Iragarkia
261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
116/2022 FORU DEKRETUA, abenduaren 14koa, 2022ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena osasun langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta haren erakunde autonomoen eremurako, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokio.
2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legeak 20.Bat artikuluaren 1. apartatuan xedatzen duenez, administrazio publikoekin harreman mugagabea izanen duten langile berriak sartzeko, artikulu horretan berean adierazitako irizpideak aplikatuko dira, eta, hala, langileen ordezte-tasa ehuneko 120koa izanen da lehentasunezko sektoreetan, eta ehuneko 110ekoa gainerako sektoreetan.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko lege horretan ezarritako ordezte-tasarekin bat, ondorioztatzen da ezen 2022rako lan publikoaren eskaintza partzial honetan 204 lanpostu sartuko direla guztira: 202 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun langileenak eta 2 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun langileenak. Lan eskaintza hau langileak ordezteko 2021eko tasari dagokio, aipatu 22/2021 Legearen 19.Bat artikuluan ezartzen den bezala.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak eta Osasun Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahai Orokorrean, Nafarroako Gobernuari proposatu diote onets dezan 2022ko lan publikoaren eskaintza partzial bat, ordezte-tasari dagokiona, guztira 204 lanpostu biltzen dituena: 2 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun langileenak eta 202 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun langileenak.
204 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako zuzkidura.
Azkenik, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 14 gordeko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetarako, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, erreserba hori zer lanpostutan aplikatuko den zehazten da.
Era berean, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoa betetzeko asmoz, lan eskaintza partzial honetan 7 lanpostu gordeko dira genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako erreserba-txandarako, eta zehazten da zein lanpostutan aplikatuko den erreserba hori.
Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko abenduaren hamalauan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren eskaintza partziala onestea.
1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten da 2022. urterako. Lan eskaintzak Osasun Departamentuko osasun langileen 204 lanpostu biltzen ditu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoak, eta langileak ordezteko 2021eko tasari dagokio, 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen 20.Bat artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
1.2. I. eranskinean biltzen dira lanpostuen xehetasunak.
1.3. Sarrerako deialdietan bete beharreko lanpostuen zenbakiak kasuan kasuko lekualdatze lehiaketen ondorioz gelditzen diren lanpostuenak izanen dira.
Hala ere, lan publikoaren eskaintza partzial honetan sartutako lanpostuen kopuru osoari (204) eusteko, lanpostuen zenbakiak beste batzuekin ordezten ahalko dira, baldin eta lanpostu bat esleituz gero borondatezko eszedentzia bukatu eta jardunean hasten direnei, lanpostu izendapen ezberdinak dituzten lekualdatze lehiaketetako parte-hartzaileei edo esparru nazionaleko lekualdatze lehiaketetan parte hartzen dutenei, edo antolamendu juridikoan lanpostuak betetzeko aurreikusitako beste edozein modu edo kausagatik, baita antolaketa-arrazoiengatik eta behar bezala justifikatutako zerbitzu beharrengatik ere.
2. artikulua. Erreserba txandak, desgaitasuna dutenentzat.
Bat.–Lan publikoaren eskaintza partzial honetan, 14 lanpostu gordeko dira %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenentzako erreserba txandetarako.
Bi.–Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:
–OOLTko medikuak: 2 lanpostu.
–Psikologo klinikoak: lanpostu 1.
–Osasun mentaleko erizaintzako erizain espezialistak: lanpostu 1.
–Erizaintza obstetriko-ginekologikoko erizain espezialistak: lanpostu 1.
–Fisioterapeutak: lanpostu 1.
–Terapeuta okupazionalak: lanpostu 1.
–Laborategiko teknikari espezialistak (LTEak): lanpostu 1.
–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): 4 lanpostu.
–Farmaziako teknikariak: 2 lanpostu.
3. artikulua. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txanda.
Bat.–Lan publikoaren eskaintza partzial honetan, 7 lanpostu gordeko dira genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandarako.
Bi.–Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:
–OOLTko medikuak: 2 lanpostu.
–Erizaintza obstetriko-ginekologikoko erizain espezialistak: lanpostu 1.
–Osasun mentaleko erizaintzako erizain espezialistak: lanpostu 1.
