260. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

265/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita Alesbesko Eraikuntzaren Lan Fundazioaren prestakuntza zentroan oinarrizko mailako zikloak eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak ezartzeko 2022-2023 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatean.

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren bidez daude arauturik Nafarroan. Dekretu horren 5. eta 17. artikuluetan xedatzen da ziklo horiek entitate publikoetan edo irabazi asmorik gabeko entitate pribatuetan, erakundeetan edo elkarteetan irakats daitezkeela, eta Hezkuntza Departamentuak eman behar diela baimena Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo horiek garatzeko.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak eman zion idazketaren arabera, oinarrizko mailako heziketa zikloak sortu zituen. Ziklo horien lehenengo kurtsoak 2022-2023 ikasturtean ezarri dira, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoen ordez, eta instituzioetan eta erakundeetan ere eman daitezke, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak bezala.

2022-2023 ikasturteko oinarrizko mailako heziketa zikloen plangintza eta ikasleen onarpen prozesua bukatu ondoren, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko Zuzendaritzak aldeko txostena egin du ebazpen bat eman dadin baimentzearren Alesbesko Eraikuntzaren Lan Fundazioaren prestakuntza zentroan ezar daitezela oinarrizko mailako zikloak eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak 2022-2023 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitatean.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Alesbesko Eraikuntzaren Lan Fundazioaren prestakuntza zentroari baimena ematea "Fabrikazioa eta Muntaketa" oinarrizko mailako zikloaren lehenengo kurtsoa eta Oinarrizko Lanbide Heziketako "Fabrikazioa eta Muntaketa" zikloaren bigarren kurtsoa emateko 2022-2023 ikasturtean.

2. Alesbesko Eraikuntzaren Lan Fundazioaren prestakuntza zentroa Azkoiengo Ribera del Arga BHIri atxikitzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, Eskolatze Bulegora, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora, Alesbesko Eraikuntzaren Lan Fundazioaren prestakuntza zentrora eta Azkoiengo Ribera del Arga BHIra.

Iruñean, 2022ko azaroaren 24an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F2215958