261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Aldaketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

Alkatetzaren maiatzaren 23ko 1120/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen Tuterako Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 26an.

2022ko azaroaren 21eko 2485 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Administrazio Auzitegiak ebatzi du partez baiestea 22-01673 gora jotzeko errekurtsoa, 2022ko lan publikoa eskaintza onesteari buruzkoa, eta lan publikoaren eskaintza publiko horretan sartzea Tuterako Udalaren hiru haur-eskoletako ikasleei arreta emateko lanaldi osoko haur-hezitzaileen bi lanpostu; lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez hautatu beharko dira, 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarriaren arabera.

Ondorioz, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aipatutako ebazpena betearazteari buruz Alkatetzak 2022ko abenduaren 12an emandako 2438 Ebazpenaren bidez, onetsi egiten da "Aldatzea Tuterako Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza onesten duen Alkatetzaren maiatzaren 23ko 1120/2022 Ebazpena 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 26an, eta Udalaren hiru haur-eskoletako ikasleei arreta emateko lanaldi osoko haur-hezitzaileen bi lanpostu sartzea (C maila). Lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez hautatu beharko dira, 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarriaren arabera".

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehena.–Aldatzea Alkatetzak maiatzaren 23an emandako 1120/2022 Ebazpena, Tuterako Udalaren eta haren menpeko erakunde/entitateen 2022rako lan publikoaren eskaintzari buruzkoa, bete beharrez abenduaren 28ko 20/21 Legeak xedaturikoa (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea), jarraian aipatzen diren lanpostuak sartuz:

Bat etorriz 20/21 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriekin:

Tuterako Udala:

–Haur hezitzaileen 2 lanpostu, C mailakoak, funtzionarioen araubidean (seigarren xedapen gehigarria).

Lanpostu horiek beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Bigarrena.–Aldaketa argitaratzea Udalaren egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2022ko abenduaren 14an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2216999