261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

255E/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 1ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita hirigintzako udal planeamendua aldatzeko espedientea, Paternaingo (Zizur) 5. poligonoko 260 lurzatiko lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioa aldatzeko, baita Zizur zendeako Arau Subsidiarioen lurzoru urbanizaezinaren gaineko 2.5 artikuluaren araubidea ere, aplikagarria dena, Zizurko udalerrikoa, Embalajes Andusan SLk sustaturik.

Zizurko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da Paternaingo (Zizur) 5. poligonoko 260. lurzatiko lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioa aldatzea, bai eta Zizur zendeako Arau Subsidiarioen lurzoru urbanizaezinaren gaineko 2.5 artikuluaren araubidea ere.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 2ko 1196E/2021 Ebazpenaren bidez, aldeko ingurumen txosten estrategikoa egin zen, eta haren determinazioak lotesleak eta aplikagarriak dira dagokion baimenaren bidez lurzoru urbanizaezinaren eremuan egiten diren obra eta erabileretarako. Ingurumen tramitean jasotakoaren arabera, ebazpen hori 2021eko 293. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ekoan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea hirigintzako udal planeamendua aldatzeko espedientea, Paternaingo (Zizur) 5. poligonoko 260 lurzatiko lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioa aldatzeko, baita Zizur zendeako Arau Subsidiarioen lurzoru urbanizaezinaren gaineko 2.5 artikuluaren araubidea ere, aplikagarria dena, Zizurko udalerrikoa, Embalajes Andusan SLk sustaturik.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Eraginaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Zizurko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abenduaren 1ean.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2216521