260. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

534/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana onesten duena 2022-2023 ikasturterako.

Hezkuntza Departamentuko hezkuntzako ikuskatzailetzaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuak I. kapituluko 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua legeak betearazteaz arduratzen den administrazio organoa da, eta hari dagokio hezkuntza administrazioa eta ikastetxeak gainbegiratzea eta ebaluatzea, haiei aholku ematea eta haientzat txostenak egitea hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzeko asmoz. Foru dekretuaren 3. artikuluan, helburu horiek betetzeko asmoz hezkuntzako ikuskapenak aurrera eraman behar dituen eginkizunak adierazten dira.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana plangintza instituzionalerako oinarrizko tresna da, hezkuntzako ikuskatzailetzak Nafarroako Foru Komunitatean aurrera eraman beharreko jarduketen multzoa antolatzen duena urtero, araudiak esleitzen dizkion eginkizunak eta eskudantziak zehaztuz.

Orobat, 80/2008 Foru Dekretuak, bere 18. artikuluan, xedatzen du Plan estrategikoa hezkuntzako ikuskatzailetzaren epe ertaineko gidalerroak islatzen dituen agiri instituzionala dela (gaur egun, "Urte anitzeko jarduketa plana" deitzen da), eta bertan helburuak, estrategiak eta barne ekintzako ildoak ezarriko direla eta Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dela. Eta 19.1 artikuluak hauxe ezartzen du: "Plan Estrategikoa urteko jarduketa planen bidez garatu eta zehaztuko da. Urteko plan horiek Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira" (gaur egun "Hezkuntzako zuzendari nagusiaren" ebazpen bidez).

Azaroaren 9ko 480/2022 Ebazpenaren bidez Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren 2022-2026 aldirako Urte anitzeko Jarduketa Plana onetsi denez, orain Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana ezarri behar da 2022-2023 ikasturterako.

Plan horrek aurreikusten dituen helburuek, ekintzek, baliabideek eta denborak ahalbidetuko dute argi eta zehatz ezartzea nola jardunen duen Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak 2022-2023 ikasturtean.

Planaren bidez, modu koherentean antolatu eta sistematizatu nahi da Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eguneroko lana, horrela zerbitzuko kideen lana erraztu, testuinguru batean kokatu eta koordinatzeko.

Bestetik, urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak, 9. artikuluan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren egituraren barrenean txertatzen du Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua.

Horregatik, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana onestea 2022-2023 ikasturterako. Hona hemen

OINARRIAK

1. Urteko Jarduketa Plana.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren jarduerak berak hala eskatzen baitu, urtero egin behar izaten da haren plangintza eta berrikuspena, erantzun eraginkor bat eman ahal izateko hezkuntza sistemaren errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean. Hori horrela, Urteko Jarduketa Plan hau 2022-2023 ikasturtean ikuskatze lana gidatuko duen lan esparru gisa eratzen da.

Urteko Jarduketa Plan honetan ageri diren zerbitzu edo jarduketa guztien helburua da garatzea indarrean dagoen araudiak hezkuntzako ikuskatzailetzari esleitutako eginkizunak.

Planaren aplikazio eremuari dagokionez, bertan sartzen dira Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko hezkuntza sistema osatzen duten ikastetxe, programa, zerbitzu eta jarduera guztiak. Testuinguru horretan, planak ikuskatzailetza ikastetxean bertan aritzea lehenesten du, hezkuntza prozesua garatzen duen oinarrizko hezkuntza erakundea den aldetik.

Plana prestatzean, honako hauetan ezarritakoa hartu da kontuan: 80/2008 Foru Dekretua, hezkuntzako ikuskatzailetzaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena; Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren 2022-2026 aldirako Urte anitzeko Jarduketa Plana; Ikuskapen Zerbitzuaren antolaketaren eta funtzionamenduaren berrikuspenaren emaitzak; 2021-2022 aldiko Urteko Planaren ebaluazioa, eta Hezkuntza Administrazioak 2020-2023 ikasturterako dituen eskaera berriak.

2. Urteko Jarduketa Planaren helburuak.

Honako hauek dira Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Planak 2022-2023 ikasturterako dituen helburuak:

a) Ziurtatzea ikuskatzailetzak ikastetxeei, Hezkuntza Departamentuari eta hezkuntza komunitate osoari ematen dizkien zerbitzuen plangintza.

b) Ikuskatzailetzak kontrolaren eta gainbegiratzearen arloan dituen jarduketak zehaztea.

c) Ikuskatzaileek egin beharreko jarduketak ezartzea, ikastetxeak, irakasleak eta programak ebaluatzeari dagokionez.

d) Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistema ebaluatzeko ikuskatzailetzak egin beharreko jarduketak zehaztea eta Ebaluazio Institutuari laguntzea Nafarroako ikastetxeetan egiten diren nazioko edo nazioarteko ebaluazioak egiten.

