261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

27. poligonoko 425. lurzatiaren zati baten kalifikazio juridikoa aldatzea eta soberako lurzati gisa sailkatzea

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren 461/2022 Ebazpenaren bidez, espedientea ireki du 27. poligonoko 425. lurzatiaren zati baten kalifikazio juridikoa aldatzeko, soberako lurzati gisa sailkatze aldera. Helburua da gero zuzenean besterentzea mugakideei.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok kontsultatu eta aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexa, erreklamazio edo oharrak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluarekin.

Esteribarren, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L2216333