261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

185E/2022 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean saltokiak irekitzeko eta merkataritzan aritzeko egun balioduntzat hartuko diren igandeak eta jaiegunak ezartzen dituena 2023. urterako.

Nafarroan Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 33. artikuluak ezartzen du igandeak eta jaiegunak ez direla egun baliodunak Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko, berariaz baimendutakoak izan ezik.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua da merkataritzaren barne sektorea Nafarroan antolatu eta sustatzeko ardura duena, hala ezarrita baitago Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuaren 1. artikuluan.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren urriaren 28ko 151E/2022 Ebazpenaren bidez ezarri zen Nafarroako Foru Komunitatean 2023an saltokiak irekitzeko eta merkataritzan aritzeko egun balioduntzat hartuko diren igande eta jaiegunen egutegia, Nafarroako Merkataritza Kontseiluari entzunaldia eman ondoren 2022ko urriaren 26an egindako bilkuran.

Ondoren, Nafarroako Merkataritza Kontseiluak 2022ko abenduaren 2an eta 12an bilkurak egin ondoren, 2023ko egutegi hori aldatu egin da, eta proposamen berrian saltokiak irekitzeko egun hauek jaso dira:

Urtarrilaren 8a, apirilaren 6a, maiatzaren 1a, uztailaren 25a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 4a, abenduaren 24a, gehi udalerri bakoitzerako Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak ezartzen duen jaieguna.

Horrenbestez, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Indarrik gabe uztea 151E/2022 Ebazpena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak urriaren 28an emana, Nafarroako Foru Komunitatean saltokiak irekitzeko eta merkataritzan aritzeko egun balioduntzat hartuko diren igandeak eta jaiegunak ezartzen dituena 2023. urterako.

2. 2023. urtean, igande eta jaiegun hauek egun balioduntzat hartuko dira Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko, eta, hortaz, egun horietan saltokiak irekitzeko:

–Urtarrilaren 8a.

–Apirilaren 6a.

–Maiatzaren 1a.

–Uztailaren 25a.

–Abuztuaren 15a.

–Urriaren 12a.

–Azaroaren 1a.

–Abenduaren 4a.

–Abenduaren 24a.

–Herriko jaieguna, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak horretarako ezartzen duenaren arabera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2022ko abenduaren 13an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F2216972