e) Ikastetxeentzako aholkularitza jarduketak identifikatzea.

f) Hezkuntza administrazioari informazioa emateko eta Hezkuntza Departamentuko bestelako zerbitzuekin elkarlanean aritzeko jarduketak zehaztea.

g) Hezkuntzako ikuskatzailetzaren eginkizunen esparruan, ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko jarduketak identifikatzea.

h) Ikasleak eskolatzeko arloan ikuskatzailetzari dagozkion jarduketak zehaztea.

i) Ikastetxeetako irakasleen plantillak zehazteari begira ikuskatzaileei dagozkien jarduketak zehaztea.

j) Planaren jarduketen definizioaren, ezarpenaren eta hobekuntzaren gaineko erantzukizunak zehaztea.

k) Ikastetxeetan kalitatea kudeatzeko sistemen ezarpenaren ebaluazioan parte hartzea.

l) Zerbitzuko langileen ezagupenak berritu eta handitzeko jarduketak zehaztea, planean aurreikusitako zerbitzuak ematean kalitatea eta bikaintasuna lortzearren.

m) Ondorioak atera eta proposamenak egitea, egindako jarduketei buruzko txosten eta azterlanak eginez.

3. Urteko Jarduketa Planaren edukia.

2022-2023 Urteko Jarduketa Planean sartzen dira Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aldi horretan egin beharreko jarduera eta zerbitzuak, hain zuzen ere erantzuna emateko zerbitzu horien hartzaileen premiei eta espektatibei. Zerbitzu horietako bakoitza ematen da kasu bakoitzari lotutako prozesu bat gauzatuz.

I. eranskinean (PROZESUEN MATRIZEA), agertzen dira 2022-2023 ikasturtean garatu asmo diren gako-prozesu operatiboak, bezeroei zerbitzu ematekoak.

II. eranskinean (URTEKO JARDUKETA PLANA), Zerbitzuko kideek egin beharreko zerbitzu eta jarduerak zehazten dira, honako hauek adierazita: epeak, emaitzak, arduradunak eta ebaluatzeko adierazleak.

III. eranskinean (URTE ANITZEKO JARDUKETA PLANA), ikasturte honetarako ildoak eta ekintzak ezartzen dira, bakoitzaren epeak zehaztuta.

IV. eranskinean (JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA), jarraipen sistema bat aurreikusi da, II. eranskinean –Urteko Plana– aipatutako zerbitzu eta jardueren lorpen maila neurtzeko, aldaketa beharrak atzemateko eta, hala badagokio, behar diren doikuntzak egiteko.

4. Lan arlo espezifikoak.

80/2008 Foru Dekretuaren 12. artikuluak zehazten duenarekin bat etorriz, honako lan arlo espezifiko hauek ezartzen dira 2022-2023 ikasturterako:

a) Ebaluazioa.

b) Bizikidetza.

c) Eskolatzea.

d) Hezkuntzaren plangintza.

e) Baliabideen plangintza.

5. Erantzukizunak.

Plan honek bere baitako zerbitzu eta jarduketen diseinuan, ezarpenean, jarraipenean eta hobekuntzan dauden erantzukizunak zehazten ditu. Gainera, plana egoki gauzatzeko, zerbitzuko zuzendariak beste eginkizun eta zeregin batzuk esleitzen ahalko dizkie arlo eta eskualdeetako koordinatzaileei eta ikuskatzaileei.

Erabiliz ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuak hezkuntzako ikuskatzailetzari esleitzen dizkion eskumenak, ikuskatzaileak, orobat, argibideak, aholkuak eta orientabideak emanen dizkie ikastetxeei etengabe, bitarteko lana eginen du eta, hezkuntza komunitateak eskatuz gero, behar duten laguntza emanen die, deusetan galarazi gabe irakaslana, ikastetxeak eta, oro har, hezkuntza sistema etengabe hobetzera bideratutako kontrol, gainbegiratze eta ebaluazio lanak.

6. Prozesu bidezko kudeaketa-sistema.

2022-2023 ikasturtean, prozesuen matrizea berrikusiko da, sistema horrek Zerbitzuaren funtzionamenduari arintasuna, koherentzia eta homogeneotasuna ematen diolakoan eta, aldi berean, ikuskatzaileen jardunbide onenak indartzen dituelakoan.

7. Ikuskatzaileen prestakuntza.

Aurreikusita dago prestakuntza plan bat gauzatzea, beharrezkotzat jotzen diren planaren arloetan ikuskatzaileek dauzkaten ezagupenak hobetzeko tresna egokia izateko asmoz. Prestakuntza ekintza horien garapena 2022-2023 Prestakuntza Planean zehaztuko da.

Prestakuntza instituzionaleko ekintzak egitea nahitaezkoa izanen da, eta lan ordutegian eginen dira.