–Fisioterapeutak: lanpostu 1.
–Terapeuta okupazionalak: lanpostu 1.
–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lanpostu 1.
4. artikulua. Espainiako nazionalitatea izatea beharrezkoa duten lanpostuak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio ebazpen bidez zehaztu dezan, kasuan kasuko sarrerako hautaprobak egiteko deialdiak onetsi aurretik, zein lanpostuk duten atxikia ahal publikoak betetzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, lanpostu horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatuko baita.
5. artikulua. Foru dekretu honen bidez onesten den enplegu publikoaren eskaintzan sartzen diren lanpostuak eskainiko dira kasuan kasuko sarrerako deialdia onesten den egunean plantilla organikoan agertzen diren betebeharrekin.
AZKEN XEDAPENAK
Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2022ko abenduaren 14an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.
I. ERANSKINA
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
LANPOSTU HUTSA | ESPEZIALITATEA | MAILA | LANALDIA | LANPOSTU ZENBAKIA |
Laneko medikuntzako mediku espezialista | A | Osoa | 1683 | |
Laneko medikuntzako mediku espezialista | A | Osoa | 4239 |
Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritza/Zerbitzu Zentralak
LANPOSTU HUTSA | ESPEZIALITATEA | MAILA | LANALDIA | LANPOSTU ZENBAKIA |
Farmaziako teknikaria | D | Osoa | 72128 |
Oinarrizko Osasun Laguntza
LANPOSTU HUTSA | ESPEZIALITATEA | MAILA | LANALDIA | LANPOSTU ZENBAKIA |
OOLTko medikua | A | Osoa | 60105 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 60276 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 60302 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 60375 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 60395 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 60495 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 60620 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 60670 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 60675 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 60798 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 60855 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 60921 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 60936 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 61024 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 61027 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 65740 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 65827 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 67378 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 68701 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 69375 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 69382 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 69395 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 69396 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 69397 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 71243 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 72336 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 72337 | |
Larrialdietako zerbitzu arrunteko medikua | A | Osoa | 67839 | |
Larrialdietako zerbitzu arrunteko medikua | A | Osoa | 69112 | |
Larrialdietako zerbitzu arrunteko medikua | A | Osoa | 72088 | |
Odontologoa | A | Osoa | 66288 | |
OOLTko pediatra | Pediatria eta haren arlo espezifikoak | A | Osoa | 60490 |
OOLTko pediatra | Pediatria eta haren arlo espezifikoak | A | Osoa | 60891 |
OOLTko pediatra | Pediatria eta haren arlo espezifikoak | A | Osoa | 66405 |
Fisioterapeuta | B | Osoa | 60793 | |
Fisioterapeuta | B | Osoa | 62495 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 60373 |
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa
LANPOSTU HUTSA | ESPEZIALITATEA | MAILA | LANALDIA | LANPOSTU ZENBAKIA |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Analisi Klinikoak | A | Osoa | 64859 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Digestio aparatua | A | Osoa | 72166 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Kardiologia | A | Osoa | 63281 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Kardiologia | A | Osoa | 63399 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Kardiologia | A | Osoa | 65166 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Kardiologia | A | Osoa | 66082 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Kirurgia ortopedikoa eta traumatologia | A | Osoa | 62778 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Kirurgia ortopedikoa eta traumatologia | A | Osoa | 65256 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Kirurgia pediatrikoa | A | Osoa | 62922 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Kirurgia plastiko, estetiko eta konpontzailea | A | Osoa | 64208 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Kirurgia plastiko, estetiko eta konpontzailea | A | Osoa | 71129 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Endokrinologia eta nutrizioa | A | Osoa | 67098 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Genetika | A | Osoa | 72178 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Geriatria | A | Osoa | 70888 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Hematologia