261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko 22. poligonoko 167. lurzatian. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2022ko azaroaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Antsoaingo Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileen aldaketa, Antsoaingo 22. poligonoko 167. lurzatian, Ignacio Leranoz Goñik sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, aitzinetik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak egin ditzaten.

Antsoainen, 2022ko abenduaren 13an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2216951