8. Jarraipena eta ebaluazioa.

Planaren jarraipena eta ebaluazioa eskualdeko lantaldeen bilera arruntetan eta koordinatzaileek zerbitzuko zuzendariarekin egin beharrekoetan gauzatuko dira. Egindako lanak ebaluatzeaz gain, Urteko Jarduketa Plana gauzatzeko behar diren neurri zuzentzaileak hartuko dira bilera horietan.

Ikasturtea bukatutakoan, arduradunek planaren betetze mailaren azken ebaluazioa eginen dute. Ondorio nagusiak zerbitzuaren Urteko Memorian jaso, eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari helaraziko zaizkio.

Horretarako ebazpen honen IV. eranskinean (JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA) dagoen eredua erabiliko da.

9. Aurreikusitako aldaketak.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Plana, berez, eginkizunak jada finkatuak dituen lan tresna bat da.

Dena dela, planaren dinamikak eta hezkuntza-errealitatean sortzen diren beharrak ikusita, aldaketak sartzen ahalko dira gauzatu ahala.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak egiten ahalko ditu aldaketa horiek, noiznahi; eta zerbitzuko zuzendariak ere egin ditzake, presako jarduketaren bat egin beharra dagoela uste duenean, baina, betiere, zuzendari nagusiari horren berri emanda.

Hezkuntza Departamentuko gainerako zerbitzuetako zuzendariek egindako proposamenek, ikuskatzailetzari eragiten badiote, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariaren onespena beharko dute, ezarritako Urteko Planaren barrenean zer bideragarritasun duten baloratuko baitu.

Bigarrena.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eta eranskinak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua.ari igortzea.

Laugarrena.–Ebazpen honen eta oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko azaroaren 24an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

Prozesuen matrizea

PROZESU OPERATIBOAK

DOK.

ARDURADUNA

KONTROLA ETA GAINBEGIRATZEA

PR01

Ikasturte hasierako gainbegiratzea

SB0101

Ikuskatzailea

Urteko Programazio Orokorra eta ikasturte bukaerako memoria gainbegiratzea

SB0102

Ikuskatzailea

Ikastetxeetako egutegia eta ordutegia onestea

SB0103

Ikuskatzailea

Irakasleen hutsegite-parteak gainbegiratzea

SB0104

Ikuskatzailea

Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan ikur, logotipo eta idazkunen erabilera baimendu eta kontrolatzea

SB0105

Ikuskatzailea

Aniztasunari erantzuteko programen eskaerak gainbegiratzea

SB0106

Ikuskatzailea

Ikastetxe pribatu itunduen eskola jarduerak eta zerbitzuak baimendu eta erregistratzea

SB0107

Ikuskatzailea

Ikastetxe pribatuetako irakasleen titulazioak kontrolatzea

SB0108

Ikuskatzailea

Lantokiko prestakuntza gainbegiratzea

SB0109

Ikuskatzailea

EBALUAZIOA

PR02

Ebaluazio arloa

Ikastetxeen jardunaren ebaluazioa

SB0201

Ikastetxeetako autoebaluazioaren eta planen jarraipena

SB0202

Ikastetxeek kalitatea kudeatzeko duten sistemaren ebaluazioa

SB0203

Zuzendaritza lanaren ebaluazioa

SB0204

Praktiketako funtzionarioen ebaluazioa

SB0205

Irakasleen borondatezko ebaluazioa

SB0206

Zerbitzu berezien ebaluazioa

SB0207

IKASLEEN EBALUAZIOA

PR03

Errolda bidezko ebaluazio diagnostikoa

SB0301

Ebaluazio atala

Lehen Hezkuntzako eta DBHko azken ebaluazioan parte hartzea

SB0302

Ebaluazio atala

Nazioarteko ebaluazio proiektuetan parte hartzea

SB0303

Ebaluazio atala

Nafarroako hezkuntzako adierazleen sistemaren kudeaketa

SB0304

Ebaluazio atala

Unibertsitatera sartzeko probaren kudeaketan parte hartzea

SB0305

Ikuskatzailea

AHOLKULARITZA

PR04

Ikastetxeei arauen gaineko aholkuak ematea

SB0401

Ikuskatzailea

Ikastetxeei antolaketaren, pedagogiaren eta curriculumaren gaineko aholkuak ematea

SB0402

Ikuskatzailea

Hezkuntza komunitateko kideei aholkularitza eta orientazioa ematea

SB0403

Ikuskatzailea

ESKU-HARTZEA ETA BIZIKIDETZA

PR05

Bizikidetza arloa

Ikasleen kalifikazioei buruzko erreklamazioak

SB0501

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea ikasleei hezkuntza-neurriak aplikatzeko prozeduretan eta/edo ikastetxez aldatzeko proposamenetan

