261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko 22. poligonoko 1009. lurzatian. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2022ko azaroaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Antsoaingo Udal Plan Orokorreko determinazio xehatuen aldaketa, Antsoaingo 22. poligonoko 1009. lurzatiari dagokiona, Abáigar Promoción y Construcción enpresak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, aitzinetik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, interesdunek azter dezaten eta, halakorik bada, egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak egin ditzaten.

Antsoainen, 2022ko abenduaren 13an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2216942