261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Xehetasun-azterketa eta exekuzio-unitateen mugapena, U.E.3.1.A exekuzio-unitatean. Hasierako onespena

Mendigorriko Udaleko alkate udalburuak, 2022ko irailaren 4an, hasiera batez onetsi zuen U.E.3.1.A exekuzio-unitateko xehetasun-azterketa eta exekuzio-unitateen mugapena, Amagoia Biurrun Errok sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mendigorrian, 2022ko abenduaren 12an.–Alkate udalburua, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2216840