SB0502

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea eskola-jazarpena gertatzen denean

SB0503

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea kontratua suntsiaraztean

SB0504

Funtzionarioen aurkako diziplinazko espedienteak izapidetzea

SB0505

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea laneko jazarpena gertatzen denean

SB0506

Erreklamazio eta salaketei buruzko txostenak egitea

SB0507

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea hezkuntza komunitatean alarma sortzen duten gertakari larriak daudenean

SB0508

Ikasleen absentismoa kontrolatzea

SB0509

Bitartekaritza gatazka egoeretan

SB0510

HEZKUNTZA KOMUNITATEARENTZAKO INFORMAZIOA

PR06

Txostenak egitea hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzeko eta Batxilergoa blokeetan zatitzeko baimena emateko

SB0601

Ikuskatzailea

Eskolatze-aldia malgutzearen gaineko txostena egitea

SB0602

Ikuskatzailea

Espazioen beharrei buruzko txostena egitea

SB0603

Ikuskatzailea

Eskola espazioen desafektazioari buruzko txostena egitea

SB0604

Ikuskatzailea

Ikasketa berriak baimentzeari buruzko txostena egitea

SB0605

Ikuskatzailea

Ikastetxeak baimendu, ireki eta ixteko txostena egitea

SB0606

Ikuskatzailea

Hezkuntza itunei buruzko txostena egitea

SB0607

Ikuskatzailea

Hezkuntza administrazioak eskatuz gero, txostenak eta azterketak egitea

SB0608

Ikuskatzailea

Parlamentuko galderei buruzko txostenak egitea

SB0609

Ikuskatzailea

Arartekoari txostenak igortzea

SB0610

Ikuskatzailea

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea informazio publikoa eskuratzeko eskaeretan

SB0611

Ikuskatzailea

HEZKUNTZA ADMINISTRAZIOAREKIKO LANKIDETZA

PR07

Tokiko eskolatze batzordeetako lehendakaria izatea

SB0701

Ikuskatzailea

Batzordeetan, epaimahaietan eta lantaldeetan parte hartzea

SB0702

Ikuskatzailea

Departamentuaren arau-proposamenak berrikustea

SB0703

Ikuskatzailea

Zuzendariak izendatzea (hautapen sistema eta ohiz kanpokoa)

SB0704

Ikuskatzailea

Hezkuntza eskaintzari buruzko proposamena prestatzea eta ikastetxeei jakinaraztea

SB0705

Hezk. plangintzaren arloa

Eskolatze prozesua koordinatzea eta ikasleak ikastetxeetan onartzeko prozesua gainbegiratzea

SB0706

Esk. arloa

Ikasleen sari bereziak

SB0707

Ikuskatzailea

Ikastetxeen plantilla organikoaren proposamena zehaztea

SB0709

Plantilla arloa

Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena zehaztea

SB0710

Plantilla arloa

Irakasle ibiltarien jarduera kudeatzea

SB0712

Kontrol Adm. eta Artxiboaren Bulegoa

Ikastetxeen baimenak eta erregistroa

SB0713

HIZ

ZUZENDARITZA ETA PLANIFIKAZIOA

PR08

HIZko zuzendaritza

Hasierako antolaketa: zonak, eremuak eta guardiak

SB0801

Urte Anitzeko Jarduketa Plana

SB0802

Urteko Jarduketa Plana

SB0803

PERTSONAK

PR09

HIZko zuzendaritza

Langileak hartzea sarrera prozesuen bidez

SB0901

Langileak hartzea aldi baterako

SB0902

Pertsonen harrera eta tutoretza

SB0903

Ikuskatu beharreko ikastetxeak esleitzea

SB0904

Ordezkapenak kudeatzea

SB0905

Urteko prestakuntza

SB0906

BALIABIDEAK

PR10

HIZko zuzendaritza

Ikuskapen txostenak egitea eta ikus-onestea

SB1001

Ikastetxeak bisitatzea

SB1002

Informazio eta komunikazio sistemak: webgunea

SB1003

Kanpoko komunikazioa: Departamentuaren webgunea

SB1004

Instalazioen eta ekipamenduen kudeaketa

SB1005

Kudeaketa ekonomikoa

SB1006

HOBEKUNTZA ETA BERRIKUNTZA

PR11

Ikuskatzailea

Prozesuak-azpiprozesuak diseinatu eta garatzea

SB1101

Jarduteko irizpideak homogeneizatzea

SB1102

Ikastetxeetako zuzendarien pertzepzioa eta aurreikuspenak

SB1103

HIZko kideen pertzepzioa eta aurreikuspenak

SB1104

Jardueraren autoebaluazioa

SB1105

EMAITZAK

PR12

Ikuskatzailea

Jarduketen emaitzak: kudeaketa eta barne-kalitatearen kontrola

SB1201

II. ERANSKINA

Urteko jarduketa plana

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua - 2022-2023 ikasturtea

KODEA

PROZESUAREN DESKRIBAPENA

ARDURADUNA

HELBURUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

LORPENAREN ADIERAZLEA

AZKEN PRODUKTUA

PR01 Kontrola eta gainbegiratzea

Ikasturte hasierako gainbegiratzea

Ikuskatzailea

Ikastetxeen ikasturte hasierako antolamenduarekin lotutako alderdiak gainbegiratzea eta horiei buruz aholkuak eta argibideak ematea

