261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Hirigintza-hitzarmena, 3. poligonoko 787. eta 788. lurzatietan. Behin betiko onespena

Deikazteluko Udalak, 2022ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Udalaren eta Allotarra nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoko elkartearen artekoa, katastroko 3. poligonoko 787. eta 788. lurzatien esparruan.

Argitaratzen den egintzaren kontra aurkezten ahal dira: gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean.

Deikaztelun, 2022ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Iñaki Suso Espadas.

Iragarkiaren kodea: L2216985