari lotua.

Erantzuna: Sustatzaileak azaldu duenez, "plaza berriaren barnealdeko ataripe perimetralaren diseinua aldaketaren esparruko urbanizazio-proiektuan egitea aurreikusita dago; beraz, bermatuta dago haren diseinua bat etortzea plazaren sestrekin eta multzoaren izaera unitarioarekin. Eraikinak egiten direnean eginen dira haiei atxikitzeko diren gainerako eremu arkupedunak; beraz, ez da inolako exekuzio- edo kudeaketa-arazorik sortuko".

Ataripeen jabetza-egiturarekin ere ez dago arazorik: plazaren barrualdea jabari eta erabilera publikokoa izanen da, eta lurzati pribatuan egiten den zatia pribatua izanen da baina erabilera publikokoa lurraren mailan.

Bestalde, alegazioan ez da justifikatzen segurtasunaren pertzepzioaren okerragotzeari buruzko baieztapena; beraz, iritzi hutsa dela uler daiteke. Are gehiago, ez da uste ataripea jartzeak nahitaez segurtasun-arazoak sortuko dituenik eremu publikoan; hainbat faktoreren mende egonen da hori, hala nola haren konfigurazioa eta argiztapena, oinezkoentzako bideen luzera, autobus-geralekutik edo garajetik dagoen distantzia, sarbide-motak edo merkataritza-etxabeetako jarduera-maila. Alde horretatik, memoriak, 6.11 apartatuan, antolamendu-proposamenaren genero-inpaktua aztertzen du. Horretaz gain, dokumentuak genero-inpaktuari buruzko txostena ere badu, eranskin gisa.

Horri dagokionez, sustatzaileak hau dio: "espazio publikoaren segurtasun-pertzepzioa ez da gutxitzen, baldin eta modu egokian egiten bada, pilare estuekin eta gauez behar bezala argiztatzen bada".

Aurrekoa gorabehera, araudiaren 110. eta 115. artikuluetan ohartarazpenak sartu dira, urbanizazio-proiektuak genero-ikuspegitik sortutako diseinu-neurriak har ditzan, eta hondar-espazioak ezabatuz, besteak beste, espazioen segurtasuna susta dezan.

"110. artikulua. Urbanizazio-proiektua.

Urbanizazio-obren proiektua genero-ikuspegia duen hirigintzaren printzipioen arabera idatziko da, hirigintza-arau horietako 115. artikuluan ezarritako baldintzak betez.

[...]

115. artikulua. Urbanizazioaren baldintza orokorrak.

[...]

Hiriko argiztapenak behar adinako intentsitatea izanen du ikusteko gaitasun txikia duten pertsonen mugimendua ahalbidetzeko, eta, gainera, ilunantzean dauden edo ikuspen txarra duten eremuak izatea galaraziko du, herritarrek gauez modu seguruan erabil ditzaten.

[...]

Urbanizazio-proiektuan orientabide hauek hartuko dira kontuan: [...]

–Argiteria publikoak behar adinako intentsitatea, uniformetasuna eta ikuspena eman behar die oinezkoei, batez ere leku estrategikoetan. Horretarako, ataripeek espazio arkupeduna behar bezala argiztatu behar dute.

–Urbanizazio-elementuek, bereziki ataripeek, ahalik eta iragazkortasun bisualik handiena ahalbidetu behar dute, puntu estuak saihestuz eta espazio publikoaren hautemate zabala ziurtatuz. Horretarako, espazio arkupedunen elementu sostengatzaileek gehienez ere 30 zentimetroko zabalera izanen dute, gainazal-akaberak barne, hala badagokio".

Azkenik, sustatzaileak honako hau ere adierazi du: "aurreikusitako ataripeak ez du eragozten, ezta zailtzen ere, suhiltzaileen esku-hartzea, Eraikingintzaren Kode Teknikoko DBSI5 dokumentuan (suteen aukako segurtasuneko oinarrizko dokumentua) [...] ezarritako baldintzen arabera, ezta larrialdietako zerbitzuena ere. Etxe-aldaketak egitean, beren funtziorako sistema egokiak baliatu beharko dituzte, baina horrek ez du esan nahi, inola ere, itzal-elementu horiek ezin izanen direnik erabili".

Nolanahi ere, alegazioak, ataripeari buruz ematen dituen argudio guztiak gorabehera, ez du eskatzen ataripea kentzea, baizik eta urbanizazioan elementu exentu gisa sartzea, eta ez eraikinari lotua.

Horri dagokionez, sustatzaileak honela erantzun du: "ez da egokitzat jotzen Udalak eraikinari ez lotzeari buruz egindako alegazioa, zeren eta ataripe horren zati bat plazaren espazio publikoaren parte izanen baita eta beste zati bat lurzati pribatuetan jarriko baita, blokeen artean, eta jarraitutasuna behar baita zonen artean, oinezkoak berotik zein eguraldi txarretik babestuta joatea errazteko. Gogoan izan behar da haurrentzako jolastoki estali bat aurreikusi dela, sabai-leihoz argiztatua, ataripearen jarraipen gisa".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori partez baiestea.

7) "Plazaren eguzkialdia.

[...] Memorian aurkeztutako eguzkialdi-azterketa ikusita, beharrezkotzat jotzen da plaza gainean itzala ematen duten altuera handiko eraikinen kokalekua berriz aztertzea".

Erantzuna: Erdiko plaza eguzkitzeko hobekuntzak aztertzen ditu dokumentuak. Zehazki, UM-K eta UM-L unitate morfologikoak unitate batean (orain UM-KL) elkartzea proposatzen du; hala, unitate morfologiko berriaren ekialdeko muga UM-J unitatearenarekin bat etorriko litzateke, eta horrek plazaren eguzkialdia eta Mendillorrirekiko oinezkoentzako konexioa hobetuko luke.

Proposamena: Alegazioa partez baiestea.

8) "Genero-hirigintza.

Planteatutako ataripe perimetrala [...] kontsideratzen da ez duela lagunduko etxebizitzen atarietara sartzeko espazioaren segurtasun-pertzepzioa handitzen.

Merkataritza-jarduera jendearentzako ordutegira mugatuko dela kontuan hartuta, beharrezko arau-baldintzak ezarri beharko dira merkataritzako edo hirugarren sektoreko eraikinen hiri-diseinua lagungarria izan dadin segurtasun-pertzepzioa izateko eta, hala, fatxada itsuak dituen industria-pabiloi baten itxura ez izateko. Garrantzitsua da Kopenhage kalean dagoen plazara eta Erripagaña etorbidera ematen duten bolumen komertzialaren fatxadek eraikin horrek plaza sortu berrirantz izanen duen tratamenduaren oso antzekoa izatea, eta elementu gardenak lehenestea".

Erantzuna: Ataripe perimetralari dagokionez, alegazio honen C.6 atalean erantzun denari jarraituko zaio.

Merkataritzako edo hirugarren sektoreko eraikinei buruz alegatutakoari dagokionez, sustatzaileak UM-J eta UM-KL unitateen hirigintza-fitxa partikularretan segurtasun-pertzepzioari laguntzen dioten eta homogeneotasuna, egokitzapena eta ingurunean egokitzea eta integratzea bermatzen duten baldintzak sartu ditu; esaterako, horma itsuak mugatzea, elementu gardenak sustatzea...

Proposamena: Alegazioaren puntu hori baiestea.

9) "Bizitegi-eraikinen antolamendua.

Antolamendua nabarmen hobetu liteke baldin eta D eraikinaren ordez A, B eta C eraikinak bezalako eraikin bat eta G, H eta I tipologiako dorre bat jarriz gero. Hala, sortuko den espazio libre publiko handian sartuko litzateke E eraikina, kale batera eta aparkatzeko zaku-hondo batera eman beharrean.

Halaber, eremuaren antolamendu osoa aztertu beharko litzateke morfologiari eta eraikinen altuerei dagokienez".

Erantzuna: Alegatutako alderdiak antolatzearen egokitasunari dagokionez, hau da sustatzailearen iritzia:

"Bistan da ezen, D eraikina kendu eta neurri batean beste mota bateko eraikinez ordezkatuz gero, E eraikinaren erdialdeak –ez eraikin osoa– plazaren aurrera emanen lukeela, baina, hain zuzen ere, D eraikinetik ordezten eta desagertzen den fronteak badu pribilegio hori; beraz, proposamenak etxebizitza batzuei abantaila hori kentzen die beste batzuei emateko. Gainera, plazaren bi fronteak, iparraldekoa eta hegoaldekoa, bateratzearen ondorioz, mesedea jasoko ez luketen etxebizitzen kopurua handiagoa litzateke mesedetuena baino.

[...]

Gainera, plazak proportzio egokiak izan behar ditu frontean eta zabaleran, zentralitaterako eta hiri-kohesiorako espazio gisa duen funtzioa defendatzeko. Haren dimentsio handienaren hondoa luzatuz gero, gerta daiteke eratzen den espazioa hain zehaztua ez egotea eta xarmagabea eta nahasia izatea.

Burlatako Udalak behin eta berriz egindako bileren bidez ezagutu du berrikuspenari erantsitako hiri-diseinuaren bilakaera. Bai arduradun politikoek, bai teknikoek. Egindako bileretan ez da agertu proposatutako antolamenduaren kontrako iritzirik. Bilera haietan egin ziren ohar edo iradokizunetako batzuk antolamenduan eta araudian sartu dira; esate baterako, erabilera anitzeko ekipamendu berriaren neurriak eta kokapena, edo J eraikinaren osaera estetikoa arautzen duten arauak sartzea. Ez da onargarria, puntu honetara iritsita, Udalak orain nahi izatea eremuaren antolamendua berriz aztertzea morfologiari eta eraikinen altuerei dagokienez".

Bestalde, erakunde alegatzaileak ez du arrazoirik eman D eraikinaren ordez A, B eta C tipologiako bat eta G, H, I bezalako dorre bat jartzeak antolamendua hobetzen duela baieztatzeko; beraz, uste hori iritzi hutsa dela ulertzen da.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

10) "Dentsitatea.

Izapidetutako dokumentuan adierazitakoaren arabera, eremuak 61.991,35 m²-ko azalera du, eta gaur egun haietatik 47.934,69 m² lurzati pribatua dira.

Hirugarren sektoreko lurzatien azalera deskontatu gabe, antolamendu-proposamenak hektareako 75,97 etxebizitzako dentsitatea sortzen du.

Hirugarren sektoreko lurzatien azalerak kenduta, [...] bizitegien dentsitatea 96,28 etxebizitzakoa litzateke hektareako.

Estamentu publiko zein pribatu guztiek adierazpen ugari egin dituzte behin eta berriro eremuaren gehiegizko dentsitateari buruz".

Erantzuna: Sustatzaileak ustez, "bizitegi-eremu baten dentsitatea neurtzean, ez dira kendu behar hirugarren sektoreko erabilera integratuei dagozkien eta bizitegi-jarduerari berari zerbitzua ematen dioten azalerak, jarduerak, oro har, eguneroko bizitzan integratuta baitaude.

Hektareako 75 etxebizitzako dentsitatea onargarritzat jotzen dute hiri-garapen jasangarriaren kontzeptua oinarritzen duten teoriek. Alde horretatik, positiboki baloratu behar da proposamen oro, baldin eta, antolamendu-irizpide jakin batzuk mantenduta, zerbitzu-prestazioa –garraio publikoa barne– hobetzen badu, azpiegiturak eta erabilitako lurzorua aprobetxatzen badu, eta, batez ere, auzoko bizitza eta hirugarren sektoreko jarduerak garatzeko pizgarria bada, auzotar gehiago egotearen ondorioz".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

D.–Hirigintza-araudia.

1) "105. artikulua: AR-2 (E)ri buruzko zehaztapen orokorrak".

Eskatzen da 105. artikuluko hurrengo paragrafoa kentzea, eta adierazten da ezen izapidetu beharreko instrumentuak legez horretarako ezarritako dokumentazioa beharko duela erabilera aldatuz gero.

"Erabilerak aldatu eta birmoldatuz gero, libreki erabiltzen ahalko da banaketa-area honetarako ezarritako erabilera desagregatuetako edozein, eta azalera berriei dagozkien homogeneizazio-koefizienteak aplikatuko zaizkie. Ezin izanen da inola ere gainditu area horri esleitutako gehieneko azalera eraikia, ez eta gehieneko aprobetxamendua ere".

Erantzuna: Ezabatzeko eskatzen den paragrafoak plangintza aldatzeko ahal administratiboa baizik ez du islatzen (ius variandi), kasu honetan hirigintza-erabilera, eta aldaketa hori aldatzeko eraikigarritasuna eta gehieneko aprobetxamendua mantendu beharko dira.

Hala, ez da uste legezko edo erregelamenduzko xedapenak urratzen dituenik, ez eta arrazoizkoa ez denik ere; beraz, Udalak ez bezala, ez da beharrezkotzat jotzen haiek kentzea.

Bigarren eskaerari dagokionez, sustatzaileak argibide hau eranstearen aldeko txostena eman du: erabilerak aldatzeko aukera ematen duen dokumentuak "legez ezarritako dokumentazioa" ere jaso beharko du, ez soilik trafikoari buruzko txostena. Ez zaio eragozpenik ikusten aldaketa horri. Artikulua horrekin bate egiteko zuzendu da.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori partez baiestea.

2) "110. artikulua. Urbanizazio-proiektua".

Eskatzen du 110. artikuluan urbanizazio-fasea bakarra dela argitzea, exekuzio-unitatetik kanpoko eremuei buruzko idazketa argitzea, ataripeen aipamena kentzea (alegazioa baiesten bada) eta drainatze jasangarriko hiri-sistemak izateko betebeharra eranstea.

Erantzuna: Ataripeei dagokienez, alegazio honen C.6 apartatuan erantzun denari jarraituko zaio.

Urbanizazio-faseei dagokienez, 110. artikulu berriak dio nahitaezkoa dela urbanizazio-proiektu bakar bat egitea, baina aukera ematen du proiektu horretako obrak faseka egiteko.

Drainatze jasangarriko hiri-sistemei dagokienez, betebehar hau eransten du 115. artikuluak:

"Ahalik eta ingurumen-inpaktu txikiena eragiten duten urbanizazio-oinarriak erabiltzearren, zoladurarik gabeko gainazalak baliatzea lehenetsiz diseinatuko da area libreetarako lurra. Hala, erabilera-arrazoiak direla-eta zoladura gogorrez tratatu beharreko areak alde batera utzirik, gainerako guztia lorategiz hornitutako area gisa erabiliko da, eta material iragazkorrak baliatuko dira horretarako. Halaber, drainatze-sistema jasangarriak erabili beharko dira, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 126. TER artikuluko 7. puntuan xedatutakoari jarraikiz".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori partez baiestea.

3) "111. artikulua. Programazioa".

B.5 apartatuarekin bat etortzeko, eskatzen da, batetik, urbanizazioa egiteko gehienezko epe bat ezartzea eta, bestetik, erreferentzia hau kentzea: "obren iraupena idazten den proiektuaren aurreikuspenen mende egonen da".

Erantzuna: B.5 apartatuan erantzundakoari jarraituko zaio.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori baiestea.

4) "112. artikulua. Hirigintza-aprobetxamendua".

112. artikuluari dagokionez, A.1 apartatuan adierazitakoaz gainera, eskatzen du 1 koefizientea zuzentzeko, zeren, hirigintza-teknikak eremuaren erabilera nagusiari edo bereizgarriari esleitu arren, aldaketan ez dagoen erabilera bati esleitzen baitzaio hemen.

Erantzuna: Sustatzaileak eskaeraren kontrako txostena eman du, eta honako hau adierazi du: "dokumentuaren planteamendua bat dator indarrean dagoen plangintzarekin, eta ez du urratzen homogeneizazio-koefizienteak esleitzeari buruz eta, zehazki, 1 koefizientea erabilera bati esleitzeari buruz indarrean dagoen legezko zehaztapenik".

Horri dagokionez, memoriaren 6.5 apartatuan honako hau azaltzen da: "nahiz eta aldaketa-proposamenean ez den aurreikusi AR-2 banaketa-arearako indarrean dagoen plangintzan jasotako erabilera bereizgarria lurzati berrietarako, erabaki da proposamenaren erabilera eta tipologia bereizgarri gisa mantentzea, hasierako eta amaierako aprobetxamendu homogeneizatuak konparatu ahal izateko eta erabilera eta tipologia bereko aprobetxamendu-unitateei dagokien aprobetxamenduaren igoera kuantifikatzeko".

Esleitzen den erabilera bereizgarria ez da garrantzitsua, guztien arteko proportzioa baita emaitza; baina erabilera nagusiari 1 balioa esleitzea da arrazoizkoena. Edonola ere, ez zuen zentzurik merkatuko balioa justifikatzen ez duen erabilera bati esleitzea. Hala ere, sustatzaileak aurkeztutako azken dokumentazioan balioa justifikatzen da. Halaber, araudian zehaztutako merkataritzako erabilera bakoitza definitzen da.

Nolanahi ere, 112. artikuluaren edukia aldatzea proposatzen da, alegazioen txosten honetan jasotako balioekin bat eginez, eta horretarako, beharrezko homogeneizazio-koefizienteak egokitzea eta aprobetxamendu-unitateetako hirigintza-aprobetxamenduak birkalkulatzea.

Erabileren definizioen eta 112. artikuluaren edukiaren aldaketa testu bateginean sartu beharko dira.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori partez baiestea.

5) "113. artikulua. Eraikuntzaren baldintza orokorrak".