2022/09/02

2022/09/30

Gorabeherei buruzko txostenen % 90 epearen barnean eginak, ereduaren arabera

Gainbegiratzeko txosten orokorra igortzea ZNra

PR01 Kontrola eta gainbegiratzea

UPOa/Urteko Jarduketa Plana eta ikasturte bukaerako memoria gainbegiratzea (https://docs.google.com/spreadsheets/d/1cXK81ba9EzRVYc2pFjJKYuPGgbRqGUvHGhuySh-I-UI/edit)

Ikuskatzaile arduradunak

Egiaztatzea zenbateraino egokitzen zaizkien ikastetxeko UPOa/UJPa eta ikasturte bukaerako memoria indarreko araudiari eta Hezkuntzako Departamentuaren planei eta jarraibideei

2022/10/01

2023/04/30

UPOa/UJPa gainbegiratzeko txostenen % 90 epearen barnean eginak, ereduaren arabera; eta ikasturte bukaerako memoria gainbegiratzeko txostenen % 90 epearen barnean eginak, ereduaren arabera

Ikasturte bukaerako txostena, abuztuaren 15ean

PR01 Kontrola eta gainbegiratzea

Ikastetxeetako egutegia eta ordutegia onestea

Ikuskatzailea

Eskola-egutegiaren eta -ordutegiaren proposamenak onestea, baldin eta araudia betetzen badute, eta onespen horren berri ematea ikastetxeei

2023/05/02

2023/06/30

Egutegien eta ordutegien % 100 onetsiak haur eskoletan eta % 90 gainerako irakaskuntzetan.

Ikasturte bukaerako txostena, abuztuaren 15ean

PR01 Kontrola eta gainbegiratzea

Irakasleen hutsegite-parteak gainbegiratzea

Ikuskatzailea

Soldatatik deskontatzeko proposamena egitea, bidezkoa denean

2022/09/01

2023/06/30

Egindako txostenak

Egindako txostenen erregistroa

PR01 Kontrola eta gainbegiratzea

Heziketa zikloetako irakasleen lan plangintza gainbegiratzea lantokietako prestakuntzaldian

Ikuskatzailea

Ikastetxeek egindako lan plangintzak gainbegiratzea

2023/03/21

2023/04/15

Jasotako eta gainbegiratutako txostenak

Gainbegiratutako txostenen erregistroa

PR01 Kontrola eta gainbegiratzea

Aniztasunari erantzuteko programen eskaerak gainbegiratzea

Ikuskatzailea

Curriculum Egokituko Programan, curriculum aniztasuneko programetan, Oinarrizko Lanbide Heziketan eta Lantegietan sartzeko eskaerak gainbegiratzea eta horien gaineko txostenak egitea

2023/06/01

2023/06/30

Eskaerak epe barruan gainbegiratuak

Erregistroa

PR01 Kontrola eta gainbegiratzea

Ikastetxe itunduetako eskola jarduerak eta zerbitzuak baimendu eta erregistratzea

Ikuskatzailea

Eskola jarduerak eta zerbitzuak baimentzea

2023/06/01

2023/10/03

Jardueren eta zerbitzuen % 100 berrikusiak eta jakinaraziak

Extran erregistratzea

PR02 Ebaluazioa

Irakasleen borondatezko ebaluazioa

Ebaluazio arloa

Irizpide homogeneoak dituzten txostenak prestatzea irakasleen balorazio positiboa egiteko, zuzendariak hautatzeko merezimendu gisa.

2023/01/03

2023/03/31

Txostenen % 100, aldez aurretik eskatuta

EvaComPro Erregistroa

PR02 Ebaluazioa

Praktiketako funtzionarioen ebaluazioa

Ebaluazio arloa

Izangaien ebaluazioa epe barruan eta ereduaren arabera egitea

2022/10/01

2023/06/30

Izangaien % 100 ebaluatuak, bukaerako txostenarekin

EvaComPro Erregistroa

PR02 Ebaluazioa

Ikastetxeen jardunaren ebaluazioa. Autoebaluazioaren jarraipena.

