261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

231/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 9koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 21eko 88/2021 Foru Agindua, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren bulego mailako egitura organikoa ezarri zuena.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Era berean, abuztuaren 14ko 85/2019 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, zuzendaritza nagusien mailakoa, eta urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen atalen mailetaraino.

Gero, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 21eko 88/2021 Foru Aginduaren bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren bulego mailako egitura organikoa ezarri zen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko da.

Bestalde, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Lege horren 37.2 artikuluak xedatzen duenez, bulego eta atalez azpiko mailako beste unitate batzuk egoten ahalko dira, eta honako eginkizun hauek esleituko zaizkie: izapidetzea, inbentarioa, erregistroa, artxiboa eta esleituta dituzten gaiekin lotutako beste izapide batzuk.

Adierazitakoaren arabera, beharrezkoa da Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura eta eginkizunak osatzea eta egokitzea, atalez azpiko mailako unitateen mailan, kontuan hartuta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian lan bolumena handitzen ari dela uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legetik eratorritako enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen ondorioz. Foru lege horretan neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Aldatzea 88/2021 Foru Agindua, maiatzaren 21ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa bulegoen mailan.

Xedapen gehigarri bat gehitzen zaio Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 21eko 88/2021 Foru Aginduari, zeinak Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen baitu bulegoen mailan. Honela idatzita geratzen da:

"Hirugarren Xedapen Gehigarria.–Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian koordinazio unitateak sortzea.

1. Koordinazio unitate hauek sortzen dira, eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Atalari atxikita geratzen dira:

–Hautaketa prozesuen Koordinazio Juridikoko Unitatea, honako eginkizun hauek dituena:

a) Langileen arloan Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekoak diren sartzeko eta lanpostuak betetzeko deialdiak egitea.

b) Langileen arloan Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari dagozkion sartzeko eta igotzeko prozedurak izapidetzea.

c) Langileen arloan Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari dagozkion sartzeko eta igotzeko prozeduren kudeaketan koordinazio juridikoa.

d) Hautaketa organoen jardunaren koordinazioa, jarraipena eta aholkularitza juridikoa, eta haien jardueren balorazioa.

e) Atalari esleitutako langileen arloetan arauzko xedapenak eta administrazio egintzak betearaztea eta aplikazio irizpideak zehaztea, beste organo eskudun batzuekin batera.

f) Atalari esleitutako hautaketa prozesuen berezko gaiei buruzko txosten juridikoak egitea.

g) Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizun juridikoak, kudeatzen duen esparruan.

–Hautaketa prozesuen Koordinazio Administratiboko Unitatea:

a) Langileen arloan Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari dagozkion sartzeko eta lanpostuak betetzeko prozeduretako administrazio espedienteak izapidetzea eta koordinatzea.

b) Langileen arloan Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari dagozkion sartzeko eta lanpostuak betetzeko prozedurak kudeatzeko behar diren administrazio datuak eta administrazio dokumentazioa koordinatzea, sortzea eta eguneratzea.

c) Langileen arloan Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari dagozkion sartzeko eta lanpostuak betetzeko prozedurei buruz hautaketa organoek egindako dokumentazio guztiaren jarraipena, kontrola eta koordinazioa egitea.

d) Koordinatzea Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari dagozkion hautaketa organoen jardueren argitalpena, eta langileak sartzeko eta lanpostuak betetzeko prozeduren ebazpenak koordinatzea.

e) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari dagozkion hautaketa prozeduren dokumentazioa artxibatzea.

f) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen izendapenak koordinatzea.

g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileak sartzeko eta lanpostuak betetzeko prozedurak izapidetzeari buruzko informazioa kudeatzeko sistemak ezartzeko orduan, modernizazio elektronikorako proiektuak koordinatzea, parte izatea eta gauzatzea.

h) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari dagozkion langileak sartzeko eta lanpostuak betetzeko prozedurak kudeatzeko informazio sistemetan datuak modu koordinatuan kudeatzea eta mantentzea.

i) Langileen arloan Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari dagozkion sartzeko eta lanpostuak betetzeko prozeduren emaitzak ebaluatzeko datuak jarraitzea eta informazioa kudeatzea.

j) Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

2. Prozesu Judizialak Koordinazioko Unitatea sortzen da, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuaren Araubide Juridikoaren Atalari atxikita, eta honako eginkizun hauek dagozkio:

a) Dagokion dokumentazioa prestatu ondoren, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organoetan funtzio publikoaren arloan aurkezten diren errekurtsoei dagozkien administrazio espedienteak bidaltzea.

b) Aurreko letran adierazitako prozedura judizialetan beharrezkoak diren epatze-deiak, jakinarazpenak eta argitalpenak egitea aldizkari ofizialetan.

c) Kontratu administratiboak, kontratazio espedienteak eta, oro har, lan arloko epaitegiek jurisdikzio horretan eskatzen duten dokumentazio guztia bidaltzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurka demandak jartzen dituztenean.

d) Organo judizialek aldez aurretik Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak igorritako espedienteei buruz egiten dituzten dokumentu frogen eskaerak izapidetzea, bai eta, beste administrazio organo batzuei igorri arren, epaitegiek eta auzitegiek Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eskatzen dizkiotenak ere.

e) Organo judizialek funtzio publikoaren arloan ematen dituzten epaiak betearaztea.

f) Interesdunek funtzio publikoaren arloko ebazpen judizial irmoak betetzen dituzten bitartean edo betetzerakoan planteatzen diren betearazpen-intzidente guztiak izapidetzea.

g) Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

3. Aurreko ataletan aipatzen diren unitateak atxikita dauden atalen baldintza berberetan garatuko dira".

2. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko abenduaren 9an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2216689