Komeniko litzateke 2010ean UGPSaren testu bategina onetsi zenetik onetsitako aldaketak eranstea, nabarmen eragin baitiote UGPSaren testu bateginaren 13. artikuluari [...]. Era berean, komeniko litzateke artikulu horretan sartzea –AR-2 banaketa-arearako gutxienez– 13. artikuluan AR-1 arearako falta diren zenbait baldintzatzaile, hala nola, bizitegi-jardueraren osagarri diren beste azalera batzuen soto-mailako eraikigarritasunaren zenbaketa (txokoak, bizilagunen bilera-gelak, bizikleta-gelak, etab.)".

Erantzuna: Sustatzaileak adierazi duenez, "ulertzen da baldintzatzaileak erantsi direla UGPSaren testu bateginaren 13. artikulua delako erreferentzietako bat une bakoitzean indarrean dagoen idazketan, eta, beraz, ez dela beharrezkoa 113. artikuluan jasotzea".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori baiestea.

6) "115. artikulua. Urbanizazioaren baldintza orokorrak".

Irizten dio nahitaez bete beharreko araudira jo beharko dela, halakorik bada indarrean, eta artikulua beste modu batera berridazteko proposatzen du.

Erantzuna: Indarrean dagoen legeriara jo beharraren gainean adierazitakoari dagokionez, ez da ikusten eragozpenik proposamena onartzeko.

Artikulua berridazteko proposamenari dagokionez, berriz, aldaketak hasieran onetsitako testuari eginiko ñabardurak eta argipenak dira, oro har. Sustatzaileak onartzen ditu gehienak, salbu eta erabili beharreko baldosa-motaren zehaztapena eta txorko bakoitzak izan behar duen sustraiak hedatzeko gutxieneko espazio erabilgarriaren zehaztapena.

Baldosa-mota eta zuhaitz-txorkoen azalera eta mota zehaztearekin loturik, ez zaio irizten plangintzan nahitaez sartu beharreko hirigintza-antolamenduaren zehaztapena denik, eta urbanizazio-ordenantza baten alderdi berezkoagotzat hartzen dira. Beraz, ontzat ematen da xehetasun horiek gero urbanizazio-proiektuarekin batera zehaztea.

Nolanahi ere, urbanizazio-proiektua izapidetzean alegatzen ahalko dira alderdi horiek.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori partez baiestea.

7) "116. artikulua. AR-2 banaketa-areako zehaztapen bereziak".

a) "116.1 artikulua. Zehaztapen funtzionalak.

Justifikatu beharko da zergatik aldatzen den Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren testu bateginaren 103.1 artikulua, bizigelen kopuruari dagokionez [...]. Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren testu bateginaren 103.1 artikuluan ezarritako aparkaleku-plazei dagokienez, berriz, bizitegi-eraikinei lotutako garaje-plazen kalkulua nomenklatura egokiaren bidez zehaztu beharko da [...]. Izan ere, ez dirudi egokia denik bizitegi-eraikinei lotutako "garaje-plaza adierazgarriak", "gutxi gorabeherako etxebizitza-kopurua" eta halako erreferentziak egiten jarraitzea".

Erantzuna: Ildo horretan, hauxe azaldu du sustatzaileak: "Hasieran onetsitako agirian etxebizitza-kopurua aipatzea –eraikitako 110 m² aipatu ordez– justifikatzeko oinarria zera da, hasieran aurreikusitako etxebizitzen batez besteko azalera eraikia 110 m² baino handixeagoa dela (zehazki, 112,70 m² eraiki etxebizitza bakoitzeko); hala, egokiago iritzi zaio etxebizitza-kopurua handitzeko aukera beherantz doitzeari, bizigelen teknika aplikatuta, eta, horretarako, etxebizitza-kopurua handitzearen alde gutxien egiten duen irizpidea hartu da".

Alabaina, nomenklatura egokiaren inguruan alegatutakoari dagokionez, aldatu egin da artikuluaren idazketa, eta muga hau txertatu da:

"Inola ere ez da gainditzen ahalko unitate morfologiko bakoitzaren hirigintza-araudi partikularreko fitxetan ezarritako gehieneko etxebizitza-kopurua".

Bestalde, Hirigintza Araudi Partikularrari dagokion unitate morfologikoen fitxetan zehazten dira bizitegi-eraikinei lotutako aparkalekuen gutxieneko kopurua eta, etxebizitza-kopuruaren eta -tipologiaren arabera, plazak banatzeko irizpideak.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori partez baiestea.

b) "116.2 artikulua. Zehaztapen formalak."

Alegazioan argudiatzen dutenez, hasieran onetsitako testuak ahalbidetuko luke jabari publikoa eraikin pribatuei lotutako elementuekin okupatzea, eta, horrenbestez, artikulu horretako paragrafo bat kentzea proposatzen du.

Gainera, ataripe perimetralari eginiko erreferentzia kentzeko eskatzen du, hari buruzko alegazioa baiesten bada.

Azkenik, zuzkidura publikoetarako zehaztapenak ezabatzeko eskatzen du, eta "bolumetria eta okupazio askea ezartzea, azkenean esleitzen den erabileratik eratorritako premien arabera".

Erantzuna: Hasieran onetsitako testuak erabilera publikoko espazioari egiten dio erreferentzia, baina ez du zehazten jabari pribatukoa edo publikokoa den. Beraz, gerta liteke, bai, afektaziorik eragitea jabari publikoan.

Alegazioan aipatzen den paragrafoa kendu beharrean, sustatzaileak uste du zuzenagoa dela erabilera publikoko espazio pribatuei bakarrik aplikatzea, eta ez jabari publikoko espazioei eta, azken buruan, jabari publikoan eragindako afektazioei. Arrazoizkotzat jotzen da proposamen hori.

Ataripe perimetralari dagokionez, C.6 apartatuan emaniko erantzunera jotzen da.

M unitate morfologikorako ezarritako zehaztapenei dagokienez –erabilera anitzeko ekipamendu publikotarako bideratzen da unitate hura–, sustatzaileak proposatzen du kentzeko gehieneko azalera eraikigarriaren muga eta "erabilera publikorako beharrezkoa dena" esleitzea. Alabaina, eutsi egiten die sestra gaineko azalera okupagarriari, nahitaezko lerrokadurari, gehieneko altuerari (16 m) eta gehieneko solairu-kopuruari (B+2); izan ere, haren esanean, "horrek, aipatutako lurzatiari ez ezik, dagokion hiri-inguruneari ere eragiten dio, eta, bereziki, plaza berriari".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori partez baiestea.

c) "116.3 artikulua. Garajeei eta sarbide-arrapalei buruzko zehaztapenak.

Garaje pribatuei lotutako elementuak eraikitzeak jabari publikoan dituen afektazioak direla eta, ez da egokitzat jotzen Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren testu bateginaren 103.3 artikuluan ezarritako zehaztapen guztiei eustea, egungo antolamenduak ez baitu justifikatzen arrapalak baimentzea erabilera publikoko espazio pribatuetan [...] eta espazio publikoan. Eraikinaren barruan konpondu beharko dira elementu horiek".

Erantzuna: Nahiz eta arrazoizkotzat jo daitekeen Udalak garaje-arrapalak erabilera publikoko espazioetan edo espazio publikoetan kokatzea galarazteko egindako iradokizuna, proposatutako araudiak AR-1 banaketa-arearako indarrean dagoen artikulura bakarrik jotzen du, eta, beraz, eutsi egiten zaio Udalez Gaindiko Plan Sektorialean indarrean dagoen irizpideari.

Ildo horretan, zehaztapenak ez dakar aldaketarik edo berrikuntzarik indarrean dagoen irizpideari dagokionez, eta ez du planteatzen ordezko aukerarik Udalez Gaindiko Plan Sektorialean jasotako erregulazioaren aurrean.

Bestalde, sustatzaileak aldezten duenez, "alegazio-egileetako batek A, B, C, D, E, G, H eta I unitate morfologikoetako lurpeko aparkalekuetarako sarbidea ebazteari buruz egindako planteamenduak erakusten du posible eta egokia dela erabilera pribatuko lurzatietan konpontzea garajeetarako sarbidea, nahiz eta lurraren mailako erabilera publikoa izan. Are gehiago, Burlatako Udalak berak eginiko beste alegazio batean oinarrituta, ireki eginen da D eta E blokeen arteko kalea, eta puntu aproposa da hantxe gaitzeko aipaturiko unitate morfologikoen garaje mankomunatuetarako sarbideak".

Sustatzailearekin baieztatzen da posible dela garajeetarako sarbidea erabilera pribatuko lursailetan egitea, lurraren mailako erabilera publikoarekin.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

8) "117. artikulua. Unitate morfologikoen zehaztapen bereziak AR-2 banaketa-arean".

a) "Hirigintza-fitxak zuzendu egin beharko dira, alegazio honetan adierazitako apartatuetan xedaturikoak eragiten dien alderdi guztietan".

Erantzuna: Sustatzaileak emaniko erantzunaren arabera, "Unitate morfologikoen hirigintza-fitxak zuzendu eginen dira: ez Burlatako Udalaren alegazioari dagozkion alderdietan bakarrik, baizik eta aintzat hartuko dira onesten diren gainerako alegazioak ere".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori baiestea.

b) "Bizitegi-erabilerako eraikinen altuerei dagokienez, beheko solairuei gehiegizko altuera ematen zaie antza, eta horrek kalte egiten dio espazio publikoak eguzkitzeari. Ondorioz, murriztu egin beharko da bizitegi-eraikinen guztizko altuera, AR-1 banaketa-arean antzeko tipologietarako ezarritakoarekin bat etorriz".

Erantzuna: Bizitegi-erabilerako eraikinen gehieneko altuerak aldatu egin dira, alegazio honen B.7 apartatua eta 3. alegazioaren 3. apartatua baietsi ondotik.

Hartara, 5 m-tik 4,2 m-ra murrizten da beheko solairuaren gehieneko altuera; goiko solairuen gehieneko altuera, ordea, zertxobait handitzen da, 3 m-tik 3,2 m-ra.

Unitate morfologiko bakoitzaren hirigintza-fitxa partikularrean jasotzen dira eraikin bakoitzaren gehieneko altuerak:

A, B, C, D eta E unitate morfologikoak: 30,20 m.

F unitate morfologikoa: 17,20 m.

G, H eta I unitate morfologikoak: 33,2 m.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori partez baiestea.

c) "J unitate morfologikoa:

–Proposamenak 16 metroko altuera ezartzen du gehienez, beheko solairuaren eta beste bi solairuren artean. Parametro horiek ez dira merkataritza-erabilerarako. Berresten da [...] lurzati hori merkataritza-erabilerarako baliatu behar dela.

–Aparkaleku-plazak zuzkidura pribatuetarako erabileran ere bermatuko dira.

–Unitate morfologikoaren fitxan nabarmentzekoa da, orobat, lerrokaduren kanpoaldeko azalera erabilera publikokoa izanen dela, eta ‘mantentze pribatua’ izanen duela.

–Eraikuntzaren erabilerak: eskatzen da dokumentu osoan argi eta garbi ezarrita gera dadila ezen, hirugarren sektoreko erabilera ekipamendu pribatura aldatzeko, beharrezkoa izanen dela aldaketa bat izapidetzea, egiaztatzeko eremuko merkataritza-erabilerak nahikoak direla.

–Kopenhage kalera, Erripagaña hiribidera eta plazara ematen duten fatxadak konfiguratzeko, xehetasun-azterketa bat izapidetu beharko da aldez aurretik, hiri-integrazioa eta genero-hirigintza bermatzeko.

K eta L unitate morfologikoak: Errepikatu egiten da J unitate morfologikorako xedaturikoa.

M unitate morfologikoa: Ez da ezarriko eraikigarritasun, antolaketa eta bolumetria librearen gaineko mugarik, azkenean izanen duen erabilera publikoa ezarri ahal izateko".

Erantzuna: Eraikuntzak J, K eta L unitate morfologikoetan duen gehieneko altuerari eta solairu kopuruari dagokionez, ez direla ulertzen besterik ez da adierazten alegazioan, eta berretsi egiten du A.3 apartatuan alegatutakoa. Horrenbestez, apartatu hari emaniko erantzunera jo behar da.

Zuzkidura pribatuetarako aparkaleku-plazak bermatzeko proposamenari dagokionez, onartzen da alegazioa eta, koherentziaz, aldatu egiten dira hirigintza-fitxa partikularrak.

Lerrokaduren kanpoko azaleraren mantentze pribatuari dagokionez, hauxe erantzuten du sustatzaileak: "Dokumentu hau ere ez da instrumentu egokia eraiki gabeko lurzati pribatuen mantentze-baldintzak arautzeko".

Lurren jabetza-eskubideak barnean hartzen dituen betebeharren artean ageri da kontserbatzeko betebeharra, hala zehazten baitute, batetik, 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 15. artikuluak eta, bestetik, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 85. artikuluak. Beraz, lerrokaduretatik kanpoko azalera jabari pribatukoa denez, lurzoruaren titularrari dagokio hura mantentzea, nahiz eta erabilera publikoko zortasunarekin kargatuta egon. Hori dela eta, Udalaren eskaera –hau da, berariaz adieraztea pribatua dela hura mantentzea– bat dator lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloan aplikatu beharreko legeriarekin. Hori horrela, ez da ikusten eragozpenik eskaera hori baiesteko.

Zuzendu egiten dira unitate morfologikoen hirigintza-fitxa partikularrak, eta berariaz adierazten da pasarte hau: "Eginkizun pribatua izanen da lerrokaduretatik kanpoko azalera mantentzea, jakinik jabari pribatukoa dela eta lurraren mailako erabilera publikoko zortasunarekin kargaturik dagoela; hala, lurzoruaren titularrei dagokie hura mantentzea".

Eraikuntzaren erabilerari dagokionez, hirugarren sektoreko erabilera, ekipamendu pribatutarakoa eta haren erabilera osagarriak baimentzen dira J, K eta L unitate morfologikoetan, eta ez dute behar inolako aldaketarik eremu horietan libreki ezartzeko. Beraz, ez da egokia Udalaren proposamena onartzea.

Sustatzaileak arrazoizkotzat jotzen du hirugarren sektoreko unitate morfologikoetarako obra-lizentzia eman aurretik xehetasun-azterketa bat izapidetzeko eta onesteko eskakizuna, fatxaden konfigurazioa definitzeko eta, hiri-integrazioa ez ezik, genero-hirigintza ere bermatzeko.

Sustatzaileak adierazten duenez, xehetasun-azterketan "jaso beharko da, orobat, unitate morfologiko bakoitzerako ibilgailuen sarbideen definizioa, eremu bakoitzean ezarriko diren jardueren arabera", eta hirigintza-fitxetan sartu beharko da obligazio hori.

Bestalde, hau ere azaltzen du: "Alegazio honen azterketan, akats material bat antzeman da, ez baita adierazi ibilgailuentzako sarbiderik L unitate morfologikoan, ezta azalpen gisa ere. Hori zuzentzeko, ibilgailuen sarbidea trazatu da, K unitate morfologikoan baliaturiko neurri eta ezaugarri berberekin. Alabaina, izapidetzen ari den xehetasun-azterketan zehaztu beharko da, esan bezala, unitate morfologiko bakoitzeko ibilgailuen sarbideen azken zehaztapena".

Azkenik, M unitate morfologikoko zehaztapenei dagokienez, alegazio honen D.7b) apartatuari emaniko erantzunean xedatutakora jotzen da.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori partez baiestea.

III.2. 2. alegazioa. Juan Antonio Iriarte Zancajo jauna.

1) "Erripagañako Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren aldaketak eremu osoaren antolamendu xehatua aldatu nahi du AR-2 banaketa-arean, eta errentagarritasun ekonomiko handiagoa lortzea da horren helburu bakarra.

[...]

Hirigintza-plangintza eta, zehazki, Udalez Gaindiko Plan Sektorial baten aldaketa Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeak jasotzen dituen printzipio orokorren arabera egin behar da [...].

Hori guztia ez da bateragarria proposatutako aldaketarekin; izan ere, merkataritza-erabilera murrizteak eta bizitegien alde egiteak biztanle gehiago kontzentratzen du Iruñerrian. Hala, eraso egiten dio lurralde-kohesioari eta Nafarroako beste udalerri batzuen garapenari, eta higiezin-espekulazioaren adierazpen oinarrizkoena da (erabilera-aldaketa), errentagarritasun ekonomiko handiagoa lortzeko.

[...]

Lurzatiaren jabeek sustatzailerik ez aurkitzea ez da administrazio publikoek konpondu beharreko auzia. ‘Berena’ da lurzatia, eta garapenak errespetatu egin behar du araudia".

Erantzuna: Sustatzaileak onartzen duenez, "planen aurreikuspenek ekonomikoki bideragarriak izan behar dute; hala izan ezean, alferrikakoa litzateke plangintza-ahalegin oro". Hala ere, defendatzen du "merkatuari egokitutako higiezinen produktuak sustatzea..." ez dela aldaketa gidatzen duen arrazoi bakarra, "bideragarritasun ekonomikoari lotutako baldintza horri interes sozialarekin lotutako beste helburu batzuk gehitzen baitzaizkio, adibidez:

–Erripagañako sektore osoko bizileku-sarean integraturiko hirigune berri bat eratzea. [...]

–Aurreikusitako jarduerak eta intentsitateak egungo eskarira egokitzea [...], merkataritza-ereduari eta etxebizitzarako lurzoruaren premiari dagokienez.

–Antolamendua dagoeneko finkatuta dagoen inguruneko hiri-ehunaren ezaugarrietara egokitzea [...].

