260. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak urriaren 26an eman 257E/2022 Ebazpenaren eranskinena. Ebazpen haren bidez, banakako ebaluazioaren araubideko dirulaguntza deialdi bat onetsi zen, 5.964.546,00 euroko zenbatekoarekin, Nafarroako Foru Komunitateko toki erakundeei zuzendua, 2023-2024 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obretarako. DDBN identifikazioa: 643272.

Ebazpen hori 2022ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2koan. Eranskinen goiburuetan logotipo ofizialak falta direla oharturik, iragarki honen bidez zuzendu eta eranskin zuzenak argitaratzen dira.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

I. eranskina.–Erantzukizunpeko adierazpena (eskabideari erantsi).

II. eranskina.–Eraldatze eta Erresilientzia Planaren publizitateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

III. eranskina.–Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarduketak gauzatzeko konpromisoari buruzko adierazpena.

IV. eranskina.–Berariazko sarbide-baimena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren agintarientzat.

V. eranskina.–Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarduketak gauzatzearekin loturiko adierazpena, datuak lagatzeari eta tratatzeari buruz.

VI. eranskina.–Interes gatazkarik ezari buruzko adierazpena (IGEA).

VII. eranskina.–Erantzukizunpeko adierazpena.

Deskargatu I. eranskinetik VII.era bitartekoak (DOC).

Iruñean, 2022ko abenduaren 12an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2217258