261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzak 2022ko abenduaren 21ean eman ebazpen baten bidez, honako lan publikoaren eskaintza hau onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/21 Legearen 2. artikuluan eta 6. xedapen gehigarrian xedaturikoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

–Koordinatzaile soziokulturala, B maila, lan-araubidean, lehiaketa bidez.

–Peoia, D maila, lan-araubidean, lehiaketa bidez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, organo honi zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

2.–Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez zati batean garatu zen, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakien aurkaratzeari dagokion arloan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

3.–Edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

Gazolatzen, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2217388