–Erabilera eta jabari publikoko espazio libre bat sortzea (plaza, parkea), baliagarri izanen dena inguruan bizi diren biztanleen aisialdirako eta gizarte-kohesiorako eremu gisa.

–Eremuaren berezko zentraltasun-bokaziora egokitutako erabilera-intentsitateak aurreikustea, eraikuntzaren bolumetria dagoeneko eraikita dagoen inguruneko eraikinen ezaugarrietara egokituta.

–[...]

–Bide, bizikleta eta oinezkoen sareekin osatzea, eta ibilbide berriak behar bezala integratzea modalitate bakoitzeko sareetan [...].

–Mugikortasun jasangarriaren, irisgarritasun unibertsalaren eta genero-hirigintzaren inguruko eskaerei erantzutea".

Sustatzaileak alegazioei egindako txostenean adierazitako helburu horiek jasota zeuden jendaurrean jarritako dokumentuaren memorian (5.1 apartatuan), hiri-antolamenduaren helburu gisa.

Sustatzaileak, amaitzeko, hauxe adierazten du: "Alegazioan aipatzen den Nafarroako udalerrien garapen jasangarria eta kohesionatua bilatzeaz harago, eta ikusirik Udalez Gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko proposamenak ez diola aurka egiten, ulertu behar da proposatutako antolamenduak erantzuten diela hirugarren sektoreko jarduerei eta bizitegi-jarduerei buruzko egungo eskakizunei, eta bermatzen duela proposamena txertatzen dela formalki eta funtzionalki haren kokalekuko hiri-ingurunearen ezaugarrietan".

Azkenik, alegazio-egileak indarreko plangintza garatzeko interesa duen sustatzaile baten faltari buruz adierazitakoari dagokionez, aipatzekoa da uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 144. artikulua:

"144. artikulua. Zenbait jarduketaren ondoriozko konpentsazioa.

1. Exekuzio-unitateak mugatuko dira merkatuaren egoera arruntetan eta aurreikuspenen arabera errentagarriak izan daitezen.

2. Nolanahi dela ere, mugaketaren ondoren justifikatzen bada exekuzio-unitateak ekonomikoki bideraezinak direla, urbanizazio-kargak gehiegizkoak direlako antzeko beste unitate batzuekin alderaturik, udalak aldatu beharko ditu, edo, bestela, baimena eman, plangintzako determinazioak aldatu gabe, jabeen ekarpena txikiagoa izan dadin edo Administrazioak konpentsazioren bat eman dezan, betiere jarduketaren kostuak, ahal dela, bideragarriak izan diren antzeko beste batzuenekin parekatuz [...]".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

2) "Eskualdeko merkataritza-eskaintza handia da, baina merkatua ez dago saturatuta.

Proiektuaren motibazioak errepikatzen du ez dagoela errentagarritasunik egungo plangintza errespetatuz garatu nahi litzatekeen edozein proiekturentzat; ildo horretan, argudiatzen du dagoeneko badaudela hiru merkataritza-gune handi, eta horrek merkatua saturarazten duela. Alabaina, agian ez da hainbestekoa saturazio hori, esaten baitute horietako bik handitzea aurreikusten dutela. Zergatik ez dute garatzen jabeek merkataritza-lurzati hori, nahiz eta beste merkataritza-guneak handitzeari uko egitea ekarri? Lehiakideek jarduera areagotzea pentsatzen badute, argi dago merkatua ez dagoela saturatuta.

[...] Proiektua justifikatzeko, sustatzaileek oinarri gisa hartzen dituzte, batetik, Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legea, zeina aldatu nahi duten Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren aurrekoa baita, eta, bestetik, ongi aitortzen duten bezala, Europar Batasunak indarrik gabe utzitako erregelamendu bat".

Erantzuna: Sustatzailearen esanean, "Iruñeko metropolialdean beste merkataritza-gune batzuk badiren arren, eta eremu horietako bi areagotzeko asmoa izanik ere [...], errealitateak erakusten du Erripagañako bizitegi-eremuak ez dituela bere biztanleen eskariari dagozkion merkataritza-instalazioak, eta aurrerantzean ere ez duela izanen instalaziorik, baldin eta merkataritza-eredu zaharkitu horri eusten bazaio; izan ere, hamazortzi urtez planifikatuta egon ondotik, ez du aurkitu sustapen-ekimenaren kargu eginen den sustatzailerik".

Bestalde, apirilaren 6ko 6/2010 Foru Legea aipatzen du, Barne Merkatuko zerbitzuei buruzko 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko xedez zenbait foru lege aldatzen dituena. Ildo horretan, hauxe adierazten du: "Merkataritza-legeriaren printzipio gidariekin bat etorriz, eta egiaztaturik eta berretsirik ez dagoela merkataritza-gune handi berri bat sustatzeko ekimenik [...], Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren aldaketak aurreikusten du espazio publikoari lotutako merkataritzako eta hirugarren sektoreko gune bat sortzea, lehendik dagoen hiri-bilbean nahiz proposatutako bilbe berrian integratuta, eguneroko ondasunak erosteko joan-etorriak murrizteko ("E.Leclerc" etxeko tamaina ertaineko supermerkatu bat aurreikusten da). Hala, nabarmen murriztuko da berotegi-efektuko gasen sorrera (%82,7 inguru); askotariko erabilera eta tipologiak dituzten merkataritza-gune ertainak sustatuko dira, tamaina handiagokoak bultzatu beharrean, eta, era berean, bizitegi-erabilerak nagusi diren beste gune bat proposatzen da, batez ere merkataritzako eta hirugarren sektoreko erabilerekin beheko solairuetan, plaza handi baten inguruan antolaturik. Horrek herritarren arteko bizikidetza soziala eta auzotarren egungo eskaeren parte bati erantzunen dio.

Laburbilduz, AR-2 banaketa-area antolatzeko proposamen berriak, 6/2010 Foru Legean ezarritako printzipio gidariak betetzeaz gainera, doitu egiten du plangintzan onartutako gehiegizko merkataritza-eskaintza, eta egokitu egiten du, orobat, egungo merkatuaren errealitatera eta datozen urteetarako aurreikuspenetara".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

3) "Proposatutako aldaketak desoreka eragiten du bizitegi- eta merkataritza-erabileretan.

Gaur egun [...] AR-1 banaketa-areako bizitegi-eremuan ezarri da biztanleen zati handi bat, aurreikusita bezala, eta bistakoa da biztanle-dentsitate handia; aldiz, gutxi dira saltokiak eta hirugarren sektoreko jarduerak.

[...]

AR-2 banaketa-area bizitegi-erabilerarako garatzeak areagotu eginen du populazio-dentsitatea, eta ez du bermatzen saltokiak ezarriko direnik.

[...] [...] AR-2 banaketa-arean koka daitekeen tamaina ertaineko supermerkatu baten proposamenari dagokionez, eskaintza areagotu eginen luke, baina ez gabezia absolutu bat ezabatu, gaur egun bi establezimenduk asetzen baitituzte kontsumitzaileen premiak (ALDI eta LIDL). Eta, ildo horretan, ez dago jakiterik izanen litzatekeen sustatzailerik aipatutako supermerkatuekin lehiatzeko, edo Itaroa eta La Morea merkataritza-guneek bezalako disuasio-tasunak izanen lituzketen AR-2 banaketa-arean azalera handiko saltoki bat instalatzeko.

Proposamenak ez du bermatzen merkataritzako eta hirugarren sektoreko ekipamendurik, ez baitu bermatzen erabilera horiek garatzea eta saltoki berriak instalatzea, eta litekeena da, aldaketa onetsiz gero, etxebizitzak eraikitzea eta merkataritza-establezimenduok ez gauzatzea".

Erantzuna: Dokumentu teknikoaren memoriako 1.1 apartatuan adierazten den bezala ("Aldaketaren xedea eta motibazioa"), aldaketaren helburuetako bat da "espazio publikoari lotutako merkataritzako eta hirugarren sektoreko gune bat sortzea, lehendik dagoen hiri-bilbean nahiz proposatutako bilbe berrian integratuta, eguneroko ondasunak erosteko joan-etorriak murrizteko ("E.Leclerc" etxeko tamaina ertaineko supermerkatu bat aurreikusten da)".

Horri dagokionez, aurkeztutako alegazio-txostenak gaineratzen du sozietate sustatzaileak lotura duela etxe horrekin, eta baduela jada Nafarroako Gobernuak emandako merkataritza-lizentzia espezifikoa, eremu horretan merkataritza-gune handi bat instalatzeko.

Erripagaña inguruan ALDI eta LIDL etxeko tamaina ertaineko supermerkatuak izateari dagokionez, sustatzaileak azaldu duenez, "aipaturiko supermerkatuak Erripagañatik kanpoko eremu batean daude, eta horietara iristeko beharrezkoa da PA-33 bidea zeharkatzea (lehengo N-135). Bideak bi galtzada ditu, erdibitzaile batek bereizita, eta Iruñeko metropolialdea egituratzen duen sarearen parte da. Bi galtzadok bina errei dituzte trafiko motordunerako, eta zirkulazio trinkoa izaten dute trazaduran, eta ez abiadura motelean, gainera. Argi dago, oinezkoentzako pasaguneak badiren arren, Erripagañako bizitegi-sarean bertan supermerkatu bat instalatzeko proposamenak lagundu eginen diola erabiltzaileen segurtasunari eta aberastasun funtzional handiagoa emanen diola auzoari berari".

Saltoki berriak instalatzeko bermeari dagokionez, aldaketaren araudiak programazio hau ezartzen du 111. artikuluan:

"111. artikulua. Programazioa.

Aldaketa hau onesten eta indarrean jartzen denetik, bederatzi hilabete izanen dira eremu horretako birpartzelazioa aldatzeko proiektua idazteko eta dagozkion administrazio-izapideak abiarazteko, eta haren bidez garatu beharko dira Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren aldaketako aurreikuspenak AR-2 banaketa-arearako, nola eta ez den aldi berean izapidetu plan sektorial horrekin, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesteko apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuaren 71. artikuluak baimentzen duenarekin bat.

Birpartzelazioa aldatzeko proiektuak indarra hartzen duen egunetik aurrera, gehienez ere hamabi hilabeteko epea aurreikusten da unitatea urbanizatzeko proiektua idazteko eta izapidetzeko aurkezteko.

Urbanizazio-proiektua onetsi ondotik, 12 hilabeteren barruan hasi beharko da obrak egiten; obren iraupena, berriz, idazten den proiektuaren beraren aurreikuspenen araberakoa izanen da.

Unitatean aurreikusitako eraikinen obra-lizentzia eskatzeko hemezortzi hilabete izanen dira gehienez, Burlatako Udalak urbanizazio-obrak behin betiko jasotzen dituenetik zenbatzen hasita.

Bestalde, batera egiten ahalko dira eraikuntza- eta urbanizazio-obrak, betiere indarrean dagoen legeriak ezartzen duenari jarraikiz".

Horretaz gainera, 1. alegazioaren A.3 apartatuari erantzunez, araudiaren 111. artikuluan eskakizun hau sartzea proposatzen da:

"Nolanahi ere, bizitegi-erabilerako eraikinak eraikitzeko lehenengo obra-lizentzia eskatu aurretik, obra-lizentzia bat eskatu beharko da gutxienez 6.985,98 m²e merkataritza-erabilerarako edo hirugarren sektoreko erabilerarako prestatzeko J eta K-L unitate morfologikoetan".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

4) "Proposamenak etxebizitza gehiago aurreikusten ditu berez biztanle asko dituen auzo baterako.

Erripagañako Udalez Gaindiko Eragineko Plan Sektorialak zenbait aldaketa izan ditu. Horien ondorioz, aldatu egin dira AR-1 banaketa-arearen plangintzako zehaztapenak, handitu egin da area horretako bizitegi-intentsitatea [...].

[...] Agerikoa da populazio-dentsitate handia, eta AR-2 banaketa-area bizitegi-erabilera ahalbidetuz garatzeak, jakinik merkataritza-erabilera bakarrik zegoela baimenduta, areagotu egin du populazio-dentsitatea; ondorioz, ugaritu eginen dira horrekin loturiko arazoak.

AR-2 banaketa-arean, AR-1eko bizileku-jarduerei merkataritza-zerbitzuak emateko erabilerak aurreikusten ziren. Udalez Gaindiko Plan Sektoriala idatzi zenean, ez zegoen AR-2 banaketa-areari errentagarritasuna ematen ahal zion biztanleriarik AR-1 banaketa-arean. Gaur egun, ordea, AR-1 oso garatuta dago, biztanle ugari du eta baliteke AR-2 errentagarria izatea jabeek garatzea erabakitzen badute".

Erantzuna: Sustatzaileak defendatzen duenez, "hiri-garapen jasangarriko kontzeptuaren oinarri diren teoriek onargarritzat jotzen dute hektareako 75 etxebizitzako dentsitatea. Ildo horretan, positiboki baloratu behar da antolamendu-irizpide jakin batzuei eutsiz zerbitzuak hobetzen laguntzen duen proposamen oro, garraio publikoa barne; positibotzat jo behar dira, orobat, azpiegiturak eta erabilitako lurzorua aprobetxatzen laguntzen duten proposamenak, eta, batez ere, auzo-bizitza aberasten dutenak eta, auzotarren presentzia handiagoaren ondorioz, hirugarren sektoreko jarduerak garatzeko pizgarri gisa balio dutenak".

Eremuan finkatutako biztanleei merkataritza-zerbitzuak ematearen gainean alegatutakoari dagokionez, orain aurkeztutako memoriaren 6.2 apartatuak justifikatzen du Erripagaña eremuan etxebizitza bakoitzeko merkataritza-azaleraren estandarra askoz handiagoa dela legez ezarritakoa baino. Ildo horretan, hau defendatzen du:

"Halako estandar handia aplikatuz gero, merkataritza-erabileretarako lurzoru-eskaintza sobera neurrigabea pilatuko litzateke Erripagañan. Aurreikuspen hori gauzatuz gero, Erripagañako merkataritza ez litzateke kokatuko hiriko beste bizitegi-eremu batzuetan, eta horrek urratu eginen lituzke hiri-garapen jasangarriaren teoriak, jakinik hurbileko merkataritza garatzea defendatzen duela, beste irizpide batzuen artean. Merkataritza modu orekatuan eskaini behar da, hiriko bizitegi-gune guztietan banatuta.

Indarrean dagoen 3. Lurralde Antolamenduko Planak, ildo beretik, erabilerak nahastea defendatzen du (42. artikulua), bereziki merkataritza- eta bizileku-erabilerak, bizitegi-eremu guztien konplexutasun funtzionala lortzeko.

Logikoa da, beraz, auzo-unitate bakoitzean bizitegi-jarduera egokiak garatzea, proportzioa gordetzen dutenak auzoan bertan sortutako eskariarekin. Soluzio jasangaitza da area jakin batzuetan neurriz kanpo kontzentratzea eremu zabalegi bateko merkataritza-eskaintza; izan ere, horrek alferrikako joan-etorriak egitera behartuko luke, eta, ondorioz, areagotu eginen lirateke energia-kontsumoa eta kutsadura".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

5) "Aldaketak ez du laguntzen joan-etorriak murrizten, ez eta CO2 isuriak gutxitzen ere, eta ez ditu egiten jasangarriago auzo horren eta hiri osoaren lurralde-antolamendua eta hirigintza.

[...]

Merkataritzako eta hirugarren sektoreko guneak ez die egiten batere ekarpenik gizarteari, hiriari eta auzotarrei, ez behintzat Udalez Gaindiko Plan Sektorialean aurreikusitako merkataritza-guneak egin ez lezakeenik. Gaur egun indarrean dagoen ereduari jarraikiz instalaturiko komertzioak eskatuko lituzkeen joan-etorriak ez dira handiagoak proposatutako aldaketarekin ezarritakoak eskatuko lituzkeenak baino; izan ere, lurzati berean legoke, eta auzotarrak berak dira bezero potentzialak.

[...]

Finean, sustatzaileek irizten badiote bideraezina dela 85.096,53 m²-ko garapena, gauzatu dezakete 40.000 edo 20.000 m²-koa, edo merkataritza-erabilerako 23.000 m²-ko azalera eraikia, eta horrekin jasota geratzen da orain proposatzen den aldaketa, Udalez Gaindiko Plan Sektoriala moldatu beharrik gabe edo gaur egun merkataritza-erabilerarako den eremu batean 450 etxebizitza sartu gabe.

AR-2 banaketa-area ez bada garatu, esan nahi du jabeek etxebizitzak eraiki nahi dituztela, eta badirudi hori dela epe laburrean irabazi gehien ematen duen negozioa".

Erantzuna: Sustatzaileak onartzen duenez, "egia da lehendik aurreikusitako merkataritza-gunea garatzeak konpon litzakeela auzoko merkataritza-eskariaren arazoak". Hala ere, azaltzen du Udalez Gaindiko Plan Sektoriala indarrean egon den hemezortzi urteetan sustatzaile bakar batek ere ez diola ekin garapenari, "eredu hagitz zehatza delako, biziki zaila sustatzen eta kudeatzen". Hori horrela, hauxe defendatzen du: "Erripagañako bizilagunek ez dute merkataritza-eskaintza egokirik auzoko hiri-ehunaren barruan, eta beste auzo batzuetara joan behar izaten dute; horrek handitu egiten ditu mugikortasun-beharrak, pilaketak eragiten ditu trafiko-bideetan, eta areagotu egiten dira aire-kutsadura eta energia-kontsumoa –gehienbat iturri ez-berriztagarrietatik sortua–".