Ikuskatzaile arduradunak

Egiaztatzea zenbateraino egokitzen diren autoebaluazioa eta hobetzeko biurteko plana

2022/10/31

2023/04/05

Autoebaluazioaren jarraipena egiteko txostenen % 100 epearen barnean eginak, ereduaren arabera

Bukaerako txostena

PR02 Ebaluazioa

Zuzendaritza lanaren ebaluazioa

Ikuskatzailea

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendarien ebaluazioa egitea

2022/09/01

2023/06/30

Txostenen % 100 epe barruan eginak, ereduaren arabera

EvaComPro Erregistroa

PR02 Ebaluazioa

Zerbitzu berezien ebaluazioa

Ikuskatzailea

Zerbitzu berezietako 1. urtean dauden irakasleen ebaluazioa egitea

2022/11/01

2023/04/28

Txostenen % 100 epe barruan eginak, ereduaren arabera

EvaComPro Erregistroa

PR02 Ebaluazioa

Ikastetxeetako kalitatea kudeatzeko sistemen ebaluazioa.

Ikuskatzailea

Kalitatezko ikastetxeen eta ikastetxe bikainen auditoretzak egitea

Abendua

Apirila

Txostenen % 100 ikastetxeetara bidaliak

Bukaerako txostena

PR03 Ikasleen ebaluazioa

Errolda bidezko ebaluazio diagnostikoa

Ebaluazio Atala

Errolda bidezko proba diagnostikoak egitea LHko 4. mailan eta DBHko 2. mailan, eta lagin bidezkoak LHko 6. mailan eta DBHko 4. mailan

Maiatza

Maiatza

Txostenen % 100 ikastetxeei igorriak

Erregistroa

PR03 Ikasleen ebaluazioa

Lagin bidezko ebaluazio diagnostikoa

Ebaluazio Atala

LHko 6. mailan eta DBHko 4. mailan lagin-probak egitea

Maiatza

Maiatza

Txostenen % 100 epe barruan

Bukaerako txostena

PR03 Ikasleen ebaluazioa

Nazioarteko ebaluazioak

Ebaluazio Atala

Nazioarteko ebaluazioak koordinatzea

Maiatza

Maiatza

Lagin propioarekin parte hartu den ebaluazioen kopurua

Bukaerako txostena

PR03

Ikasleen ebaluazioa

USE

Ikuskatzaile arduradunak

Sartzeko probaren alderdiak koordinatzea

Iraila

Uztaila

Txostenen % 100 epe barruan

Bukaerako txostena

PR05 Bizikidetza

Ikasleen kalifikazioei buruzko erreklamazioak

Bizikidetza arloa

Egiaztatzea zenbateraino betetzen duen ikastetxeak araudia eta ebazpen proposamena prestatzea

Espedientea jasotzea

10 egun jasotzen denetik

Epe barruan eta ereduaren arabera egindako txostenen kopurua.

Erregistroa

PR05 Bizikidetza

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea ikasleei hezkuntza-neurriak aplikatzeko prozeduretan eta/edo ikastetxez aldatzeko proposamenetan

Bizikidetza arloa

Ikastetxeei aholkuak eta argibideak ematea hezkuntza neurriak aplikatzeko prozeduren tramitazioari buruz. Ikastetxeak indarrean den araudia betetzen duela egiaztatzea. Ikastetxez aldatzeko ebazpen proposamena egin eta horren berri ematea.

Espedientea jasotzea

15 egun jasotzen denetik, ebazpena igortzeko

Ikastetxez aldatzeko egindako txostenen % 100

Erregistroa

PR05 Bizikidetza

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea eskola-jazarpena gertatzen denean

Bizikidetza arloa

Eskola-jazarpena gertatzen denean esku hartzea ikastetxe guztietan

Ikasturte osoan zehar

Ikasturte osoan zehar

Zenbat ikastetxek aktibatzen duten eskola-jazarpenaren protokoloa eta zenbatek helarazten dioten bukaerako txostena ikuskatzailetzari.

Erregistroa

PR05 Bizikidetza

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea kontratua suntsiaraztean

Bizikidetza arloa

Kontratu suntsitzeak ebazteko prozedurak izapidetzea kontratatutako irakasleen gaitasun ezagatik edo lanpostuaren zereginetara egokitzen ez direlako

Ikasturte osoan zehar

Ikasturte osoan zehar

Epe barruan eta eredu normalizatuaren arabera eginiko suntsitze-proposamenei buruzko txostenen eta espedienteen kopurua

Erregistroa

PR05

Bizikidetza

Funtzionarioen aurkako diziplinazko espedienteak izapidetzea

Bizikidetza arloa

Diziplinazko espedienteak izapidetzea Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza administrazioaren mendeko ikastetxe publiko, programa, zerbitzu eta jardueretan zerbitzua ematen duten langileei dagokienez

Ikasturte osoan zehar

Ikasturte osoan zehar

Epe barruan eta eredu normalizatuaren arabera eginiko txosten kopurua

Erregistroa

PR05 Bizikidetza

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea laneko jazarpena gertatzen denean

Bizikidetza arloa

Ikastetxeetako laneko jazarpen kasuen salaketak aztertu, igorri eta, hala badagokio, haien gaineko txostenak egitea.

