261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Jabari publikoko ondasunaren kalifikazio juridikoa aldatzea eta haren desafektazioa. Behin betiko onespena

Orisoaingo Udalak, 2022ko abenduaren 14an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

"2022ko uztailaren 20ko osoko bilkuran, jabari publikoko 30 m²-ko lursail bati buruzko ikerketa-espedientea onetsi zen (San Pelayo plaza). Zehazki, erabaki horren 2. apartatuaren arabera, aitortu zen 30 m²-ko azalera hori ez dela jabari publikokoa eta udala ez dela haren titularra, baizik eta 1. poligonoko 19. lurzatikoa bide dela, nahiz eta 80ko hamarkadaz geroztik katastroan egin diren inskripzioetan plaza edo jabari publikoko azalera gisa agertu izan den. Hori dela eta, 3. apartatuan erabakitzen da bidezkoa dela honako eremu honen desafektaziorako espedientea izapidetzea eta dagokion aldaketa egitea udal katastroan: 30 m²-ko azalera, muga hauek dituena: atzealdean, 17. lurzatia; eskuinaldean, 20. lurzatia; ezkerraldean, plaza publikoa, eta, aurrealdean, katastroko inbentarioko 11. finka (eskola eta udaletxea) eta Kale Nagusia." 2022ko uztailaren 20ko erabaki hori betearazlea da, bat etorriz Administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearen 39/2022 Legearen 97. eta 98. artikuluekin.

2022ko urriaren 19ko osoko bilkuran, erabaki zen hastea honako eremu honen desafektaziorako prozedura: 30 m²-ko azalera, muga hauek dituena: atzealdean, 17. lurzatia; eskuinaldean, 20. lurzatia; ezkerraldean, plaza publikoa, eta, aurrealdean, katastroko inbentarioko 11. finka (eskola eta udaletxea) eta Kale Nagusia. Orobat, erabaki zen hura jendaurrean jartzea, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hilabeteko epean interesdunek azter dezaten eta bidezko diren erreklamazioak aurkez ditzaten.

Osoko bilkuran hartu zen erabaki hori 2022ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta gero, azaroaren 3an, eta espedientea, argitaratu zenetik, hilabetez jendaurrean egon eta gero, jendaurreko aldian ez da alegaziorik batere aurkeztu.

Ikusirik eman den txosten juridikoa, bidezkotzat jotzen duena, espedientea bukatzeko, honako eremu honen desafektazioa behin betiko onestea: 30 m²-ko azalera, muga hauek dituena: atzealdean, 17. lurzatia; eskuinaldean, 20. lurzatia; ezkerraldean, plaza publikoa, eta, aurrealdean, katastroko inbentarioko 11. finka (eskola eta udaletxea) eta Kale Nagusia. Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikulua, honako hau zehazten duena: "jabari publikoko eta ondareko ondasunen kalifikazio juridikoa berariaz aldatu ahal izateko, aldaketaren bidezkotasuna eta legezkotasuna egiaztatzen dituen espedientea behar da. Espediente horri buruzko erabakia Osoko Bilkurak hartuko du, hilabetean jendaurrean paratu ondoren. Kalifikazio juridikoaren aldaketa jabari publikoko ondasunen gainekoa baldin bada, erabakia Udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoz hartuko da", eta azken urratsa izanen da Nafarroako Gobernuak onestea.

Horiek horrela, honako hau erabaki du Orisoaingo Udalak, osoko bilkuran:

Lehena.–Honako eremu honen desafektazioa behin betiko onestea: 30 m²-ko azalera, muga hauek dituena: atzealdean, 17. lurzatia; eskuinaldean, 20. lurzatia; ezkerraldean, plaza publikoa, eta, aurrealdean, katastroko inbentarioko 11. finka (eskola eta udaletxea) eta Kale Nagusia.

Bigarrena.–Erabaki hau ukitutako jabeei jakinaraztea.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Ahalmena ematea Orisoaingo Udaleko alkate udalburuari, edo legez haren ordez jarduten duenari, erabakitakoa formalizatzeko behar diren agiri publiko nahiz pribatu guztiak sina ditzan.

Orisoainen, 2022ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2217162