Bestalde, Udalez Gaindiko Plan Sektoriala aldatu beharrik gabe merkataritza-erabilera garatzearen gainean alegatutakoari dagokionez, memoriako 6.2 apartatuak gaineratzen du indarrean den plangintzan aurreikusitako merkataritza-eredua zaharkituta dagoela eta ezinezkoa dela tankera horretako merkataritza-ereduak garatzea –alegazio honen 4. puntuari emaniko erantzunak egiten die erreferentzia–.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

6) "Zuzkidura publikorik ezaren soluzioa ez da aldaketa hori onartzea.

[...] Administrazio publikoek hamar urtez baino gehiagoz ahaztu dituzte auzorako liburutegi publikoa, osasun-zentroa, gizarte-etxea, haur-eskolak, ikastetxe publikoa edo institutua. Baina gabezia hori ez da konpontzen proposatutako Udalez Gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko proposamen horrekin. Proposamen horretan jasotzen diren plazak eta ekipamenduak (gizarte-etxea egiteko gune bat) ez dute konpontzen beste lurzati publiko batean konpondu ezin den deus, Udalez Gaindiko Plan Sektoriala aldatu beharrik gabe; izan ere, badira zuzkidura-lurzatiak, haietan instalatu ahal izateko administrazio publiko eskudunen ustez premiazkoenak diren ekipamendu publikoak.

Interes publikoak eskatzen du ez dela handitu behar berez handia den biztanle-dentsitatea. Sustatzaileen interesa ez da herritarrak zuzkidura publikoz hornitzea, ezpada etxebizitzak eraikitzea".

Erantzuna: Sustatzaileak adierazten duenez, "Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa ez da sortu berariaz zuzkidura publikoak sustatzeko; izan ere, eta hori ere esaten da, Erripagañan badago behar adina aurreikuspen horiei dagokienez".

Ildo horretan, hau gaineratzen du: "Indarrean dagoen Udalez Gaindiko Plan Sektorialean aurreikusitako ekipamenduak eraiki ez izanak ez du esan nahi, alegazioaren beste paragrafo batean aitortzen den bezala, gabeziarik dagoenik aipaturiko plan sektorialaren aurreikuspenetan".

Nolanahi ere, ez da egokia auzo osoaren ekipamendu eta zuzkidura publikoen ezarpena berrantolatzea partikular batek sustatutako aldaketa batetik abiatuta. Jarduera horiek gainditu eginen lituzkete aldaketa-proiektuaren helburuak eta jardun-eremua, kontuan izanik mugaturik daudela AR-2 banaketa-arearekin bat datorren lurzati bat berrantolatzera.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

7) "Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren aldaketak kalte egiten dio lurralde-kohesioari, eta higiezin-burbuila bat sortzen laguntzen du.

Etxebizitzak eraikitzeak enplegua sortzen du, [...] baina berdin du Erripagaña edo halako eremu saturatu batean egiten diren, edo beste auzo batean edo hiriburutik urrun dauden herrietan gauzatzen diren –azken kasu horretan, beharrezko lurralde-kohesioa bultzatuko litzateke, eta saihestu eginen luke eskualde eta herri askoren despopulazioa–.

Gaur egun, Iruñeak eta Iruñerriak biltzen dute Nafarroako biztanleriaren ia %60, eta bizitza sozial, kultural eta ekonomikorik gabe uzten dituzte, eta ia pertsonarik gabe, Nafarroako eskualde eta bailara askotako herriak.

Ez da erreala etxebizitzaren eta, bereziki, etxebizitza babestuaren eskaria. Nafarroan 350.000 etxebizitza daude, eta 660.000 biztanle baino ez. Iruñea inguruan industrialdeak eta bizitegi-eremuak etengabe sustatzeak eragiten du halako etxebizitza-eskaria, eta ez da bermatzen etxebizitza horiek behar dutenengana iritsiko direnik, baizik eta eskatzen eta erosten dituztenak etxebizitzak metatzen dituzten etxejabeak direla".

Erantzuna: Lurralde-kohesioa ez dago bizitegi-eskaintzaren kokapenaren mende bakarrik, baizik eta Nafarroako Lurralde Estrategian eta Foru Komunitatean indarrean dauden Lurralde Antolamenduko Planetan txertatu eta integratu diren beste politika konplexuago batzuen mende ere bai.

Erripagaña 3. Lurralde Antolamenduko Planak definituriko eremuaren barruan dago (Erdialdeko Eremua). Hiri-sistemaren lurralde-garapeneko eredua definitzerakoan, 3. Lurralde Antolamenduko Planak defendatzen du bizitegi-erabilerak eta bestelako erabilera bateragarriak direla lehendik dauden guneetako sareak amaitzearekin eta kualifikatzearekin (Justifikazio Memoriaren 2.5.4.1 apartatua).

Iruñeko metropolialdearen hiri-egiturari dagokionez, hauxe gomendatzen du 3. Lurralde Antolamenduko Planak jarduera-estrategien artean (Justifikazio Memoriaren 2.5.5.3 apartatua): "Espazio interstizialen gaineko jarduna lurzoruaren, komunikazio-sarearen eta, oro har, zerbitzu-azpiegituren aprobetxamendu optimoarekin lotu behar da, bai eta azpiegitura horiek saretzearekin eta hobeto funtzionatzearekin ere".

Halaber, irizpide hauek aipatzen ditu:

–"Hiriaren egitura antolatzen duten elementuak eta egitura hori osatzen duten piezak garatu edo eraldatu egin behar dira, betiere ulerturik metropolialdea hiri-espazio jarraitu gisa eratu behar dela, administrazio-banaketak gorabehera. Horretarako, lehentasunezkotzat jo behar dira ehunaren etenak konpontzeko lanak, eta, ildo horretan, babestu egin behar da barneko jostura-lanen hirigintza-kudeaketa, hiri-integrazioa hobetzen ahal den espazioetan. Horrek guztiak ez du eragozten kokaleku-lurraldean dauden natura-balioei zor zaien errespetua.

–Baliabideen kontsumoa murrizteko, saihestekoa da hiri-eremuak sakabanatzea. Printzipio hori esku hartzeko bi irizpiderekin lotzen da: Jarraitutasunez garatzea eta nolabaiteko dentsitate-maila erabiltzea. Trinkotasuna bultzatu nahi da. Horretarako, batetik, lehendik dagoen ehunaren gainean gaineratuko dira pieza berriak, agregazio bidez kohesionatutako multzoak eratzen saiatuz, eta, bestetik, zabalguneak diseinatzen saiatuko da, nolabaiteko sendotasuna duten hiri-entitateak eratuz".

Are gehiago, 3. Lurralde Antolamenduko Planak pasarte hau jasotzen du 7.3 apartatuan, hirigintza-izaerako irizpide osagarrien artean:

–"Herriguneen garapena, ahal dela, lehendik dagoen hiri-bilbea osatzen duten espazio eta enklabeetara bideratuko da, eta, ahal den neurrian, alde batera utziko dira hiri-sarea neurriz kanpo garatzea eragiten duten aurreikuspenak".

Azken buruan, proposamena bat dator eragiten dioten lurralde-antolamenduko tresna orokorrekin; zehazki, 3. Lurralde Antolamenduko Planeko irizpideei jarraitu die, hiri-garapen jasangarriari eta gizarte-kohesioari dagokienez.

Higiezin-burbuilari dagokionez, zeina apartatuaren enuntziatuan baino ez baita aipatzen, sustatzaileak gogorarazten du "babes publikoko araubide bati atxikitako etxebizitzen portzentaje handia" aurreikusten dela Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren aldaketan; gaineratzen duenez, "etxebizitza horiek erabiltzeko baino ezin dira erosi, eta ezin dituzte eskuratu etxebizitzak pilatzen dituzten etxejabeek, alegazioak dioen moduan. Horretaz gainera, Nafarroako Foru Komunitatean etxebizitza babestuen eta eskuragarrien parkea sustatzeko uztailaren 1eko 20/2022 Foru Legea indarrean jarri zenetik, etxebizitza babestuak ez dira deskalifikatzen ahal, eta, ondorioz, tasatuta dauzkate prezioak lehen, bigarren zein ondoko eskualdatzeetarako (Nafarroako Gobernuak ezartzen ditu urtero prezio horiek). Horrek bermatzen du, besteak beste, ez dela sortzen alegazio honetan aipatzen den higiezin-burbuilarik".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

8) Eskatzen du "EZ dadila aldaketa onetsi behin betiko, kalte larria egiten baitio interes publikoari, ez baititu konpontzen ekipamendu publikoen arloko behar eta eskaera kolektiboak, lurzoruaren espekulazio-eragiketa baten emaitza baita, eta biztanle-dentsitatea areagotzen baitu, bizitegi-erabilerak ugaritzearen poderioz".

Erantzuna: Aurreko apartatuetan ere gezurtatu dira eskaera horren alde egiteko baieztapenak. Horrenbestez, haietara jotzen da kasu honetan ere.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

III.3. 3. alegazioa. UGANA XXI SL.

1) "Gehieneko etxebizitza-kopurua handitzea, betiere gehieneko azalera eraikia eta bizigelen kopurua aldatu gabe".

Alegatzaileak aldaketaren memoriaren laburpen bat kopiatu du, eta laburpen hori irakurri eta gero ondorio hau atera duela adierazi du: "UGPSaren aldaketak aukera ematen du gela edo bizigela gutxiagoko edo gehiagoko etxebizitzak nahasiz etxebizitza-kopurua pixka bat handitzeko; gehienez 471 etxebizitza eraiki badaitezke, ordea, zail samarra da baimendutako gehieneko etxebizitza-kopuruan gela gutxiagoko etxebizitza gehiago sartzea.

Gaur egungo joera [...] neurri desberdineko etxebizitzak eraikitzea da, biztanle-kopuru eta premia desberdinei egokitzeko.

[...] egokiagoa litzateke etxebizitza txiki gehiago egin ahal izatea, betiere gehieneko azalera eraikia eta bizigelen kopurua aldatu gabe. Era horretan, eraiki daitekeen gehieneko etxebizitza-kopurua handiagoa izanen litzateke, eta gaur egungo errealitatea dela eta sortutako premia eta bizimodu berriei erantzunen genieke.

Gehieneko etxebizitza-kopurua gehieneko bizigela-kopuruaren arabera moldatzea zentzuzko araua da, […] eta 2002. urtetik aplikatzen da, Nafarroako Gobernuak Iruñeko Udal Plana onetsi zuenetik [...]. Ez du zentzurik eremu jakin batean, Erripagañako AR-2 banaketa-areari dagokion eremuan, alegia, gehieneko etxebizitza-kopurua Sektore bereko AR-1 banaketa-arean edo hiriko gertuko beste eremu batzuetan ez bezala ezartzeak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 55. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, zuzkiduretarako lurzoru-azalera etxebizitza-kopuruaren arabera zehazten da. Neurri hori betez gero, ordea, gehieneko etxebizitza-kopurua bizigelen kopuruaren arabera ezarri behar denez, zuzkiduretarako lurzorua-azalera handiagoa izanen da biztanleko. Izan ere, etxebizitza bakoitzak, nahitaez, egongela izateko bizigela bat eduki behar badu, eta bizigelen gehieneko kopurua mugatua bada, logela gutxiago egonen dira, eta, ondorioz, baita biztanle gutxiago ere".

Erantzuna: Sustatzailearen proposamenak (etxebizitza-kopurua handitu ahal izatea) LAHFLTB urratzen du. Izan ere, 54.3 artikuluaren arabera, eremu baten antolamendu xehatua ezartzen duen plangintzak eduki behar duen determinazioetako bat gehieneko etxebizitza-kopurua da.

Gainera, organo sektorial batzuek biztanleen premiak etxebizitza-kopuruaren arabera kalkulatzen dituzte, eta, etxebizitza-kopurua aldatzen bada, plangintzan jaso gabeko zerbitzu-eskari berriak sor daitezke.

Horiek horrela, gehieneko etxebizitza-kopurua hirigintza-antolamenduko determinaziotzat hartzen da, eta, horregatik, ezin da aldatu dagokion plangintza-tresna bideratu gabe.

Edozein modutan, gehieneko etxebizitza-kopurua ezartzea ez dago bizigelen aipatutako teknika hori aplikatzeko aukeraren kontra; aitzitik, gehieneko etxebizitza-kopurua hainbat aukera gauzatu ahal izateko moduan antolatzen da. Hau da, antolamendua gauzatzen denean, ez dago jarritako helburu handienera heldu beharrik.

Horren harian, unitate morfologikoen hirigintza-fitxetan 3 logelako ereduzko etxebizitza kopuru jakin bat eta gehieneko etxebizitza-kopurua ezarri dira, bizigelen teknika aplikatuz.

Gainera, Legearen 116.1 artikuluak gehieneko etxebizitza-kopurua mugatzen du:

"Inola ere ez da gainditzen ahalko unitate morfologiko bakoitzaren hirigintza-araudi partikularreko fitxetan ezarritako gehieneko etxebizitza-kopurua".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

2) "Eraikigarritasuna lurzati batetik bestera pasatzea.

[...] hiru merkataritza-lurzatien eraikigarritasuna hain zehatza izateak eragotzi egiten du operadoreak beren premien eta dagoen eskariaren arabera ezarri ahal izatea.

[...] Foru Gobernuak jarduera eta enplegua sortzeko antolatutako politika behar bezala gauzatze aldera, eta Erripagañako auzoak supermerkatua edukitzeko daukan beharrari erantzuteko, probetxugarriagoa litzateke, batetik, UGPSaren aldaketak eraikigarritasuna merkataritza-lurzati batetik bestera pasatzen uztea, UGPSaren aldaketak jarritako 16.500,00 m²-ko eraikigarritasunari eutsita, betiere; eta bestetik, aldaketa hori zentzuz egitea, hirigintza aldetik egingarri eta bideragarri den moduan, eta Erripagañako benetako eskariari erantzuteko bakarrik, betiere.

Aukera hori lehenago ere jaso da Iruñeko Eskualdean indarrean dauden plangintza-agirietan. Izan ere, Zizur Nagusiko Ardoi Sektoreko Bizitegi Azpisektorean, adibidez, [...] aldaketa hori xehetasun-azterketaren bitartez egin daiteke (hirigintza-baliabide bat da hori). Azterketa horretan justifikatu behar da, batetik, ez direla planak esleitutako parametroak gainditzen; eta bestetik, konponbide morfologikoa plangintzako aurreikuspenekin bat datorrela.

Zehazki, proposamena da UGPSaren aldaketaren araudiari artikulu bat gehitzea, Ardoi Sektoreko Plan Partzialaren araudiko honen antzekoa: ‘40. artikulua: Xehetasun-azterketak’".

Erantzuna: Lehenik, gogoratu beharra daukagu gure ordenamendu juridikoak eta jurisprudentziak lurralde- zein hirigintza-plangintzak aldatzeko (ius variandi) eskubide administratiboa aintzatesten duela. Plangintza horiek arau juridikoak dira, eta, arau guztiak bezala, ordenamendu juridikoa irauteko asmoarekin jasotzen duten arren, errealitatearen arabera moldatu daitezke eta moldatu behar dira, unean uneko premia eta egoeren arabera, alegia. Izan ere, horrela egiten ez bada, gerta daiteke antolamendu eta plangintza horiek, denborarekin, egoera aldatu delako edo iritzi berriak sortu direlako, interes publikoarentzat, eraikinen jabeentzat edo eragindako jarduerentzat kaltegarri bihurtzea.

Horiek horrela, plangintzen gaineko eskubide administratiboak barne hartzen du plangintza hori aldatu ahal izatea, interes publikoaren aldaketetara egokitzeko.

Beste hitz batzuetan esanda, plangintzak aldatzea edonoiz proposa daiteke, antolamenduko zein hirigintza-garapeni eragiten dien kontuan hartu gabe. Hori, baldin eta proposamenak behar bezala arrazoituta eta justifikatuta badaude, interes orokorraren arabera, eta, betiere, bat badatoz indarrean dagoen legeriarekin eta lurralde- eta hirigintza-antolamenduko jardueren xede eta printzipioekin.

Hori dela eta, alegazioan proposatutako artikulua sartuta ere, antolamendua aldatzen ahalko litzateke, behar bezala justifikatuz gero eta legez dagokion prozeduraren bitartez.

Kasu honetan, proposamena da eraikigarritasuna eta aprobetxamendua merkataritza-lurzati batetik bestera pasa ahal izatea, mugarik jarri gabe; eta horretarako argudioa da eraikigarritasuna zehazteak lurzati horietan operadoreak ezartzea eragotz dezakeela. Eraikigarritasuna eraikinen bolumetriari loturik dagoen neurrian, eraikigarritasuna aldatzeak lurzatiak dauden hiri-inguruneari eragiten dio, dudarik gabe. Alde horretatik, gogoratu behar da plangintzak interes publiko edo orokorrari erantzun behar diola, interes partikularren gainetik.

Horiek horrela, ez da komeni eta ez da beharrezkoa ere eraikigarritasuna eta aprobetxamendua merkataritza-lurzati batetik bestera mugarik gabe pasatzeko aukera araudian berariaz sartzea; izan ere, plangintza noiznahi alda daiteke, berariaz adierazi beharrik gabe.

Beste alde batetik, eraikigarritasuna eta aprobetxamendua lurzati batetik bestera pasa ahal izate hori ezin izanen litzateke xehetasun-azterketa batean jaso. Beraz, horrelakorik egin nahi izanez gero, tresna egokia Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa izanen litzateke.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

3) "Eraikigarritasunaren gehieneko garaiera handitzea".