eta hemoterapia | A | Osoa | 64707 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Barne medikuntza | A | Osoa | 71106 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Barne medikuntza | A | Osoa | 71107 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Nefrologia | A | Osoa | 65445 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Nefrologia | A | Osoa | 71263 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Neurofisiologia klinikoa | A | Osoa | 71124 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Obstetrizia eta ginekologia | A | Osoa | 60200 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Obstetrizia eta ginekologia | A | Osoa | 64655 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Obstetrizia eta ginekologia | A | Osoa | 66810 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Obstetrizia eta ginekologia | A | Osoa | 68579 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Onkologia medikoa | A | Osoa | 72198 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Onkologia erradioterapikoa | A | Osoa | 71134 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Otorrinolaringologia | A | Osoa | 69587 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Otorrinolaringologia | A | Osoa | 69744 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Pediatria eta haren arlo espezifikoak | A | Osoa | 62148 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Pediatria eta haren arlo espezifikoak | A | Osoa | 66126 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Pediatria eta haren arlo espezifikoak | A | Osoa | 66127 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Pediatria eta haren arlo espezifikoak | A | Osoa | 67126 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Psikiatria | A | Osoa | 71109 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Erradiodiagnostikoa | A | Osoa | 63739 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Erradiodiagnostikoa | A | Osoa | 71112 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Urologia | A | Osoa | 63161 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Urologia | A | Osoa | 67898 |
Medikua | A | Osoa | 68811 | |
Larrialdietako mediku albokoa | A | Osoa | 67201 | |
Larrialdietako mediku albokoa | A | Osoa | 69701 | |
Psikologo klinikoa | A | Osoa | 71814 | |
Psikologo klinikoa | A | Osoa | 72205 | |
Erizain espezialista | Osasun mentaleko erizaintza | B | Osoa | 71712 |
Erizain espezialista | Erizaintza obstetriko-ginekologikoa (emagina) | B | Osoa | 67554 |
Erizain espezialista | Erizaintza obstetriko-ginekologikoa (emagina) | B | Osoa | 67981 |
Erizain espezialista | Erizaintza obstetriko-ginekologikoa (emagina) | B | Osoa | 71200 |
Erizain espezialista | Erizaintza obstetriko-ginekologikoa (emagina) | B | Osoa | 71929 |
Erizain espezialista | Erizaintza obstetriko-ginekologikoa (emagina) | B | Osoa | 72418 |
Erizain espezialista | Erizaintza obstetriko-ginekologikoa (emagina) | B | Osoa | 72419 |
Erizain espezialista | Erizaintza obstetriko-ginekologikoa (emagina) | B | Osoa | 72420 |
Fisioterapeuta | B | Osoa | 60440 | |
Fisioterapeuta | B | Osoa | 60843 | |
Fisioterapeuta | B | Osoa | 65368 | |
Fisioterapeuta | B | Osoa | 70680 | |
Terapeuta okupazionala | B | Osoa | 67659 | |
Terapeuta okupazionala | B | Osoa | 69761 | |
Terapeuta okupazionala | B | Osoa | 71572 | |
Anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialista | C | Osoa | 66684 | |
Anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialista | C | Osoa | 69800 | |
Anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialista | C | Osoa | 71934 | |
Anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialista | C | Osoa | 72424 | |
Dietetikako teknikari espezialista | C | Osoa | 67485 | |
Dietetikako teknikari espezialista | C | Osoa | 71345 | |
Laborategiko teknikari espezialistak | C | Osoa | 60570 | |
Laborategiko teknikari espezialistak | C | Osoa | 63954 | |
Laborategiko teknikari espezialistak | C | Osoa | 64235 | |
Laborategiko teknikari espezialistak | C | Osoa | 65485 | |
Laborategiko teknikari espezialistak | C | Osoa | 67915 | |
Laborategiko teknikari espezialistak | C | Osoa | 71715 | |
Laborategiko teknikari espezialistak | C | Osoa | 71716 | |
Laborategiko teknikari espezialistak | C | Osoa | 71936 | |
Laborategiko teknikari espezialistak | C | Osoa | 71937 | |
Laborategiko teknikari espezialistak | C | Osoa | 71938 | |
Laborategiko teknikari espezialistak | C | Osoa | 72425 | |
Laborategiko teknikari espezialistak | C | Osoa | 72426 | |
