262. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

118/2022 FORU DEKRETUA, abenduaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide bat berritzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 10. artikuluan Kontseiluaren osaera xedatzen du, eta ezartzen du, halaber, Kontseiluko kideak izendatuko direla Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, unibertsitateen arloko eskumena duen kontseilariak proposatuta.

Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 9. artikuluan zehazten du nolakoa izanen den Kontseiluaren osaera, eta adierazten du 19 kide izanen dituela.

Sei kidek unibertsitateko komunitatea ordezkatuko dute, honela banatuak:

a) Hiru berezko kide: errektorea, idazkari nagusia eta kudeatzailea.

b) Gobernu Kontseiluak bere kideen artean hautatutako hiru kide, unibertsitateko komunitatea ordezkatuz: irakasle bat, ikasle bat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

Hamahiru kidek Nafarroako interes sozialak ordezkatuko dituzte, honela banatuak:

a) Bost kide, Nafarroako Parlamentuak gehiengo osoz hautatuak.

b) Bi kide, izendapenaren aurretik Nafarroako Foru Komunitatean egindako azken hauteskunde sindikalen emaitza ofizialen arabera ordezkari gehien lortu dituzten bi sindikatuek bana proposaturik.

c) Bi kide, araudi indardunaren arabera, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuen jotzen diren enpresaburuen elkarteek proposaturik.

d) Lau kide, Hezkuntza Departamentuko titularrak proposaturik.

2022ko azaroaren 28ko jakinarazpenaren bidez, Unión General de Trabajadores de Navarra (UGT) sindikatuak bere ordezkaria aldatzea proposatu zuen.

Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko abenduaren hamalauan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea María José Anaut Couso andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluan Unión General de Trabajadores de Navarra sindikatua ordezkatzen duen kidea, eta egindako zerbitzuak eskertzea.

2. Isabel Fernández Pan andrea izendatzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide Unión General de Trabajadores de Navarra sindikatua ordezkatzeko.

3. Foru dekretu hau interesdunei eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko abenduaren 14an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2217007