Alegatzaileak eraikinen gehieneko garaiera handitzea eskatu du, solairuen arteko garaiera 3,00 metrotik 3,20 metrora handitu delako (forjatuak barne). Eskari horren aldeko arrazoitzat Eraikingintzaren Kode Teknikoak etxebizitzen barrualdea aireztatzeko eta girotzeko ezarritako arau berriak aipatu ditu.

Erantzuna: Garaiera handitzeko proposamena justifikatuta dago, etxebizitzak energia aldetik eraginkorrak izan daitezen behar diren instalazio eta aireztapen-sistemak jarri ahal izateko.

Burlatako Udalak aurkeztutako alegazioari (B apartatua, 7) erantzuteko, sustatzaileak solairuarteak jartzeko aukera kentzea proposatu du. Era horretan, alegazioa onartzeak ekarriko lukeen garaieraren handitzea beheko solairuaren garaiera 5,00 metrotik 4,20 metrora txikituz konpentsatuko litzateke, neurri batean. Horiek horrela, hauek izanen lirateke eraikin bakoitzaren gehieneko garaierak, solairu-kopuruaren arabera:

–B+4: 17 metrotik 17,20 metrora.

–B+7+A eta B+8: 29 metrotik 30,20 metrora.

–B+9: 32 metrotik 33,20 metrora.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori baiestea.

4) "Hegalak.

[...] Komenigarriagoa izanen litzateke lerrokadura guztietan, derrigorrezkoak edo gehienekoak izan, hegalak, balkoiak eta begiratokiak jarri ahal izatea orientazio guztietan, etxebizitzaren funtzionamendua hobetzeko".

Erantzuna: Erripagañako UGPSaren hirigintza-araudiaren 46. artikuluaren arabera, baimendutako irtenguneak (hegalkin itxiak, balkoiak, erlaitzak eta teilatu-hegalak) gehieneko lerrokaduratik kontatzen dira. Alde horretatik, jasotako proposamena da 46. eta 47. artikuluetan araututako irtenguneak ere derrigorrezko lerrokaduratik kontatzea.

Memoriaren 6.4 apartatuak honako hau dio: "proposamen horren asmoa da eraikinaren lerrokadura gehieneko lerrokaduratik atzera geratzen bada, terraza handiagoak diseinatu ahal izatea. Era horretan, azalera handiagoko terraza eta begiratokiak eraikitzen ahalko lirateke. Izan ere, bizitegi-jardueraren osagarri diren era horretako guneen eskaria gero eta handiagoa da, COVID-19aren pandemiaren eraginez etxebizitzetako eremu ireki eta beiraz hornituek balio handiagoa baitute".

Dena den, proposamenak ez du ahalbidetzen gehieneko lerrokadura duten paramentuetan terraza handiagoak egitea, baizik eta derrigorrezko lerrokadurak dituzten mugetan hegalkinak sortzea.

Hala eta guztiz ere, zentzuzkoa da lerrokadura guztietan irtenguneak egiteko aukera ematea, alegazioan aipatutako gaur egungo eskariei erantzuteko.

Hona hemen 113. artikuluaren testurako proposamena:

"113. artikulua. Eraikuntzek bete beharreko baldintza orokorrak.

AR-2 banaketa-arean, Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren testu bategineko hirigintza-araudian eraikuntzen gainean jasotako baldintzak bete beharko dira, eta, zehazki eta ez bakarrik, aipatutako hirigintza-arauen III. Tituluan jasotakoak (13-77 artikuluak, biak barne), momentuan indarrean dagoen testuaren arabera. Dena den, hegalkin itxiei buruzko 46. artikulua eta balkoi, erlaitz eta teilatu-hegalei buruzko 47. artikulua aplikatzen denean, arau horietan aipatzen den gehieneko lerrokadura betetzat joko da AR-2 banaketa-arean, bai gehieneko lerrokadurei, bai ezarritako derrigorrezko lerrokadurei dagokienez.

Dena den, indarrean dagoen UGPSaren araudian ezarritako arauak eta 7. Titulu honetakoak bat ez badatoz, 2. banaketa-areako unitate morfologikoen zehaztapen partikularretako (117. artikulua) zehaztapen zehatzagoak gailenduko dira".

Testua ikusirik, proposamena zentzuzkoa bada ere, ez dago justifikatuta Erripagañako eremuan gainerakoan (AR-1) erabiltzen denaz bestelako irizpiderik sartzea.

Ondorioz, irizpidea AR-2 banaketa-arearako bakarrik aldatu ordez, proposamena da Udalez Gaindiko Plan Sektorialeko hirigintza-araudiko 46. artikulua aldatzea, honela:

"46. artikulua. Hegalkin itxiak.

(Nafarroako Gobernuaren 2010eko maiatzaren 17ko Erabakia. 2010eko 68. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 4koa).

Irtengune hauek baimenduko dira, kalearen zabaleraren arabera eta uharte-patioetako barrualdeko lerrokaduren arteko distantzia zuzenaren arabera:

–25 m edo gehiagoko kale edo distantziak: 1,00 m.

–25 m baino gutxiagoko kale edo distantziak: 0,80 m.

Betiere, unitate bakoitzeko arau partikularretan ezarritakoa beteko da.

Irtengunea lerrokaduren planoetan edo Arau Partikularretako fitxetan ezarritako gehieneko edo derrigorrezko lerrokaduraren lerrotik kontatuko da.

Ondoko finketatik irtengunearen luzera berera egonen dira, gutxienez, eta inoiz ez 60 metro baino gutxiagora. Fatxada osoa hartzen ahalko dute, mugakideekin akordiorik ez dagoenetan. Hegalkinak lehen solairutik hasita jarri ahal izanen dira (lehen solairua barne).

Hegalkinen luzera osoa librea izanen da, eta eraikinaren fatxada guztien luzera osoan jarri ahal izanen dira; muga bakarra aurrez araututako hegalkinen zabalera izanen da. Hegalaren behealdearen eta espaloiaren arteko gutxieneko distantzia (hegala bide publikoaren gainean badago) 3,00 metrokoa izanen da.

Eraikinen obra-lizentzia aldaketa hau indarrean jarri baino lehenagokoa bada, lizentzia jaso zuteneko garaierei eusten ahalko diete."

Aurkezten den testu bateginak aldaketa hori 46. artikuluan jaso eta, beraz, 113. artikulua aldatu beharko du: 46. eta 47. artikuluen erreferentziak kendu behar dira, nahitaez, Erripagaña osorako aldatu behar baitira.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori baiestea.

5) "Garaje-plazak etxebizitza libreko eta prezio tasatuko etxebizitzako."

Eskaria da espazio publikotik kanpoko aparkaleku-kopurua etxebizitza libre eta prezio tasatuko etxebizitza bakoitzeko 2tik 1,9ra jaistea, aparkaleku guztiak sotoko bi solairutan jarri ahal izateko. Argudioa hau da: "Sotoan hiru solairu jartzeko, inbertsio handiagoa egin beharko litzateke, eta horrek etxebizitza libreen kostua eta prezioa handituko luke"; gainera, "Kontuan hartuta mugikortasun jasangarria sustatu nahi dela, erdian motordun ibilgailurik gabeko eremu libre bat sortuz eta oinezkoentzako eta bizikletentzako bideei garrantzi berezia emanez, espazio publikotik kanpoko gutxieneko aparkaleku-kopurua 1,9 izatea nahikoa da, egonen den trafikorako."

Alegazioak A, B, C, D, E, G, H eta I unitate morfologikoen sotoko solairu komuna nola banatu proposatzen du: sartzeko arrapala bakarra du eta solairu bakoitzean 314 aparkaleku daude; beraz, sotoko bi solairuetan guztira 628 aparkaleku egonen lirateke.

Erantzuna: Sotoan hirugarren solairua jartzeak kostua handitzen du, hau da, bideragarritasun ekonomikoan bakarrik du eragina, errentagarritasunean, alegia, eta hori jendaurrean jarritako dokumentuan kontuan hartu zen.

Beraz, dauden interes guztiak ebaluatuz gero, etxebizitzak eraikitzeko kostua handitzea ez da arrazoi nahikoa LAHFLTBren 55. artikuluan ezarritako gutxieneko aparkaleku-kopurua ez betetzeko. Izan ere, zuzkiduren eta zerbitzuen aurreikuspenak interes publiko edo orokorrari erantzuten dio, eta hori interes partikularraren gainetik dago.

Gainera, sotoan hirugarren solairua eraikitzea ez da konponbide posible bakarra; beste aukera batzuk ere badaude, adibidez: unitate morfologikoen antolamendua aldatzea, erabilera pribatiboko aparkaleku gehiago jarri ahal izateko; edo lur gaineko erabilera publikoko aparkaleku gehiago jartzea. Alde horretatik, Kopenhage kaleko antolaketa aldatu da, hau da, errei baten ordez aparkalekuak jarri dira, erabilera publikoko aparkaleku gehiago egon daitezen.

Mugikortasun jasangarriari dagokionez, egia da sustatu beharra dagoela, baina horrek ez du esan nahi legeak eskatzen duen gutxieneko aparkaleku-kopurua gutxitzea, legearen asmoa biztanle guztiek zerbitzu egokiak dituztela ziurtatzea baita. Alde horretatik, LAHFLTBk, 52. eta 53. artikuluetan, mugikortasun eta hirigintza jasangarriak sustatzeko garapen-estrategiak jaso ditu.

Horregatik guztiagatik, alegazioan adierazitako proposamena ezin da onartu. Izan ere, ez da arrazoitu legez jarri beharreko aparkaleku-kopurua gutxitzeak interes publiko edo orokorrari nola erantzuten dion.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

III.4. 4. alegazioa. Ripagaina S.O.S. AR-2.

Alegazioa hamar pertsonak sinatu dute. Laburbilduz, eskaria da UGPSaren aldaketari dagokion eremua "berriz ez kalifikatzea", "zerbitzurik gabeko eta leporaino betetako auzo gatzgabe batean" ez bizitzeko.

Eskaria argudiatzeko, zalantzan jarri dute eskualdean etxebizitzak eraikitzeko lursailik ez dagoenik eta, ondorioz, eremu hori "birkalifikatu" beharra dagoenik. Alegatzaileen iritziz, auzoak gainezka egin du eta etxebizitza berriak eraikitzeko proposamena ez da kohesionatzeko modurik onena.

Horrez gain, zerbitzu gutxi daudela aipatu dute, eta auzoa hobeto kohesionatzeko ideiak eman dituzte: "Osasun-zentroa, haur-eskola eta/edo institutua, liburutegia, kiroldegia eta/edo igerilekuak, ludoteka edo gazte edo adinduentzako zentroa, Emakumeentzako Arreta Zentroa, 0 eta 3 urte artekoentzako eskola publikoa, etorkizuneko udaletxe bereiziaren egoitza, ibilgailu elektrikoentzako kargagunedun lur gaineko aparkalekua, behin-behineko aparkalekua eta abar. Horiez gain, beste ideia batzuk ere aipatu dira: hotela, memoria historikoaren parke tematikoa, pasealekudun parke botanikoa, harmailadun anfiteatroa, ekitaldi handiak eta mitinak egiteko…".

Erantzuna: Ekipamenduen eta zerbitzuen gabeziari dagokionez, indarrean dagoen antolamenduan (UGPSan) jasota daude zerbitzu publikoen sarerako lurzoru-erreserbak (dagoeneko Administrazio Publikoari lagata daude), hura onetsi zenean indarrean zeuden estandarren arabera. Beraz, argudiatutako ekipamendu-eskasia ez da plangintzan ez aurreikusi izanaren ondorioa, aitzitik: ekipamendu horiek oraindik gauzatu gabe daude.

Proposatutako bizitegi-ahalmen berriak sor ditzakeen premiei dagokienez, izapidetzen ari den UGPSaren aldaketan, AR-2 banaketa-arearen barruan erabilera anitzeko ekipamendurako 1.349,55 m²-ko lurzati bat dago. Lurzati hori antolamenduaren erdian libre dagoen eremuan sartuko da, plaza handi berritik sarbide zuzena izanen du eta AR-1 banaketa-arean aurreikusita eta dagoeneko lagata dagoen ekipamenduetarako lurzoru-eskaintza osatuko du.

Gainera, etxebizitza berriak eraikitzeko egokitasunari dagokionez, idazkia sinatu duten pertsonen iritzia baino ez da, ez dute baieztapen horiek egiaztatzen dituzten arrazoiak eman, eta, beraz, ez da egokia erantzutea.

Edozein modutan, bizitegi-ahalmen berriaren %50 babes publikoko erregimenen bati atxikitako etxebizitzetarako da, eta, beraz, sustatzaileak honako hau dio: "Gizarte eta ekonomia aldetik kalteberak diren Iruñeko metropolialdeko biztanle gehienek lurzorua etxebizitza babestuak jartzeko birkalifikatzea behar dute, etxebizitzak erosteko edo alokairuan hartzeko dauzkaten arazoak konpontzeko."

Proposamena: Alegazioa ezestea.

III.5. 5. alegazioa. Erripagaña-ko Bizilagun Elkartea.

0) "Zioen azalpena."

Izapidetzen ari den aldaketaren informazio publikoko eta herritarrek parte hartzeko prozesua aipatu dute. Zehazki, honako hau adierazi dute: "parte hartzeko prozesuan idazki bat aurkeztu zen, ekarpen gisa, Bizilagunen Elkartearen iritziz aldatu behar ziren gai batzuk azpimarratzeaz gain beste antolamendu bat proposatzen zuena, eta sustatzaileek atzera bota zuten."

Erantzuna: Alegazioa aurkeztu izana arrazoitzen duten gertakariak azaldu besterik ez dute egin; beraz, ez legoke zertan erantzun.

Hala eta guztiz ere, sustatzaileak honako hau azaldu du bere idazkian: "azpimarratu beharra dago, batetik, hirigintza-antolamendua diseinatzeaz erredakzio-taldea arduratzen dela; eta bestetik, taldeak, Bizilagunen Elkartearekin egindako bilera ugarietan, auzokideen nahiei buruzko informazio garrantzitsua bildu zuela.

Geroko lana jasotako informazioaren analisian oinarritu zen, eta esan daiteke parte hartzeko prozesuaren ondoren, hirigintza-diseinuaren oinarri ziren printzipio orokorrekin batera zitezkeen auzokideen nahiek badutela azken konponbidean beren isla, antolamenduaren alderdi formal zein funtzionalei dagokienez."

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ez da baiesten ez ezesten.

1) "Aurrekariak eta lege-esparrua."

Alegazioa aurkeztu duen elkarteak UGPSaren aldaketaren aurrekariak eta dagokion lege-esparruaren inguruko erreferentzia batzuk azaldu besterik ez du egin.

Erantzuna: Apartatu honetan, UGPSa onetsi zenetik izandako gertakari batzuk azaldu baino ez dute egin, eskaera, iradokizun edo alegaziorik aurkeztu gabe; beraz, ez dago erantzun beharrik.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ez da baiesten ez ezesten.

2) "Herritarrek parte hartzeko plana."

Bizilagunen Elkarteak partaidetza publikoko prozesuan parte hartu izana nabarmentzeaz gain, proposatutako antolamenduko gai batzuekin ados ez daudela adierazi dute:

"Antolamendu hori gauzatzeak Erripagañako hiri-ingurunean antzemandako gai eta gabezia batzuk eta eraikinen neurriz gaineko dentsitatea azpimarratzen ditu."

"Proposamenak [...] deskribatutako eremuan merkataritza garatzeko desegokiak diren gaiak konpontzen ditu, dimentsioak nabarmen murriztuz eta bizitegi-garapen handi bat sartuz. Baina alde batera uzten du, edo ez du sartzen, antolamenduaren eta orain arte gauzatutako hirigintza-garapenean erabilitako hirigintza-irizpideen analisi kritikoa, ezta oinarrizko beharren analisia ere, bertako biztanleekin partekatzeko."

Erantzuna: Apartatu honetan, ingurunean antzemandako gabeziak aipatu dituzten arren, ez dituzte zehaztu eta justifikatu; beraz, ez legoke zertan erantzun.

Alde horretatik, antolamenduaren eta orain arte gauzatutako hirigintza-garapenean erabilitako hirigintza-irizpideen analisirik ezari dagokionez, orain aurkeztutako memoriaren 6.4 apartatuan arrazoi ugari daude, eta proposatutako antolamenduan sartutako eredua zergatik aukeratu den justifikatzen da.

Hona hemen apartatu horretako zenbait argudio: Hiri-molde berria AR-1 banaketa-areako bizitegi-sarea eratzeko irizpideen arabera diseinatzeak kokaleku berria sektorearen testuinguruan behar bezala kokatzea ziurtatzen du. Halaber, Erripagañako egitura formal eta funtzionala Mendillorriko elementu egituratzaileen arabera diseinatu da, eta bi sektoreek, hau da, Erripagañak eta Mendillorrik, hiri-eremu ordenatua eta antzeko oinarrizko osagaiak dituzte. Hori adierazi da antolamendu berriaren lurralde- eta hiri-kokapena aipatu direnean."

Bestalde, argudiatutako gehiegizko eraikin-dentsitateari dagokionez, ez dituzte gehiegizkotzat jotzeko arrazoiak eman, eta, beraz, iritzi hustzat har daiteke. Horri buruz, sustatzaileak honi eutsi dio berriz: "Hiri-garapen jasangarriaren oinarri diren teoria on eta onartuenen aholkua da hektareako 60-80 etxebizitzako bizitegi-dentsitateak erabiltzea. Plangintzaren berrikuspenak hektareako 75,97 etxebizitzako dentsitatea proposatzen du. Bizitegi-dentsitate horri esker, zerbitzu hobeak eman daitezke (garraio publikoa barne), azpiegiturak eta erabiltzen den lurzorua aprobetxatzen dira, eta, batez ere, auzoko bizitza aberasten eta hirugarren sektoreko jarduerak antolatzea sustatzen da, auzotar gehiago ibiltzen delako."

