261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Deialdia, 2022-2023 ikasturtean unibertsitateko ikasleak aintzatesteko eta saritzeko bikaintasun-bekena. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 664656.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/664656).

Fuentes Dutor Fundazioak, bere xedeak betetzearren, dirulaguntzak ematen ditu askotariko hezkuntza programetarako. Duela urte askotik, programa horien artean dago dirulaguntzak ematea Cascanten bizi diren, ikasketa jakin batzuk egiten ari diren eta ikasketa-espediente bikainagatik nabarmentzen diren unibertsitateko ikasleei.

Fundazioak Cascanteko unibertsitate-ikasleei ematen dizkien laguntzei ahalik eta zabalkunde handiena emateko eta ahalik eta onuradun gehienengana iristea errazteko, Fuentes Dutor Fundazioak Cascanteko Udalari proposatu dio Udala lankidetzan aritu dadila Fundazioarekin laguntzak ematen, beka-deialdi publiko bat onetsiz eta izapidetuz, eta Fundazioak bekak ematea finantzatzeko konpromisoa bere gain hartuz.

2022ko abuztuaren 30ean, Fuentes Dutor Fundazioak 40.000 euro besterendu zizkion Cascanteko Udalari unibertsitateko beken programarako.

Cascanteko Udalak bere aurrekontuetan gaitu du 3200-4890001 Unibertsitate Bekak izeneko partida ekonomikoa, 40.000 eurokoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221. artikuluak xedatzen du Nafarroako toki entitateak lankidetzan ari daitezkeela bertzelako erakunde publiko nahiz pribatuekin eta partikularrekin bizilagunen komunitatearen interes publikoen kudeaketan, dirulaguntzak emanez, egin ditzaten toki entitateen eskumeneko zerbitzu edo jardueren lagungarri edo osagarri diren zerbitzu eta jarduerak.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz, Alkatetzak honako hau egin du:

Onestea Fuentes Dutor Fundazioak finantzatutako unibertsitate-ikasleak aintzatesteko eta saritzeko bikaintasun-bekak emateko oinarri arautzaileak.

40.000 euroko gastua baimentzea beka horiei aurre egiteko, 2022ko ekitaldi ekonomikoko 3200-489001 Unibertsitateko Bekak aurrekontu-aplikazioaren kargura.

Eskabideak eta horiekin batera doazen agiriak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako edozein erabiliz.

Laguntzak jasotzeko eskabideak eta agiriak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izanen da, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epearen azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Eskaera Cascanteko Udalari zuzendu beharko zaio, eta horretarako ezarritako inprimaki edo eredu ofizialera egokitu beharko da. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoaren arabera, ez dira aurkeztutzat joko ezarritako eskabide ereduarekin bat ez datozen eskabideak.

Cascanten, 2022ko abenduaren 16an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2217242