261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 607. lurzatian. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2022ko abenduaren 1ean egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Esako katastroko 1. poligonoko 607. lurzatian (Barriada Turística kalea, 5), M.ª Paz Ruíz Díezek sustaturik.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua betetzeko (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Esan, 2022ko abenduaren 12an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2216952