Proposamena: Alegazioaren puntu hori partez baiestea.

3) "UGPSa aldatzeko arrazoiak."

Azaldu dute aldaketaren dokumentazioaren arabera AR-2 banaketa-area jabetza-arazoak direla-eta egon dela etenda, garatu gabe, baina, gaur egun, aldaketaren sustatzailea, "Pamplona Distribución SA", lurzoru pribatibo guztiaren jabe egin denez, "lurzoruaren jabetzaren arazoa konpondu eta gero, proposatutako antolamenduaren bideragarritasun ekonomikoa da UGPSaren aldaketa garatzeko arrazoi bakarra."

Edozein modutan, adierazi dute Nafarroako Gobernuari dagokiola aldaketaren arrazoiak eta justifikazioa baloratzea eta baliozkotzea, aldaketa izapidetzeko eta onesteko eskumena duen administrazio-organoa baita.

Epigrafearen amaieran, indarrean dauden goi mailako lurralde-antolamenduko irudiak eta bestelako araudi orokorrak behar bezala bete behar direla aipatu dute.

Erantzuna: Aldaketaren arrazoi bakartzat jo duten horri dagokionez, 2. alegazioaren 1. apartatuaren erantzunari lotzen gatzaizkio.

Epigrafean aipatutako gainerako gaiei dagokienez, nahitaez bete behar diren lege eta arauen erreferentziak dira, eta ez dago komentatu beharrik.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

4) "Proposameneko antolamendu-irizpideak."

Epigrafe honen sarreran, UGPSaren aldaketaren oinarri den ekimenarekin ados daudela aipatu dute. Gero, ordea, honako hau diote: "[...] merkataritza-espazioen eta, orokorrean, hirugarren sektoreko espazioen oinarrizko kokapen-irizpideak, ezaugarriak eta antolamendua, zeinak proposamen honen oinarri baitira, bat datoz Nafarroako Foru Erkidegoko merkataritza-legerian jasotakoekin. Izan ere, hasieran aurreikusitako merkataritza-gune handiaren ordez saltoki-gune txikiagoak jarri dira. Baina hiri-bilbean integratzean eta joan-etorrien murrizketan huts egiten du."

Proposatutako antolamenduari buruzko komentarioak ere egin dituzte. Honako hau defendatzen dute:

Proposatutako hiriaren erdialdeak gehiago erantzuten die merkataritza-gunearen beharrei etxebizitzen hiri-sarearenei baino.

Aurreikusitako bizitegi-dentsitatea eta etxebizitza-kopurua ez daude justifikatuta.

Ez da gauzatutako hiri-ingurunearen analisi kritikorik egin.

Proposatutako plazaren neurriak eta eskala tokiko eremuaz gaindi daude, eta merkataritza-jarduerari erantzuten diote edo ematen diote protagonismoa.

"Eraikin-dentsitate berria ezin da hiri-eremu gaindimentsionatu bati erabilera-intentsitatea ematean oinarritu; are gutxiago bizitegi-zona izugarri dentsifikatu eta jendetsuak eta ‘lo-auzo’en arazo larriak dituen hiri-ingurune batean."

"Proposatutako zuzkidura- eta aparkaleku-eremu berriak ez daude hiri-bilbean integratuta, [...] zuzkidura-zona merkataritza-eremuaren eta bizitegi-eremuaren arteko giltzarri moduko bat da."

"Zonifikazioak, antolamenduaren kontzeptu gisa, [...] mugikortasun jasangarriarenaren moduko kontzeptuekin kontraesanean dagoen barne-mugikortasuna eragiten du. Halaber, genero-ikuspegitik, plaza handiaren inguruko arkupeek segurtasun- eta kudeaketa-arazo larriak dituzte."

"Merkataritza-eremuan aurreikusitako bideek ez dute hirietako kaleen berezko ezaugarririk."

Erantzuna: Alegatzaileek ez dute justifikatu proposamenak hiri-bilbean integratze horretan eta joan-etorrien murrizketan nola huts egiten duen; beraz, iritzitzat har daiteke. Nolanahi ere, aldaketaren memoriak proposamena lurraldean eta hirian nola kokatzen den justifikatzen du; honako hau dio, besteak beste: "Erripagañako gainerako bizitegi-eremuarekin galtzada bitan banatuta eta erdian erdibitzailea dituen etorbide batekin lotzen da (Erripagaña etorbidea). Etorbide hori Erripagaña barruko bilbean indar handia duen ibilgailuentzako eta oinezkoentzako bide-ardatza da. Izan ere, hiri-sarearen parte handi bat antolatzen du, eta, aurrerantzean, baita AR-2 banaketa-areako bizitegi-eremu berria ere." Memoriak joan-etorrien murrizketa ere justifikatzen du.

Hiriaren erdialdearen ikuspegi berriari dagokionez, sustatzaileak honako hau dio: "behar bezala integratzen da inguruko bizitegi-sarean, lorategiz hornitutako oinezkoentzako plaza bat sortuz, ikusizko eta lotura funtzionaleko erreferentzia-gune gisa. Plaza hori herritarren topaleku izanen da, eta aurreikusitako etxebizitza berri gehienak hara begira daude."

Eraikin-dentsitateari buruz, sustatzaileak, beste alegazio batzuetan bezala, gogorarazi du aurreikusitako dentsitatea hiri-garapen jasangarriaren teoriekin bermatuta dagoela.

Egikaritutako hiri-ingurunearen analisi ezari dagokionez, sustatzailea memoriaren 6.4 apartatuari lotzen zaio: "erdiko plaza berria gizarte-lotura eta -kohesioko eremu izanen litzateke", eta horrek AR-1 banaketa-areako bizitegi-eremuko gaur egungo gabezietako bat konponduko luke. Dena den, adierazpen horretatik ondoriozta badaiteke ere analisi bat badagoela, dokumentuan jasota egotea komeni da.

Beraz, 2. apartatuan adierazitakoarekin koherente izateko, memoriaren 6.4 apartatua osatu da.

Plazaren neurriei eta eskalari dagokionez, alegazioan ez dituzte tokiko eremuaz gaindi daudela azaltzeko arrazoiak eman. Hala, sustatzaileak azpimarratu du plaza protagonista dela, plazaren diseinu formal eta materiala dagokion hirigintza-proiektuan zehaztuko dela, eta aldaketak bi tratamendu bereizten dituela: plaza eta parkea. "Beraz, plazaren eta parkearen tamainak eta tratamenduak inguruko biztanleen eskakizunei erantzunen diete, eta ez da komeni interes publikoko erabilera horietarako lagatzen den eremu orokorra murriztea proposatzea."

Horrez gain, arkupeetako segurtasunik ezari buruzko adierazpena ere ez dute justifikatu; beraz, iritzi hustzat har daiteke. Gainera, espazio arkupedunek ez dute zertan segurtasun-arazorik sortu, arazo horiek askotariko faktoreen baitan baitaude: antolaketa, argiteria, oinezkoentzako bideen luzera, autobus-geltoki edo garajeetara dagoen distantzia, sarbide-motak eta etxabe komertzialetako jarduera-maila, besteak beste. Alde horretatik, memoriak, 6.11 apartatuan, antolamendu-proposamenaren genero-inpaktua aztertzen du. Horretaz gain, dokumentuak genero-inpaktuari buruzko txostena ere badu, eranskin gisa.

Halaber, 115. artikuluak honako hau dio hirigintza-proiektuaren gainean:

"Genero eta adin desberdineko jendeak hiri-eremuan seguru ibili eta gozatzeko ezinbesteko baldintzak ere jaso beharko ditu."

Nolanahi ere, 1. alegazioaren C.6 apartatuko erantzunean esan bezala, araudiaren 110. eta 115. artikuluetan prebentzioak sartu dira, hirigintza-proiektuak genero-ikuspegian oinarritutako diseinu-neurriak izan ditzan, arkupeak indarkeriarik gabeko leku segurutzat jotzea sustatzeko; neurri horiek dira, adibidez, argi egokiak eta nahikoa jartzea eta zokorik edo bazterrik ez egotea.

Merkataritza-eremuan aurreikusitako bideen ezaugarriei buruzko alegazioari dagokionez, Kopenhage kalea berrurbanizatuko da, bi noranzkoetan errei banaren ordez zeharkako aparkalekuak jarriz, eta horrek, hiriko kale itxura emateaz gain, legezko estandarrera heltzeko behar den aparkaleku-kopurua murrizten du.

Edozein modutan, alegatzaileek ez dute bideen ezaugarriei buruz esandakoa ziurtatzen duen arrazoirik eman, eta, beraz, erantzunik behar ez duen iritzi hutsa da.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori partez baiestea.

5) "Bizilagunen Elkarteak aukeran proposatutako antolamendu-irizpideak".

Elkarteak aukerako antolamendu-eskema bat aurkeztu du, hasieran onetsitako proposamenaren aldean desberdintasun handi batzuk dituena, besteak beste:

–Erdiko eremu librearen ordez (tokiko eremua gainditzen duela irizten diote), eremu bereizi txikiagoak sortu dituzte.

–Berlin kalea luzatzea proposatu dute, ibilgailuentzako bide gisa, eta, era horretan, lur gaineko aparkalekuak jartzeko kaleak sortu dituzte, aparkatzeko zaku-hondorik gabe. –Honako hau diote: "Konponbide-mota horiek jasangarriagoak dira, aparkatzeko zonak sortzeko urbanizatu beharreko azalerari dagokionez (kaleak, ibilbideak...), eta horrek, urbanizatzeko kostuak ez ezik, bertako administrazioen mantentze-lanetako kostuak ere gutxitzen ditu".

–Mendillorrin eta AR-1 banaketa-arean erabilitako irizpideari eustea ez zaie garrantzitsua iruditzen.

–Aurreikusitako bizitegi-multzoak "harrotzea" edo bereiztea proposatu dute, eta sortzen diren hiri-espazioetan deskribatutako zuzkidurako eta hirugarren sektoreko erabilera salbuetsiak kokatzea, baina AR-1 banaketa-arean egikaritutako antolamenduan jasotako oinarrizko antolamendu-irizpideei jarraikiz.

–Merkataritza-gune handi gisa definitutako lurzati handia eta hirugarren sektoreko eta merkataritzako erabilera salbuetsiak zonak lotzeko deskribatutako bide-sarearen ondoan kokatzen dira, kanpoan sortzen den trafikoak Erripagaña barruko trafikoan eraginik izan ez dezan.

Erantzuna: Sustatzaileak alegazioen gainean egindako txostenaren arabera, proposamenak, ibilgailuak PA-33 errepidera zuzenean eta bizkor ateratzea errazten badu ere, oinezkoek eta bizikletek erabiltzeko elkargunea zatikatuko luke, argi eta garbi.

Gainera, "Elkarte alegatzaileak orain aukera gisa proposatutako antolamendua bere garaian baloratu zen, eta erredakzio-taldeak baztertu egin zuen, [...] iruditzen zitzaiolako ez zela ingurune eraikian egoki integratzen, ez zituela dokumentuko helburu eta irizpideak betetzen eta ez zetorrela bat dokumentuan jasotakoarekin.

Edonola ere, txosten honen xedea ez da alegazioan aurkeztutako eskemaren eta Nafarroako Gobernuak hasiera batean onetsitako antolamenduaren artean zein alde dauden aztertzea".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

6) "Ondorioa.

[...] Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio, proposatutako UGPSaren aldaketa onesteko eskumena duen administrazio-organoa denez gero, interes orokorreko irizpideak eta proposatutako antolamenduaren egokitasuna aztertzea eta bete daitezen ziurtatzea.

Eskatzen zaio, halaber, aldaketan aurreikusitako etxebizitza berrien kopurua ahalik eta modu objektiboenean justifikatzea, eta parametro hori ahal den neurrian murriztea".

Erantzuna: Jendaurrean jarritako dokumentuak, memorian, 1.3 apartatua du: "Interes publikoaren eta proposamenaren egokitasunaren justifikazioa." Apartatu horrek dio AR-2 banaketa-arean aurreikusitako hirugarren sektoreko erabileren garapenak, Erripagañan gauzatzen joan diren bizitegi-aurreikuspenak ez bezala, zenbait eragozpen izan zituela lurzoruaren jabetzaren egitura eta ereduaren bideraezintasuna zirela eta. Horiek horrela, dio aldaketaren asmoa dela "batetik, plaza publiko handi baten moduan itxuratutako hiri-eremu bat gauzatzea, ekipamendu publiko handi bat, kalean bertan ekipamendu pribatu eta saltokiak eta etxebizitza-blokeak dituena, plazari bizitasuna emateko; eta bestetik, merkataritzako eta hirugarren sektoreko kalitate oneko ekipamendua instalatzea, Erripagañako eta gertuko bizitegi-eremuetako biztanle berrien eskariari erantzuteko ezinbestekoa delako. Auzoko biztanle berriek ez dute merkataritzako eta hirugarren sektoreko ekipamendu nahikoa, eta proposamenak gabezia hori konponduko luke".

Gainera, 238 etxebizitza babestu eskainiko dira, horietatik 44 alokairuko BOEak, eta merkataritzako eta hirugarren sektoreko eskaintzak 23.000 m² eraiki baino gehiago izanen ditu.

Horrez gain, AR-2 garatzeari esker "Burlatako Udalak plangintzak sortutako gainbalioetan modu eraginkorrean parte hartzen ahalko du".

Gainera, memoriaren 6. apartatuak (jendaurrean jarritako dokumentuan jasoa dago eta 2022ko azaroaren 23an aurkeztutako dokumentazioan osatu da) proposatutako antolamendua egokia dela justifikatzen du, zehatz-mehatz.

Aurreikusitako etxebizitza-kopuruari dagokionez, proposatutako antolamenduaren emaitza da, eta memoriaren 6.4 apartatuan egokia dela justifikatuta dago. Besteak beste, honako hau dio:

"Bizitegi-eraikin guztiak etxebizitza kolektiboak dira, eta sustapen-motak honela daude banatuta: babes ofizialeko etxebizitzak (142, horietatik 44 alokairukoak), prezio tasatuko etxebizitzak (96) eta sustapen libreko etxebizitzak (233). Esandakoaren arabera, azpimarratzekoa da bizitegi-eraikinen garaierak eta solairu-kopuruak AR-1 banaketa-areako gertuko eraikinenen antzekoak direla, baina, aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera, "F" eraikinak ez duela garaieraren irizpide hori betetzen, gertuko eraikinetan bizi diren auzokideen erreklamazioak direla eta (batez ere Valleta kaleko 4., 6. eta 8. atarietako auzokideenak).

[...]

Hiri-molde berria AR-1 banaketa-areako bizitegi-sarea eratzeko irizpideen arabera diseinatzeak kokaleku berria sektorearen testuinguruan behar bezala kokatzea ziurtatzen du. Halaber, Erripagañako egitura formal eta funtzionala Mendillorriko elementu egituratzaileen arabera diseinatu da, eta bi sektoreek, hau da, Erripagañak eta Mendillorrik, hiri-eremu ordenatua eta antzeko oinarrizko osagaiak dituzte. Hori adierazi da antolamendu berriaren lurralde- eta hiri-kokapena aipatu direnean".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

III.6. 6. alegazioa. "Valleta kaleko 4., 6. eta 8. atarietako auzokideak".

1) "Ez dago justifikatuta AR-2 banaketa-area nagusiki merkataritzako eta hirugarren sektoreko erabilera izanez gero bideraezina denik. Erabilera aldatzeko proposamenak dio duela gutxi arte lurzorua jabe askoren esku zegoenez eta 2008ko krisi ekonomikoa zela-eta orain arte ez dela erabaki area horretan merkataritza garatzea. Eta ez du besterik argitzen. [...] AR-2 orain arte garatu ez bada, ez da izan UGPSan onetsitako erabilera bideraezina delako, baizik eta zenbait jabe ados jartzen ez zirelako eta 2008ko krisiagatik; izan ere, krisiak jarduera-sektore guztiei eragin zien, baita etxebizitzen eraikuntza-sektoreari ere".

Erantzuna: Alegatzaileek ez dituzte justifikatu zergatik dioten AR-2 area ez dela garatu jabeen adostasunik ezagatik eta 2008ko krisi ekonomikoagatik.

Horri buruz, sustatzaileak honako hau dio: "gutxitan gertatzen da, higiezinen sustapen bat ekonomia aldetik errentagarria izanik, lurzoruaren jabeak inbertsioak errentagarri bihurtzeko ados ez jartzea. AR-2 banaketa-areako lurzorua aspaldi geratu zen jabe bakar baten esku, eta ordudanik ez da aurreko eredua garatzeko ekimenik izan.

Gainera, jabeak ustez ados ez egonagatik ere, haietako batek indarrean dagoen UGPSan jasotako sustapena gauzatzeko interesa izan balu, badira zenbait formula juridiko indibisoa jabe interesdunetako baten alde ebazteko.

2008ko krisiari dagokionez, aski da esatea ordudanik hamalau urte igaro direla dagoeneko".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

2) "Ezin da ulertu, ezta ere, dagoen erabilera bideraezina dela justifikatzearren argudiatzea ez dela bideragarria merkataritza-gune handi baten moduan garatuz gero. Izan ere, UGPSak inon ez du adierazten eremua merkataritza-gune handi bat izanen denik, baizik eta gehienbat merkataritza-erabilera izanen duela; eta erabilera hori askotariko merkataritza-jardueren bitartez gauzatu daiteke, pixkanaka, eskaria sortu ahala eta eraikin bereizietan.

