261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

UE-U11 eta SGP-U3 unitateen birpartzelazio-proiektua. Behin betiko onespena

Nabaskozeko Udalak, abenduaren 13ko 25/2022 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi du UE-U11 eta SGP-U3 unitateen birpartzelazio-proiektua, Udalak berak sustaturik. Proiektua 2021eko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 25ekoan, bai eta jendaurreko aldia iragan ere.

Hori guztia aditzera ematen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 177. artikuluak 152. eta 76. artikuluei buruz xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta ohartarazten da ezen ebazpen horren aurka, administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratzen denetik.

Nabaskozen, 2022ko abenduaren 13an.–Alkatea, Cruz M. Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: L2217276