3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Jendaurreko informazioa, A/31/1.º0018 NL/sr espedientea.
Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzeko eskaera, titularrak uko egin diolako.
Eskatzailea: Goizuetako Udala.
Ibaiaren edo errekaren izena: Domiña-azpia iturburua.
Azkendu beharreko aprobetxamenduko emaria: 2 l/s.
Udal-mugartea eta probintzia: Goizueta (Nafarroa).
Destinoa: udalerriaren hornidura.
Obren azalpen laburra eta helburua:
Goizuetako Udalak eskatu du azken dezatela Goizuetako udal mugarteko (Nafarroa) Domiña-azpia iturburuko 2 l/s-ko ur-aprobetxamendua, herriko hornidura handitzeko 1929/12/19an eman zitzaiona.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Goizuetako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2022ko abenduaren 9an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E2216760