261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Birpartzelazio proiektua Etxabarriko UE-8 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzak 2022ko abenduaren 14an eman ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen birpartzelazio proiektu bat Etxabarriko UE-8 unitatean, Eduardo Aramendía Echávarrik sustatua, birpartzelazioa egiteko UE-8 unitatean. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki-taulan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169.b) eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Amillaon, 2022ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2217105