261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Xehetasun-azterketa, BB-2 sektoreko U.B. 6 oinarrizko unitateetan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko abenduaren 7ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen Berriobeitiko BB-2 sektoreko U.B. 6 oinarrizko unitateen xehetasun-azterketa, Avantespacia Inmobiliaria SLk sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Berriobeitin, 2022ko abenduaren 12an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2216776