[...] aurreko hirigintza-garapenetako esperientziak azterturik, beharrezkoa da AR-2 banaketa-areako erabilera nagusiak merkataritza, hirugarren sektorea eta jarduera ekonomikoa izatea. Izan ere, aztergai den proposamenean jaso bezala, bizitegi-erabilera nagusitzen bada, auzokideek beste gune batzuetara joan-etorriak egin beharko dituzte; hau da, Erripagaña beste eremu batzuen mende geratuko da, eta hori indarrean dagoen legeriaren helburuetako baten, hau da, hirigintza jasangarriaren guztiz kontra doa".

Erantzuna: Sustatzaileak hau dio: "Erripagañako auzokideek ez dute merkataritza-eskaintza egokirik auzoko hiri-sarearen barruan, eta beste auzoetara joan behar izaten dute. Horrek mugikortasun-premiak handitzen ditu, eta, ondorioz, errepideetan ibilgailuak pilatzen dira, atmosfera gehiago kutsatzen da eta energia berriztaezin gehiago kontsumitzen da". Sustatzailearen iritziz, ezinbestekoa da eredu zaharkitu hori bestela bideratzea, duela hemezortzi urte sortu zelako eta gaur egun ez duelako sustapen-ekimenik. Horiek horrela, hirugarren sektoreko erabilera garatzea aurreikusi da orain, batez ere merkataritzakoa, bertakoen benetako beharrak kontuan hartuta. Gainera, eredu errealista batean oinarrituta dagoenez, era horretako zerbitzuen sustatzaileentzat interesgarria izan daiteke.

Hala eta guztiz ere, memoriaren 6.2 atalean, indarrean dagoen plangintzan aurreikusitako merkataritza-eredua zaharkitua dagoelako eta antzeko merkataritza-ereduak garatzea ezinezkoa delako justifikazioa osatu da; bi gai horiek 2. alegazioaren 4. eta 5. puntuen erantzunean aipatu dira.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

3) "[...] AR-1 banaketa-areako gutxi gorabeherako etxebizitza-kopurua [...] 3.964 da, [...] hektareako 50 etxebizitza inguru; hori, argi eta garbi, dentsitate handia da.

Ez dugu ezer dentsitate handien kontra, [...] badirudi argi dagoela UGPSaren eremuak ez duela bizitegi-erabilerarako m² eraiki gehiagorik behar, are gutxiago zortzi solairuko eraikinak. Aitzitik, beste erabilera-mota batzuetarako azalera eraikia behar du, AR-1 banaketa-arean dauden bizitegi-erabilerak osatzeko.

Horregatik guztiagatik, AR-2 banaketa-arean beste erabilera batzuk gailendu behar zaizkio bizitegi-erabilerari, nahiz eta etxebizitza gutxi batzuk ere jar daitezkeen".

Erantzuna: Lehen esan bezala, Iruñeko metropolialdearen hiri-egiturari dagokionez, LAP 3 planak honako jarduketa-estrategia hauek gomendatzen ditu, besteak beste (planaren Justifikazio Memoriaren 2.5.5.3 atalean daude jasota):

"Baliabide gutxiago kontsumitzeko, ezinbestekoa da hiri-luzapenak ez zabaltzea. Printzipio hori esku hartzeko bi irizpiderekin lotzen da: Jarraitutasunez garatzea eta nolabaiteko dentsitate-maila erabiltzea. Trinkotasuna bultzatu nahi da. Horretarako, batetik, lehendik dagoen ehunaren gainean gaineratuko dira pieza berriak, agregazio bidez kohesionatutako multzoak eratzen saiatuz, eta, bestetik, zabalguneak diseinatzen saiatuko da, nolabaiteko sendotasuna duten hiri-entitateak eratuz."

Horri eutsiz, beste alegazio batzuen erantzunetan bezala, sustatzaileak honako hau defendatu du: "aurreikusitako dentsitatea hektareako 75 etxebizitza ingurukoa da, eta hori, hiri-garapen jasangarriaren oinarri diren teorien arabera, dentsitate onargarria da".

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

4) "[...] eremua UGPSaren hegoaldeko muga da, hau da, jarduketaren ertz batean dago. Beraz, komeni da eraikinek garaiera txikiagoak izatea, ertz-izaeraren planteamenduarekin adosago. Hau da, eraikinen garaierek trantsizio moduko bat egiteko balio dezaten, AR-1 banaketa-areako bizitegi-eremu trinko eta garaiagoetatik (eraikin batzuek 9 solairu dituzte) garaiera txikiagoko eraikinak (3-4 solairukoak) dituzten inguruko eremuetara (Mendillorri, adibidez). Proposamena, ordea, ez dator horrekin bat: bizitegi-eraikinak, garaieragatik zein kokapenagatik, benetako pantailak dira, inguruarekin bateratzea eragozten duten frontoiak.

[...] AR-1 banaketa-areako bizitegi-eremuak dentsitate handia duenez, egokia litzateke, batetik, eremu horretatik gertuen dauden eraikinak merkataritzakoak eta garaiera txikikoak izatea; eta bestetik, bizitegi-eraikin berriak orain daudenetatik urruntzea, bizitegi-dentsitate handi hori UGPSaren eremu osoan banatzeko".

Erantzuna: Sustatzaileak adierazi du proposatutako antolamendua ondoko hiri-bilbearen ezaugarrietara moldatuta dagoela, jarduketa ertz guztietan finkatua dagoen hiri-eremu batean kokatua dagoela kontuan hartuta (AR-1 oso garatua dago).

Alde horretatik, eta hiri-moldea behar bezala integratze aldera, etxebizitza-eraikin berriak kokapen eta garaiera aldetik AR-1 banaketa-areako gertuko zonetan eraikita edo aurreikusita daudenen antzekoak izan daitezen dago aurreikusia.

Salbuespen bakarra "F" unitate morfologikoan aurreikusitako eraikina da. Izan ere, B+4 garaiera du, herritarrek parte hartzeko prozesuan alegatzaileek horri eutsi ziotelako.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

III.7. 7. alegazioa. María Lourdes Jabat Lecumberri andrea.

Alegazioan, UGPSaren aldaketan aurreikusitako etxebizitza berriekin ados dagoela adierazi du; ez, ordea, etxebizitza-kopuruarekin eta bizitegi-eraikinen garaierarekin.

Bere desadostasuna bi argudio hauetan oinarritu du:

–"2007an urbanizatu eta, gero, lehen etxebizitzak eraikitzen hasi zirenean, eraikinek etxabea, lau solairu eta atikoa zituzten. Kaleen zabalera etxebizitza horien proportzioan utzi zen. Gero, [...] solairuak gehituz joan dira. Gaur egun, auzoa lepo dago [...]".

–"Eremua lau udalen esku dagoenez eta etxebizitza gehienak babestuak direnez, ez dira ados jartzen zerbitzu publikoak eskaintzeko".

Alegatzailearen eskaera hau da: "etxebizitza-kopurua gutxitzea, auzoa kohesionatuko duen plaza eguzkitsu batez gozatu ahal izan dezagun".

Erantzuna: Adierazitako lehen argudioari dagokionez, eremua urbanizatu zenean indarrean zegoen antolamenduan dagoeneko aurreikusita zeuden zazpi solairuko eraikinak (B + 6), bai eta 10 solairukoak ere (B + 9).

Sustatzaileak honako hau dio: "Izapidetzen ari den UGPSaren aldaketaren proiektuan, bai eraikinen garaierak bai eraikin berrien konfigurazio formal osoa ondoko hiri-bilbearen ezaugarrien arabera moldatu da. Alde horretatik, eta hiri-moldea behar bezala integratze aldera, etxebizitza-eraikin berriak kokapen eta garaiera aldetik AR-1 banaketa-areako gertuko zonetan eraikita edo aurreikusita daudenen antzekoak izan daitezen dago aurreikusia".

Auzoa lepo dagoelako adierazpenari dagokionez, sustatzaileak honako hau azaldu du: "AR-2 banaketa-arean aurreikusitako dentsitatea hektareako 75 etxebizitza ingurukoa da, eta hori, hiri-garapen jasangarriaren oinarri diren teorien arabera, dentsitate onargarria da. Ildo horretan, positiboki baloratu behar da antolamendu-irizpide jakin batzuei eutsiz zerbitzuak hobetzen laguntzen duen proposamen oro, garraio publikoa barne; positibotzat jo behar dira, orobat, azpiegiturak eta erabilitako lurzorua aprobetxatzen laguntzen duten proposamenak, eta, batez ere, auzo-bizitza aberasten dutenak eta, auzotarren presentzia handiagoaren ondorioz, hirugarren sektoreko jarduerak garatzeko pizgarri gisa balio dutenak".

Bigarren argudioari, hau da, ekipamendu faltari buruz, indarrean dagoen UGPSan aurreikusitako ekipamenduak ez eraiki izanak ez du esan nahi aurreikuspen horiek gabeziak dituztenik.

Azkenik, UGPSaren aldaketaren aurreikuspenetan, Burlatako Udalari AR-2 banaketa-arean erabilera anitzeko ekipamendu publikorako gordetako lurzati bat (1.349,55 m²) lagatzea dago jasoa. Lurzati hori antolamenduaren erdiko eremu librean integratuko da eta plaza berri handitik zuzeneko sarbidea izanen du.

Proposamena: Alegazioaren puntu hori ezestea.

IV.–Kontsiderazioak.

Atal honetan, sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioa honako hauekin bat datorrenetz aztertu da: espedienteari hasiera eman zion Nafarroako Gobernuaren erabakian jasotako kontsiderazioak, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak 2022ko azaroaren 15ean egindako errekerimendua eta aurkeztutako alegazioak.

IV.1. Nafarroako Gobernuaren erabakiari eta errekerimenduari emandako erantzuna.

Aurkeztutako dokumentuak justifikazioak dauzka, eta espedienteari hasiera eman zion Nafarroako Gobernuaren erabakian jasotako kontsiderazioak betetze aldera dokumentazio teknikoan zer aldaketa egin behar diren adierazten du. Hona hemen aipatutako erabakiaren atalen edukia eta haien inguruan proposatutako aldaketa edo hobekuntzak:

1) Jarduketa urbanizazioa berritzeko edo zaharberritzeko jardueratzat jotzea.

Jendaurrean jarritako dokumentuan bezala, orain aurkeztutako dokumentazioak urbanizazioa berritzeko edo zaharberritzeko jarduketaren tipifikazioari eutsi dio. Hala ere, aurkeztutako alegazioak direla eta, sustatzaileak onartu du AR-2 banaketa-arearako indarrean dagoen hirigintza-aprobetxamendua handitu dela.

Alde horretatik, memoriaren 6.5 atalak honako hau dio: "Plangintzaren aldaketan hirigintza-aprobetxamendua handitzea aurreikusi den arren (aurreko atalean kalkulatu da), indarrean dagoen plangintzan aurreikusitako gehieneko azalera eraikia 8.622,67 m² gutxitu da. Beraz, hirigintza-aprobetxamenduaren azken balioa handiagoa izanik ere, azken eraikigarritasuna, xede materialetarako, aurreikusitakoa baino %10,13 txikiagoa da".

Horiek horrela, atal horretan, indarrean dagoen antolamenduko aprobetxamendua zergatik handitu den azaltzeko arrazoi hauek adierazi dira, besteak beste:

–"Aprobetxamendua handitzea nahitaezkoa da antolamendu berriak eragindako berrurbanizazio-kostuen igoerari aurre egiteko. Kostu horiek guztiak, lurzorua urbanizatzeko kostuak bezalaxe, lurzoruaren jabeek ordainduko dituzte. Guztira 4-4,5 milioi euro inguru izanen dira, jarduketa-eremuaren barruko zein kanpoko urbanizazio-lanak barne; barruko urbanizazio-lanetan, 10.000 m² inguruko plaza publiko berria nabarmentzen da".

–"Indarrean dagoen plangintzan aurreikusitako erabilerak aldatu dira, merkataritza-erabileratik bizitegi-erabilera mistora eta merkataritzako eta hirugarren sektoreko erabileretara, [...] auzoa urbanizatu zenetik hutsik dagoen hiri-eremu finkatu batean etxebizitza babestu eta babestu gabeak jarri ahal izateko".

–"Antolamendu horri esker, eremua garatzea ekonomia aldetik bideragarria da. Bideragarritasun hori, doi samarra izan arren, positiboa da, eta aukera ematen du auzoa osatzeko, indarrean dagoen plangintzan aurreikusitako merkataritza-gune handiaren aukerako erabilerak kokatzeko eta Erripagañako biztanleentzako zerbitzu eta merkataritza-ekipamenduak jartzeko".

–"Hiri-antolamenduaren beraren ezaugarriengatik eta gertuko bizitegi-eraikinen tipologiarengatik, komeni da eraikin berriek ingurukoen garaiera bera edo antzekoa izan dezaten, elkartzeko hiri-eremu berri orekatuak sortze aldera".

Horregatik, egindako errekiremendua betetzeko, aldaketaren hirigintza-araudiak, 112. artikuluan, berariaz adierazten du zein aprobetxamendu den eskuragarria eta zein den aprobetxamendua handitu izanaren ondorioz Udalari entregatu beharrekoa.

Sustatzaileak aldaketaren araudiaren 110. artikuluaren testu nahasgarriari dagokionez Nafarroako Gobernuaren erabakiak adierazitakoari ere erantzun dio: aldatu egin du, argi uzteko exekuzio-unitatearen (UE-AR-2 izeneko unitatearen) kargura dauden espazio publikoen nahitaezko urbanizazioak barne hartzen dituela nola berrurbanizatzeko kanpoko eremuak, hala lagatzeko barruko espazio publikoak.

2) Zuzkidura- eta zerbitzu-estandarren murrizketaren justifikazioa.

Sustatzaileak 2022ko irailaren 9an aurkeztutako dokumentuak honako hau dio: "Hasieran onetsitako proposameneko lagapen-ratioa 0,40 m²z/m²BIZ-e da (z, zorua; BIZ-e, bizitegi-erabilerarako eraikia), eta LAHFLTBren 55.3 artikuluan arautu bezala kalkulatu da, hau da, lurraren mailako erabilera publikoko espazio pribatuak eta bide-espazioak sartu gabe. Beraz, 21.160,51 m² daude lagatzeko: 19.810,96 m² espazio libre eta berdegune publikoetarako, eta 1.349,55 m² ekipamendu publikoetarako".

Gainera, aurreikusitako aparkatzeko plazen kopuruari dagokionez, onetsitako alegazioen ondorioz egin beharreko aldaketa batzuk direla eta (merkataritza-eraikigarritasuna bizitegi-eraikinen solairuartetik UM-Jra eramatea, D eta E blokeen arteko zaku-hondoak kentzea, K eta L unitate morfologikoak multzokatzea eta Kopenhage kalea berrantolatzea), 1.106 aparkaleku-plaza jarri dira (jendaurrean jarritako dokumentuan 1.068 zeuden), haietatik 381 erabilera publikoko espazioetan.

Gutxieneko modulu galdagarrien gainean ezarritakoa betetzeari dagokionez, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak 2022ko azaroaren 15ean egindako errekerimenduaren ondorioz, gehienez 516 etxebizitza jartzea zehaztu da. Alde horretatik, egiaztatu da erabilera publikoko espazioetan aurreikusitako aparkatzeko plazen kopuruak LAHFLTBren 55. artikuluan horretarako jasotako gutxieneko kopurua betetzen duela (etxebizitza bakoitzeko 0,5 aparkaleku-plaza eta merkataritzako eta hirugarren sektoreko erabilerako 100 m²-ko 0,5 aparkaleku-plaza). Era horretan, "3 logelako erreferentziako etxebizitzen kopurua, bizigelen teknika aplikatuta, gainditu daitekeela aurreikusirik, bermatuta dago ezen, ahal adina etxebizitza sustatzen direlako hipotesian ere, etxebizitza eta etxabeko merkataritza-lokal bakoitzeko espazio publikoko erreferentziako gutxieneko aparkaleku-plazen kopurua betetzen dela".

Aparkalekuen aurreikuspen osoari dagokionez, aipatutako 55. artikuluak dio gutxienez bi aparkaleku-plaza jarri behar direla sestraren gaineko edozein erabileratarako eraikitako 100 m²-ko. Ezarritako gehieneko azalera eraikigarria jendaurrean jarritako proposameneko bera denez, eta aurreikusitako aparkaleku-plazen kopurua handitu denez, proposamen berria legeak eskatzen duen modulutik gertuago dago.

Hala, erabilera pribatiboko espazioetako gutxieneko aparkaleku-plazen kopurua bizitegi-erabilerako unitate morfologiko bakoitzeko sotoko solairuetan banatu da, dagozkien hirigintza-fitxetan jasoko denaren arabera; hala bermatzen da espazio pribatiboetan 725 aparkaleku-plaza jartzeko aurreikuspena ere. Era horretan, unitate morfologiko (UM) bakoitzeko sotoko solairuetako gutxieneko aparkaleku-plazen kopuruak hauek dira: UM-A = 74 plaza; UM-B = 70 plaza; UM-C = 74 plaza; UM-D = 176 plaza; UM-E = 128 plaza; UM-F = 59 plaza; UM-G = 48 plaza; UM-H = 48 plaza; UM-I = 48 plaza.

