261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa, Z.O.3.3 eremu antolatuko 1. poligonoko 975., 976., 977., 978., 979. eta 980. lurzatietan. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2022ko abenduaren 1eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun azterlan bat Z.O.3.3 eremu antolatuko 1. poligonoko 975., 976., 977., 978., 979. eta 980. lurzatien determinazio xehatuak aldatzeko. Sustatzailea: Navarra de Suelo y Vivienda SAU.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluan ezarritakoarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Agoitzen, 2022ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2217241