Ikasturte osoan zehar

Ikasturte osoan zehar

Epe barruan eta eredu normalizatuaren arabera eginiko txosten kopurua

Erregistroa

PR06 Hezkuntza administrazioari informazioa ematea

Hezkuntza administrazioak eskatutako txostenak eta azterketak egitea

Prozesu bakoitzaz arduratzen den ikuskatzailea

Eskatutako txostenak egitea prozesu bakoitzean ezarritako araudiarekin bat

2022/09/01

2023/08/31

Egindako txostenak

Egindako txostenen erregistroa

PR06 Hezkuntza administrazioari informazioa ematea

Hezkuntza itunei buruzko txostenak egitea

Ikuskatzailea

Itunei buruzko txostenak egitea

2023/03/18

2023/05/03

Txostenen % 100 epe barruan eginak

Erregistroa

PR06 Hezkuntza administrazioari informazioa ematea

Eskolatze-aldia malgutzearen gaineko txostena egitea

Ikuskatzailea

Txostena egitea ikastetxeek eskolatze-aldia malgutzeko aurkeztutako baimen eskaerari buruz

Kasuan kasuko zerbitzuak eskaera hori igortzea

15 egun igortzen denetik

Egindako txostenak

Egindako txostenen erregistroa

PR06 Hezkuntza administrazioari informazioa ematea

Txostenak egitea baimena emateko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzeko eta Batxilergoa bloketan zatitzeko

Ikuskatzailea

Txostenak egitea hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzeko (errepikatzen duten bigarren ikasturtea) eta Batxilergoa bloketan zatitzeko ikastetxeek egiten dituzten eskaerak baimentzeari buruz.

Kasuan kasuko zerbitzuak eskaera hori igortzea

15 egun igortzen denetik

Egindako txostenak

Egindako txostenen erregistroa

PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin

Zuzendariak izendatzea

Ebaluazio arloa

Hautapen Batzordeak hautapen prozesua burutu ondoren, zuzendarien ebaluazioagatik, berrizendapenagatik edo bestelako edozein arrazoirengatik ikasturte amaieran zuzendari postua hutsik duten ikastetxeetako zuzendariak izendatzeko proposamenak egitea

2023/02/01

2023/03/31

Proposamenen % 100 epe barruan eginak.

Emaitzen txostena

PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin

Ikastetxeen baimenak eta erregistroa

Ikuskatzaile arduradunak

Ikastetxeen baimena eta erregistroa kudeatzea

2022/09/01

2023/08/31

Epe barruan tramitatutako eta ebatzitako espedienteen kopurua

Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenetarako edo Nafarroako Gobernuaren erabakietarako proposamen txostenak.

Erregistro-idazpenak grabatzea

PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin

Tokiko eskolatze batzordeetako lehendakaria izatea

Ikuskatzaile arduradunak

Epez kanpo matrikulatzen diren ikasleak esleitzea

Iraila

Ekaina

Batzorde bakoitzean izapidetzen diren ikasleak

Erregistroa

PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin

Batzordeetan, epaimahaietan eta lantaldeetan parte hartzea

Ikuskatzailea

Era aktiboan parte hartzea batzorde eta epaimahaietan, horien kudeaketa egokia bermatuz

Ikasturte osoan zehar

Ikasturte osoan zehar

Zenbat batzordetan edo epaimahaitan parte hartzen den

Erregistroa

PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin

Ikasleen sari bereziak

Ikuskatzaile arduradunak

DBHko eta Batxilergoko sari bereziak arautzen dituen prozedura kudeatzea

Iraila

Ekaina

Zenbat ikaslek gainditu dituzten probak

Erregistroa

PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin

Hezkuntza eskaintzaren plangintza

Plangintza arloa

Hezkuntza eskaintzari buruzko proposamena prestatzea eta ikastetxeei jakinaraztea

2023ko otsaila

2023/09/15

Hezkuntza eskaintza epearen barruan

Erregistroa

PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin

Ikasleak eskolatzea

Eskolatze arloa

Eskolatzea eta ikasleen onarpena koordinatzea eta gainbegiratzea

Ikasturte osoan zehar

Ikasturte osoan zehar

Plaza esleitzeko epeak hobetzea

Erregistroa

PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin

Ikastetxeetako plantilla organikoaren proposamena zehaztea

Plantillen arloa

Ikastetxe publikoetako plantilla organikoak definitzea

2022/09/02

2022/10/02

Epea bukatu ondoren arloak egindako aldaketen %.

