261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Urbanizazio-proiektua U.A. 1.4.A jarduketa-unitatean. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2022ko abenduaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea U.A. 1.4 A jarduketa-unitatearen urbanizazio-proiektua, Juan Ángel Contín Carlosenak sustatuta.

Iragarkia 2022ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an, baita prentsan eta Udaleko iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bete beharrez xedaturik dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Otsagabian, 2022ko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2217182