261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Gora jotzeko 22-02031 errekurtsoa, katastro aldaketa ezesteari buruz

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruaren probidentzia bat jaso dugu, 2022ko azaroaren 24koa, María Dolores Urabayen Díez De Ulzurrunek jarritako gora jotzeko 22-02031 errekurtsoari buruz. Errekurtsoak, hain zuzen, aurka egiten dio Beraskoaingo Udaleko alkatearen 2022ko irailaren 15eko ebazpen bati, katastro aldaketa egitea ezesten baitzuen.

Epatzen dira interesdun diren pertsonak edo entitateak, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen (Iruñeko Iturrama kalea, 10), interesdun gisa, Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketan).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Beraskoainen, 2022ko abenduaren 15ean.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2217097