261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

697/2022 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten eta argitaratzen baita honako deialdi honetan onartutako izangaien behin betiko zerrenda: deialdia, Nafarroako toki erakundeetako kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko, jarraikiz Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean jasotako aurreikuspenei.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 516/2022 Ebazpenaren bidez (196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3koan), deialdi bat onetsi zen Nafarroako toki erakundeetako kontu-hartzaileen lanpostu hutsak betetzeko gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, jarraikiz maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean (Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzkoa) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) jasotako xedapenei.

Urriaren 26ko 570/2022 Ebazpenaren bidez, honako deialdi honetan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen: deialdia, Nafarroako toki erakundeetako kontu-hartzaileen lanpostu hutsak betetzeko gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, jarraikiz maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean (Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzkoa) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) jasotako xedapenei. Gero, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak azaroaren 11n emandako 643/2022 Ebazpenaren bidez, indarrik gabe utzi zen 570/2022 Ebazpena eta onetsi egin zen aipatu deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, lanpostu hutsak betetzeko gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Ebazpen hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Erreklamazioak aurkezteko epea iraganda eta deialdiaren 4.4 oinarrian xedatutakoarekin bat, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Era berean, Langileria Batzordeak hautaturiko epaimahaikideak izendatzen dira.

Horregatik, eskuordetu dizkidaten ahalmenak erabiliz, zehazki, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 1eko 35/2020 Foru Aginduaren bidez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako zenbait eskumen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari eskuordetzen dizkiona) eta urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez (Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena) emandakoak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea honako deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda: deialdia, Nafarroako toki erakundeetako kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko, jarraikiz Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean jasotako aurreikuspenei.

2. Langileria Batzordeak hautaturiko epaimahaikideak izendatzea:

–Epaimahaikidea: Juan José Senosiain Oreste.

–Ordezko epaimahaikidea: César Valencia Guembe.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2022ko abenduaren 12an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

ERANSKINA

Onartuak:

ALVAREZ PAEZ, ABEL

AZANZA ILZARBE MARIA YOLANDA

GAINZA ORDOQUI, JOSE MARIA

GARCIA LERANOZ, ELISA

GROCIN GARJON, BEATRIZ

IRISARRI MORENO, ANA JULIA

ROMANO BLASCO, JOSE LUIS

SAEZ RAMIREZ, ROSA ANA

UGARTE MARTÍNEZ, ROSA ANA

Baztertuak:

Eskabidea epez kanpo aurkezteagatik.

MATEOS CRISOSTOMO, NURIA

Iragarkiaren kodea: F2216902