261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio bidez, kirol-teknikariaren lanpostuan aritzeko aldi baterako kontratuarekin (euskarako nahitaezko C1 maila) Indarrik gabe uztea

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak 2022ko irailaren 23an hartu erabaki baten bidez, deialdia onetsi zen izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio bidez, kirol-teknikariaren lanpostuan (euskarako nahitaezko C1 maila) aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzura; iragarkia 2022ko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 13an.

Era berean, Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak abenduaren 16an hartutako erabaki baten bidez, erabaki da deialdia indarrik gabe uztea, probetara sartzeko baldintzetako bat (euskarako C1 maila) kendu delako, eta erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, prozeduran interesdun gisa agertzen direnei jakinarazteko.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabetez, erabaki honen jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, erabaki honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Zizur Nagusian, 2022ko abenduaren 19an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2217245