2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOABARRENA
Borondatezko birpartzelazio proiektua Artatzako UE-4ko 9. poligonoko 730. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren abenduaren 16ko 105/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da UE5 unitatearen birpartzelazio proiektua, Artatzako katastroko 9. poligonoko 730. lurzatiaren ipar-ekialdeko muturraren zati bat hartzen duena (lurzati hori 197. lurzatia zen lehen).
Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 74. artikuluan xedatutakoarekin bat, (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko jotzen dituzten alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten.
Zudairin, 2022ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.
Iragarkiaren kodea: L2217240