261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Ekonomia-jardueren gaineko 2022ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrari jarraituz, aditzera ematen da 2023ko urtarrilaren 22an bukatuko dela epea ekonomia-jardueren gaineko 2022ko zerga dela-eta igorritako kuotak borondatez ordaintzeko.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein banku-bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2022ko abenduaren 22an kargatuko dira kontuan.

Borondatez ordaintzeko epea iragan eta gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu-bidez kobratzeko.

Altsasun, 2022ko abenduaren 13an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2216987