Nolanahi ere, araudiaren 116.1 artikuluak honako hau dio: "bi unitate morfologiko edo gehiagotan batera jarduten bada, gutxieneko aparkaleku-plazen kopurua baterako jarduketako unitate morfologikoen multzoan bete beharko da, unitate bakoitzean gutxienekoak bete beharrik gabe".

Betekizun horiek memoriaren 6.3 atalean daude jasota, eta hirigintza-araudiaren 116. artikuluan sartu dira, bai eta bizitegien unitate morfologiko bakoitzerako hirigintza-araudi partikularreko fitxan ere.

Espazio libre, berdegune eta ekipamenduetarako gainerako lurzoru-erreserbei dagokienez, aldaketaren testu bateginak ezin izanen ditu inola ere murriztu jendaurrean jarritako dokumentuan aurreikusitako azalerak.

Halaber, espedienteari hasiera eman zion Nafarroako Gobernuaren erabakian azaldu bezala, merkataritza-lurzatiek beren lurzati pribatuen barruan beteko dituzte beren premiak. Lurzati pribatuaren barruan, hirugarren sektoreko erabilerarako sestraren gainean eraikitako 100 m²-ko erabilera publikoko bi aparkaleku-plaza jartzeko betekizunari eutsi zaio. Era horretan, LAHFLTBren 55.4 artikuluan jasotako ratio orokorra eta 10/94 Foru Legea garatzeko Araudiaren 26.B.VI artikuluan ezarritakoa betetzen dira.

Azkenik, aparkalekuen estandarra betetzeari dagokionez, Udalak salbuespenak onartzeko esku hartzearen gainean egiten den aipamena kentzea proposatzen da (2022ko irailaren 9an aurkeztutako txostenaren inguruan egin zen aipamen hori), bai eta zuzkidura publikoko UM-Mko hirigintza-fitxan jasotako salbuespena kentzea ere.

3) Aurreikusitako gehieneko etxebizitza-kopurua.

Aurkeztutako dokumentuan hirigintza-aprobetxamenduaren igoeraren eta homogeneizazio-koefizienteen justifikazioa jaso da, proposatutako erabileren lurzoruaren eragin-balioetan oinarrituta, gaur egungo merkatu-balioaren arabera. Horrez gain, 112. artikuluan aurreikusitako merkataritza-erabilera bakoitzaren definizioak ere jaso dira.

Gehieneko azalera eraikigarria eta hirigintza-aprobetxamendua unitate morfologikoen arabera bereizi dira.

Halaber, hirigintza-araudia zuzendu da, orain kuantifikatutako hirigintza-aprobetxamenduaren igoeraren arabera. Zehazki, 112. artikuluan honako hauek daude zehaztuta: exekuzio-unitatearen hirigintza-aprobetxamendua, batez besteko aprobetxamendua eta haztapen erlatiboko (edo homogeneizazioko) koefizienteak. Esan bezala, hirigintza-aprobetxamendu eskuragarria bereizten du.

Bestalde, unitate morfologikoen hirigintza-fitxetan 3 logelako ereduzko etxebizitzen kopuru jakin bat eta gehieneko etxebizitza-kopurua ezarri dira, bizigelen teknika aplikatuz.

Sustatzaileak hau dio:

"Horregatik guztiagatik, hala behar duten unitateetan bizigelen teknika aplikatzeak 45 etxebizitza gehiago bakarrik jartzea dakar. Hau da, gehieneko etxebizitza-kopurua 516 da, eta igoera 3 logelako ereduzko etxebizitzen kopuruaren %10 baino txikiagoa da. Gainera, igoera ia osoa erabat edo neurri handi batean etxebizitza babestuak jartzeko unitate morfologikoetan gertatzen da. Hala, etxebizitza libreen tipologian, 18 etxebizitza gehiago baino ez daude (6 x 3 = 18 etxebizitza UMA + UMB + UMC unitateetan). Gainerakoak, 27 etxebizitza, etxebizitza babestuen bi tipologietan handitu daitezke, hala badagokie; horrek agerian uzten du aipatutako teknika interes publikoagatik aplikatzen dela.

Bestalde, ezarritako gehieneko etxebizitza-kopuruarekin ere, zuzkidura sektorialak (hezkuntza, osasuna eta abar) nahikoa dira, eta, beraz, ez dago txosten gehiago egin beharrik. Azpiegitura-sareei dagokienez, hirigintza-proiektuan diseinatuko dira, bizitegi-ahalmen handienerako behar beste ezaugarrirekin. Alde horretatik, dokumentu honen beste atal batean aztertu den moduan, gehieneko etxebizitza-kopurua 516ra igota ere (gutxi gorabeherako kopurua 471 zen), espazio publikorako baldintzak betetzen dira eta, oro har, erreferentziako aparkaleku-plazen kopurua ez da aldatzen.

Azkenik, jarritako gehieneko etxebizitza-kopuruak ez du eraginik ez tokiko zuzkidura-espazioen lagapenean, ez zuzkidura-espazio orokorren lagapenean ere, biak ala biak bizitegi-azalera eraikigarriaren mende daudelako, eta, hasierako onarpenaz geroztik, hori ez delako aldatu.

Beraz, bizigelen teknika aplikatuz ezarritako gehieneko etxebizitza-kopurua gutxi igo da, %10 baino gutxiago, hain zuzen ere, eta batik bat BOEak eta PTEak hartuko dituzten unitateetan. Igoera txiki horrek, ordea, ez ditu antolamenduaren funtsezko gaiak aldatzen, eta ez du hirigintza-betekizunik hausten. Gainera, interes publikoari erantzuten dio, hasieran onartu baino etxebizitza babestu gehiago eraiki daitezkeelako".

Funtsean, AR-2 banaketa-areako hirigintza-araudi partikularrak unitate morfologikoen fitxak jasotzen ditu, eta fitxa horietan unitate morfologiko bakoitzaren hirigintza-aprobetxamendua, gehieneko etxebizitza-kopurua eta ereduzko etxebizitzen kopurua daude zehaztuta.

Horrez gain, 2022ko irailaren 9an aurkeztutako dokumentuak gehieneko etxebizitza-kopuruari buruzko artikulu berri bat sartzea proposatu zuen. Hala ere, 2022ko azaroaren 23an aurkeztutako hirigintza-araudiak ez du horrelakorik.

Alde horretatik, testu bateginak artikulu berri bat eduki beharko du, eremu osorako gehieneko etxebizitza-kopurua zein den jasotzen duena, unitate morfologikoetan bereizita, eta etxebizitzen tipologia ere adierazten duena. Hala, justifikatu eginen da etxebizitza babestuen gutxieneko estandarra betetzen dela etxebizitza libreen kopurua handituz gero. Artikulu horrek adierazi beharko du, halaber, ereduzko etxebizitzen kopurua ez dela loteslea.

4) Araudiko artikuluen testua, indarrean dagoena eta aldatutakoa.

2022ko irailaren 9an jasotako dokumentuak aldatutako artikuluak jasotzen ditu, proposamenean zein gaur egun idatzita dauden bezala. Azkenean aurkezten den testu bateginak bi testuak jaso beharko ditu.

5) Proposameneko eguzkialdiaren justifikazioa.

Erdiko plazako eguzkialdia luzatze aldera, UM-K eta UM-L unitate morfologikoak bateratzea proposatu da (orain UM-KL da). Era horretan, osatutako multzoaren ekialdeko lerroa UM-J unitatearen aurrealdearen luzapenarekin bat dator.

Memoriaren 6.4 atalean azaldu bezala, bateratze horren helburuak dira, batetik, erdiko plazaren eguzkialdia luzatzea; eta bestetik, haur eta gazteak Mendillorriko ikastetxeetara seguruago joatea. Izan ere, bi unitate morfologikoak bateratuz, Mendillorri eta Erripagaña arteko oinezkoentzako eta bizikletentzako bide-loturak eta herritarren elkargune berrirako sarbidea hobetzen dira.

K eta L unitate morfologikoak UM-KL unitatean bateratuz, antolamenduaren bolumetria eta plazaren eguzkialdia eta itzalaldia aldatzen dira. Hori dela eta, bolumenak egokitu eta antolamendu berriko eraikinek egiten dituzten itzalak kalkulatu dira, eta memoriaren 6.14 puntuan jaso. Gainera, UGPSaren aldaketaren planimetria sartu da.

6) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa: justifikazioa eta betetzea. Betetzeko hartu beharreko neurriak.

Jendaurrean jarritako dokumentuak jasoa zuen foru-lege horren justifikazioa eta betetzea, memoriaren 6.10 atalean eta "Genero-eragina ebaluatzeko txostena" eranskinean. Dena den, dokumentua hobetzea proposatu da, 1. alegazioaren C.6 puntua, 5. alegazioaren 4. puntua eta 1. alegazioaren C.8 atala kontuan harturik:

–Hirigintza-araudia osatu da (110. eta 115. artikuluak): espazio arkupedunak genero-ikuspegiarekin diseinatzeko baldintzak sartu dira, indarkeriarik gabeko leku segurutzat hartzea sustatzeko; neurri horiek dira, adibidez, argi egokiak eta nahikoa jartzea eta zokorik edo bazterrik ez egotea.

–Aurkeztutako hirigintza-fitxetan ere UM-KL berrirako baldintza arauemaileak sartu dira, segurtasun-pertzepzio hori handitzeko.

7) Tipologien deskribapena, bizitegi-eraikinen garaiera barne.

Nafarroako Gobernuaren erabakiko apartatu honek ez zuen dokumentua aldatzea eskatzen. Nolanahi ere, ikusirik zer argudiatzen den 5. alegazioaren 2. eta 4. ataletan antolamenduaren eta orain arte gauzatutako hirigintza-garapenean erabilitako hirigintza-irizpideen analisirik ezaren gainean, dokumentuan gai hori osatzeko justifikazioak jaso dira.

8) Beheko solairuetan lerrokadurak ezartzea.

Atal honek ere ez zuen eskatzen dokumentuan aldaketak egiterik.

9) Jasangarritasunaren eta bideragarritasun ekonomikoaren memoria.

Nafarroako Gobernuaren erabakiaren arabera, sustatzailearen justifikazioak Burlatako Udalaren, hau da, ukitutako ogasun nagusiaren kontsiderazioen baldintzapean zeuden.

Horiek horrela, Burlatako Udalak jarritako 1. alegazioaren A.4 atalaren arabera, eta Sustapen Ministerioak jasangarritasun ekonomikoko txostenak idazteko prestatutako gida metodologikoari jarraikiz, memoriaren 8.1 atala osatu da, zuzkidura publikoak eraikitzeko eta geroko mantentze-lanak egiteko kostuak sartzeko.

Burlatako Udalaren alegazioak ez duenez zehazten zuzkidura-lurzati publiko berria zer zuzkidura publikotarako erabil daitekeen, erabilera anitzeko gizarte-zentroa jarriko delako hipotesia egin da. Gizarte-zentroak hainbat areto edukiko lituzke, auzokideentzako kultura-, hezkuntza- eta aisia-jarduerak egiteko (dantza, musika, joskintza, festa-batzordea, haur-jolasak, proiekzioak, hitzaldiak, liburutegi txiki bat, mahai-jokoak...). Mendillorriko (Iruña) Antzara komunitate-zentroa hartu da erreferentziatzat.

Bestalde, aipatutako alegazioak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 26.1.c) artikuluan 20.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietarako gutxieneko zerbitzuen gainean adierazitakoari dagokionez, Burlatako biztanleei buruzko Udalaren azken datu ofizialen arabera, udalerriak 20.000 biztanle baino gutxiago ditu; beraz, aurreikusitako bizitegi-ahalmenaren igoeraren arabera, hala badagokie eman beharreko zerbitzu berriak eraikitzeko eta mantentzeko kostuak ere sartu behar dira.

Aipatutako alegazioak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 26.1.c) artikuluan 20.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietarako gutxieneko zerbitzuen gainean adierazitakoari dagokionez, Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren otsailaren 14ko 17/2022 Foru Aginduaren arabera (Nafarroako kontzejuetako biztanleriari buruzko 2021eko urtarrilaren 1eko datuak ofizialtzat jotzen ditu), Burlatak 19.723 biztanle ditu. Hala ere, sustatzaileak adierazi du Burlatak 20.000 biztanle baino gehiago badituela dagoeneko, UGPSaren aldaketak AR-2 banaketa-arean hiru urte baino gutxiagoan eraginen duen bizitegi-ahalmenaren igoera kontuan hartu gabe.

Baieztapen hori justifikatzeko, Espainiako Gobernuko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioak egiten duen online Buletin Estatistikoan jasotako etxebizitza berrien transakzioei buruzko udalerri eta hiruhilekoko datu ofizialak aipatzen ditu (ikus eranskina). Horrez gain, sustatzaileak egunkarietako berriak aipatu ditu eta ziurtagiri bat aurkeztu du, Burlatako Udaleko Idazkaritzak prestatua eta alkateak ontzat emana, zeinak egiaztatzen baitu udalerriak, 2022ko urtarrilaren 1ean, dokumentu eta artxibo administratiboetako datuen arabera, 20.000 biztanle baino gehiago dituela (zehazki, 20.495 biztanle urtarrilaren 1ean). Beraz, UGPSaren aldaketaren behin betiko onespenaren ondorioz udalerrian bizitegi-ahalmena handitzen bada ere, ez dago zertan derrigorrezko gutxieneko zerbitzu berririk ezarri.

IV.2. Hutsen zerrenda.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak egindako errekerimenduan antzemandako akatsak zuzendu dira. Hala ere, aurkeztutako dokumentazioa azterturik, gai hauek konpondu behar dira:

–2022ko azaroaren 23an aurkeztutako memoriako atalekin (zeinak jendaurrean jarri baitziren) ordeztu ez diren memoriako atalak eguneratu gabe dauden parametroei dagozkie (etxebizitza-kopurua, adibidez). Adibidez: 1.3 atala.

–UM-F, UM-G, UM-H eta UM-I unitate morfologikoetako hirigintza-fitxa partikularretako planoak ez dira azken proposamenaren arabera eguneratu.

–3.1 planoan, D eta E unitate morfologikoen arteko eremua, "Berdegune eta eremu libre publikoetarako lagapena" gisa jasoa, dagoeneko ezin da horrela kontatu. Izan ere, 1. alegazioaren C.3b puntuari dagokionez, sustatzaileak lurraren mailako erabilera publikoko espazio pribatiboak izan daitezen proposatu du. Beraz, planoan honela jaso beharko dira: "Lurraren mailako erabilerarako zortasuna: errepideen eta oinezkoentzako bideen sarea lurzati pribatuan".

Beraz, aurkeztuko den testu bateginak gai horiek zuzendu beharko ditu, testua orokorrean koherentea izan dadin.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak 2022ko abenduaren 12an aurkeztu eta Lurralde Antolamenduko Batzordeak 2022ko abenduaren 14an onetsitako txostenaren, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren eta bete beharreko gainerako arauen arabera, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Aurkeztutako alegazioak ebaztea, erabaki honetan azaldutako moduan.

2. Erripagañako AR-2 banaketa-area berrantolatze aldera Pamplona Distribución SAk sustatutako Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren aldaketaren espedientea onestea, txosten sektorialei buruzko II.4 atalari (Ingurumen Eraginaren Atala) eta kontsiderazioei buruzko IV. atalari buruz adierazitakoari jarraikiz.

3. Sustatzaileari eskatzea aldaketaren testu bategina aurkez dezan. Testuak honako hauetatik eratorritako aldaketak jaso behar ditu: alegazio-idazkien ebazpena; txosten honetan jasotako kontsiderazioak; 2022ko azaroaren 23an aurkeztutako dokumentazioa; Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren azaroaren 29ko 1216E/2022 Ebazpena, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita; eta txosten sektorialak.

Halaber, proiektuaren dokumentazioa aurkeztu beharko da, urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera; dekretu horren bitartez Nafarroako plangintzaren erregistroa eta Nafarroako hirigintza- eta lurralde-plangintzako tresnak aurkezteko formatua arautu ziren. Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 29.2 artikuluaren arabera, aldaketa honen zehaztapenak araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero izanen dira bete beharrekoak. Araudia argitaratu aurretik, ezinbestekoa da aldaketaren testu bategina aurkeztea eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak baliozkotzea.

4. Aldaketa hau garatu eta egikaritzean, espedientea izapidetzean egindako txosten sektorialetan ezarritakoa beteko da.

5. Nolanahi ere, obren egikaritzeak beste azpiegitura eta zortasun batzuetan eragina badu edo azpiegitura eta zortasun horiek obren egikaritzea baldintzatzen badute, sustatzaileak behar adina baimen eskatuko dizkie gai horietan eskumena duten organoei.

6. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, ezagutzera emateko.

7. Erabaki hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuari; Etxebizitza Zerbitzuari; Osasun Departamentuko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuari; Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari; Biodibertsitatearen Zerbitzuko Ingurumen Eraginaren Atalari; Babes Zibileko Zerbitzuari; Nafarroako Kirolaren Institutuko Azpiegiturak Kudeatzeko Atalari; Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari; Iruñerriko Mankomunitateari; Telekomunikazioetako eta Informazio Teknologietako Zuzendaritza Nagusiari; Hegazkineria Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari; Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Burlatako Udalari, enpresa sustatzaileari eta alegatzaileei.

8. Adieraztea erabaki honek administrazio-bidea agortzen duela, eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean araudia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Nolanahi ere, Administrazio Publikoek aurrez errekerimendua egin dezakete Nafarroako Gobernuaren aurrean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko abenduaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2217497