Erregistroa

PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin

Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena zehaztea

Plantillen arloa

Ikastetxe publikoen funtzionamendurako plantilla prestatzea aplikazio berriaren bidez

Maiatza/iraila

Ekaina/iraila

Funtzionamendurako plantillak epe barruan zehaztea

Erregistroa

PR11 Hobekuntza eta berrikuntza

Prozesuak eta azpiprozesuak diseinatu eta garatzea

Kalitatearen arduraduna

Prozesuak eta azpiprozesuak eguneratzea definitutako sistematika integratuz

2022/09/01

2023/07/30

Eguneratutako eta webgunearen bidez zerbitzuaren eskura jarritako prozesu eta azpiprozesuen %

Diseinatutako eta ezarritako prozesuen bukaerako txostena.

III. ERANSKINA

2022-2023 ikasturteko ekintza-plana

ILDOAK

EKINTZAK

PROZESUAK

1. Hezkuntza gainbegiratzea

a) Arreta berezia jartzea kontsultaren xede diren irakasleen ordutegien ikuskapenean. Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen bekak gainbegiratzeko irizpideak bateratzeko jarraibideak berrikustea. Departamentuek/Zikloek errolda bidezko ebaluazio diagnostikoan lortutako emaitzen azterketa zehatza egiten dutela egiaztatzea eta, hala badagokio, hobekuntzak proposatzea

SB0101

b) Arreta berezia jartzea Urteko Programazio Orokorra eta ikasturte bukaerako memoriak gainbegiratzeko jarduketaren hasierari eta jarraipenari buruzko komunikazioan, jarduketaren eta haren emaitzen eraginkortasuna hobetzeko (ikastetxeen % 90etan, gutxienez)

SB0102

2. Ebaluazioa

a) Arreta berezia jartzea 2023-2024ko autoebaluazioa eta 2023-2026ko hobekuntza plana gainbegiratzeko jarduketaren hasierari eta jarraipenari buruzko komunikazioan, jarduketaren eraginkortasuna eta emaitzak hobetzeko (ikastetxeen % 90etan, gutxienez)

SB0202

3. Ikastetxeentzako arreta

a) Ikastetxearen ekimenez abian jarritako PROA+ programaren aholkularitza errazteko jarraibideak izatea

SB0402

c) Arreta berezia jartzea LOMLOEren ondoriozko programazio didaktikoak (curriculumaren garapena), estrategiak, metodologiak eta ebaluazioa berritzeko aholkularitzan.

SB0402

e) Arreta berezia jartzea datozen ikasturteetan gerta daitezkeen osasun egoerei edo bestelakoei erantzuteko kontingentzia planen gaineko aholkularitzan.

SB0402

4. Hezkuntza Departamentuaren beste kudeaketa unitateekiko koordinazioa

b) Lehentasuna ematea LOMLOEren ondoriozko erregelamendu garapenaz arduratzen diren batzorde eta taldeetan parte hartzeari.

SB0702

c) Inklusio Zerbitzuari aktiboki laguntzea PROA+ programa abian jartzen

SB0702

e) Ikasleen onarpena arautzen duen apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren ondorioz ikasleak eskolatzeko prozedura berria hobetzen laguntzea

SB0708

f) Arreta berezia jartzea ikastetxe publikoetako funtzionamendu plantillak egiteko prozedura berriaren gainbegiratze lanean, eta automatizazio prozesuan aurrera egitea, ikastetxeei autonomia handiagoa emateko helburuarekin.

SB0710

5. HIZren antolaketa eta barne kudeaketa

c) Prozesuen taula eguneratzea eta arduradunek prozesuen diseinua, dokumentazioa eta kontrola osatzea

SB1101

d) Urte Anitzeko Jarduketa Plana onesten duen ebazpena aldarrikatzea

SB0802

e) HIZren Urteko Jarduketa Planaren komunikazioan, jarraipenean eta ebaluazioan eragitea.

SB0803

6. Digitalizazioa.

b) Irakasleak ebaluatzeko aplikazio digitala (Evacompro) ebaluazio prozesuetan aplika daitekeen funtzio anitzeko plataforma bihurtzea

PR02

c) Arduradunek HIZren kudeaketa sistemaren prozesuak planifikatzea, garatzea eta kontrolatzea AppSheet plataforma teknologikoaren bidez

SB1101

d) Educa plataforman Urteko Programazio Orokorraren, hobekuntza planen eta programazio didaktikoen garapenak egitea planteatzea, lotutako zenbait ikuskapen jarduketa digitalizatzeko

SB0102

7. HIZren plantilla egonkortzea.

a) Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko beste deialdi bat egitea.

SB0901

b) Hezkuntzako ikuskatzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko beste deialdi bat abian jartzea.

SB0902

IV. eranskina.–Jarraipena eta ebaluazioa (deskargatu DOC).

Iragarkiaren kodea: F2216398