261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

322/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, abenduaren 15eko 305/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta ataletik beherako unitateen egitura garatu zen.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren abenduaren 15eko 305/2015 Foru Aginduaren bidez, departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta ataletik beherako unitateen egitura garatu zen, gero aldatu zena urtarrilaren 11ko 12/2017 Foru Aginduaren bidez, urriaren 26ko 394/2018 Foru Aginduaren bidez, maiatzaren 14ko 131/2021 Foru Aginduaren bidez eta uztailaren 5eko 183/2022 Foru Aginduaren bidez (denak Eskubide Sozialetako kontseilariarenak).

Orain dela gutxi Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatu zaizkionez Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren kudeaketaren arloan Estatuak zituen eskumenak, kotizazio gabeko prestazioen esparruaren barruan, departamentuaren egitura organikoa aldatu da, horretarako berariazko atal berri bat sortuz, kudeaketan eraginkortasun handiagoa lortzeko.

Berrantolaketa horren ondorioz, oraingo Pentsioen Bulegoa egituratik kendu beharra dago, haren eskumen funtzionalak aipatutako atalera eskuordetu baitira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko dela.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Eskubide Sozialetako kontseilariaren abenduaren 15eko 305/2015 Foru Aginduaren 3. artikulua aldatzen da eta 12. artikulua kentzen da. Foru agindu horren bidez departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta ataletik beherako unitateen egitura garatu zen.

Lehena.–3. artikulua aldatzen da. Aurrerantzean honela idatzita geldituko da:

"3. artikulua. Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

a) Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuaren mende:

–Toki Entitateekin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin Koordinatzeko Bulegoa."

Bigarrena.–12. artikulua kentzen da.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abenduaren 15ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2217114