260. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

13D/2022 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aditzera ematen baita gordailutu dela "Asociación Navarra de Empresas de Consultoría" izeneko enpresa elkartearen desegitea (gordailu zenbakia: 31000250; lehengo gordailu zenbakia: NA/390).

Onartu da aipatu elkartearen desegitea gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Eskaera Marta Butragueño Ureta andreak egin zuen, 31/2022/000102 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Batzar Orokorrak 2022ko maiatzaren 25ean egindako bilkura arruntean aho batez erabaki zuen Asociación Navarra de Empresas de Consultoría elkartea desegitea, eta, horren ondorioz, elkarteak galdu egin du bere nortasun juridikoa.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2022ko azaroaren 27an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2216145