Erradioterapiako teknikari espezialista | C | Osoa | 67484 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 61052 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 61219 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 61286 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 61362 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 61485 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 61523 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 61913 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 61975 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 62060 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 62095 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 62131 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 62155 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 62269 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 62270 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 63028 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 63169 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 63392 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 64635 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 64860 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 64882 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 64883 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 65567 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 67254 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 67270 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 67759 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 69675 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 69680 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 69815 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 71725 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 72258 | |
Farmaziako teknikaria | D | Osoa | 71720 | |
Farmaziako teknikaria | D | Osoa | 71721 | |
Farmaziako teknikaria | D | Osoa | 71722 | |
Farmaziako teknikaria | D | Osoa | 71723 | |
Farmaziako teknikaria | D | Osoa | 71939 | |
Farmaziako teknikaria | D | Osoa | 71940 | |
Farmaziako teknikaria | D | Osoa | 71941 | |
Farmaziako teknikaria | D | Osoa | 71977 | |
Farmaziako teknikaria | D | Osoa | 71979 | |
Farmaziako teknikaria | D | Osoa | 72434 |
Tuterako Osasun Barrutia
LANPOSTU HUTSA | ESPEZIALITATEA | MAILA | LANALDIA | LANPOSTU ZENBAKIA |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Medikuntza fisikoa eta errehabilitazioa | A | Osoa | 65182 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Nefrologia | A | Osoa | 70972 |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Erreumatologia | A | Osoa | 71210 |
Larrialdietako zerbitzu arrunteko medikua | A | Osoa | 69324 | |
Larrialdietako zerbitzu arrunteko medikua | A | Osoa | 70798 | |
Odontologoa | A | Osoa | 67344 | |
Erizain espezialista | Osasun mentaleko erizaintza | B | Osoa | 71730 |
Hortzetako higieneko teknikari espezialista | C | Osoa | 72436 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 65073 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 65230 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 68452 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 69990 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 71216 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 72307 |
Lizarrako Osasun Barrutia
LANPOSTU HUTSA | ESPEZIALITATEA | MAILA | LANALDIA | LANPOSTU ZENBAKIA |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Erradiodiagnostikoa | A | Osoa | 68605 |
OOLTko medikua | A | Osoa | 63104 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 63276 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 63555 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 63581 | |
OOLTko medikua | A | Osoa | 65811 | |
Larrialdietako zerbitzu arrunteko medikua | A | Osoa | 69143 | |
Larrialdietako zerbitzu arrunteko medikua | A | Osoa | 69268 | |
Larrialdietako zerbitzu arrunteko medikua | A | Osoa | 69277 | |
Odontologoa | A | Osoa | 66626 | |
OOLTko pediatra | Pediatria eta haren arlo espezifikoak | A | Osoa | 71506 |
Erizain espezialista | Erizaintza obstetriko-ginekologikoa (emagina) | B | Osoa | 63244 |
Laborategiko teknikari espezialistak | C | Osoa | 71055 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 62757 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 63708 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 67330 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 67967 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 69901 |
Osasun Mentala
LANPOSTU HUTSA | ESPEZIALITATEA | MAILA | LANALDIA | LANPOSTU ZENBAKIA |
Barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa | Psikiatria | A | Osoa | 72320 |
Psikologo klinikoa | A | Osoa | 61270 | |
Psikologo klinikoa | A | Osoa | 62061 | |
Psikologo klinikoa | A | Osoa | 70134 | |
Psikologo klinikoa | A | Osoa | 71165 | |
Erizain espezialista | Osasun mentaleko erizaintza | B | Osoa | 70861 |
Erizain espezialista | Osasun mentaleko erizaintza | B | Osoa | 70862 |
Erizain espezialista | Osasun mentaleko erizaintza | B | Osoa | 70864 |
Erizain espezialista | Osasun mentaleko erizaintza | B | Osoa | 71742 |
Erizain espezialista | Osasun mentaleko erizaintza | B | Osoa | 71981 |
Erizain espezialista | Osasun mentaleko erizaintza | B | Osoa | 71982 |
Erizain espezialista | Osasun mentaleko erizaintza | B | Osoa | 71984 |
Erizain espezialista | Osasun mentaleko erizaintza | B | Osoa | 71985 |
Terapeuta okupazionala | B | Osoa | 68294 | |
Terapeuta okupazionala | B | Osoa | 70851 | |
Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria | D | Osoa | 61314 |
Iragarkiaren kodea: F2217005
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Sarasate pasealekua, 38, 2. ezk.
31001 - Iruña (Nafarroa)
848 42 12 50
bon@navarra.es