260. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2539/2022 EBAZPENA, 2022ko abenduaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, izenburu hau duen ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzen dituena: "2314/2022 Ebazpena, 2022ko azaroaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunikazioko OLko teknikari izateko bi lanpostu (A maila) sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdiak onesten dituena. Lanpostuetako bat oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez beteko da, eta beste lanpostua oposizioaren sistemaren bidez".

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko azaroaren 21ean emandako 2314/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunikazioko OLko teknikari izateko bi lanpostu (A maila) sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdiak onetsi ziren. Lanpostu haietako bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze prozesuari jarraikiz, eta bestea, aldiz, oposizio bidez betetzekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2022ko lan publikoaren eskaintzakoa (2022ko azaroaren 2an hartutako erabaki baten bidez onartutako LPEa).

Aipatutako oposizioan, halere, oker batengatik, ez zen sartu 619 zenbakia duen lanpostua, nahiz eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2021eko lan publikoaren eskaintzan egon noiz aterako zain (LPEa Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 16an hartutako erabaki baten bidez onetsi zen, eta 2021eko abenduaren 27an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluak dioenez, "Administrazio Publikoek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, egitezko edo aritmetikoak".

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko azaroaren 21ean emandako 2314/2022 Ebazpenean atzemandako akats hauek zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Komunikazioko OLko teknikari izateko bi lanpostu (A maila) sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdiak onetsi ziren (lanpostuetako bat oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez betetzekoa, eta beste lanpostua oposizioaren sistemaren bidez betetzekoa).

a) Ebazpenaren izenburua:

Honela dioen tokian:

"2314/2022 EBAZPENA, 2022ko azaroaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunikazioko OLko teknikari izateko bi lanpostu (A maila) sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdiak onesten dituena. Lanpostuetako bat oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez beteko da, eta beste lanpostua oposizioaren sistemaren bidez."

Honela esan behar du:

"2314/2022 EBAZPENA, 2022ko azaroaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunikazioko OLko teknikari izateko hiru lanpostu (A maila) sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdiak onesten dituena. Lanpostuetako bat oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez beteko da, eta bi lanpostu oposizioaren sistemaren bidez."

b) Deialdiak onesten dituen ebazpenaren azalpen-zatia:

Honela dioen tokian:

"Bestalde, Gobernu Kontseiluak, 2022ko azaroaren 2an hartutako erabaki baten bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2022ko lan publikoaren eskaintza onetsi zuen, eta han, besteak beste, Komunikazioko OLko teknikari izateko lanpostu bat jaso zen, funtzionarioen araubidekoa (A maila)."

Honela esan behar du:

"Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak, 2021eko abenduaren 27an eta 2022ko azaroaren 2an hartutako erabakien bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2021eko eta 2022ko lan publikoaren eskaintzak onetsi zituen hurrenez hurren, eta haietan, besteak beste, Komunikazioko OLko teknikari izateko bi lanpostu jaso ziren, funtzionarioen araubidekoak (A maila)."

Honela dioen tokian:

"Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da Komunikazioko OLko teknikari izateko lanpostu horiek (A maila) sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdiak onestea, baita haien oinarriak ere. Lanpostuetako bat, egonkortze prozesuari dagokiona, oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez beteko da, eta beste lanpostua, 2022ko lan publikoaren eskaintzaren barnekoa, oposizioaren sistemaren bidez."

Honela esan behar du:

"Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da Komunikazioko OLko teknikari izateko lanpostu horiek (A maila) sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdiak onestea, baita haien oinarriak ere. Lanpostuetako bat, egonkortze prozesuari dagokiona, oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez beteko da, eta beste bi lanpostuak, 2021eko eta 2022ko lan publikoaren eskaintzen barnekoak, oposizioaren sistemaren bidez."

c) Ebazpenaren lehenbiziko apartatua, deialdiak onesten dituena:

Honela dioen tokian:

"Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan Komunikazioko OLko teknikari izateko bi lanpostu (A maila) sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdiak, non lanpostuetako bat oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez beteko baita, eta beste lanpostua oposizioaren sistemaren bidez, bai eta bi hautaketa-prozesuetan aplikatzekoak diren oinarriak ere."

Honela esan behar du:

"Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan Komunikazioko OLko teknikari izateko hiru lanpostu (A maila) sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdiak, baita bi hautaketa-prozesuetan aplikatzekoak diren oinarriak ere. Lanpostuetako bat oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez beteko da, eta beste bi lanpostuak oposizioaren sistemaren bidez."

d) Oposizio bidezko deialdiaren izenburua:

Honela dioen tokian:

"II.–KOMUNIKAZIOKO OL-KO TEKNIKARI IZATEKO LANPOSTU BAT (A MAILA) OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA"

Honela esan behar du:

"II.–KOMUNIKAZIOKO OL-KO TEKNIKARI IZATEKO BI LANPOSTU (A MAILA) OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA"

e) Oposizio bidezko deialdiaren 1. oinarria:

Honela dioen tokian:

"1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua Nafarroako Unibertsitate Publikoan Komunikazioko OLko teknikari izateko lanpostu bat (funtzionarioen araubidekoa eta A mailakoa) oposizio bidez betetzea da. IV. eranskinean ageri da zein diren lanpostuaren zenbakia, baldintzak eta lantokia.

1.2. Halaber, deialdi honen xedea hautaketa-prozeduran lanposturik lortzen ez dutenekin aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzea da, bi deialdietako arau komunen F oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz.

1.3. 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa–, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialari eta Estatuko Aldizkari Ofizialari dagozkionak izan ezik (deialdi honen oinarriek berariaz aipatutakoak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneko esteka honetan azalduko dira, deialdi honi dagokion aipamenean, eta ez dira baliozkoak izanen bestelako tokietan agertzen direnak:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/enplegu-publikoa/azl-en-deialdiak?opcion=3"

Honela esan behar du:

"1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua Nafarroako Unibertsitate Publikoan Komunikazioko OLko teknikari izateko bi lanpostu huts (funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak) oposizio bidez betetzea da. IV. eranskinean ageri da zein diren lanpostuen zenbakia, baldintzak eta lantokia.

1.2. Txanda hauetan banatuko dira 2 lanpostu hutsak:

–Lanpostu bat txanda librean.

–Lanpostu bat igoera-txandan.

1.3. Igoera-txandako lanpostu hutsa bete gabe gelditzen bada izangaiek hautaprobak gainditzeko eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, lanpostu hori txanda librera pasatuko da.

Bestalde, igoera-txandan dauden lanpostu hutsak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda hori gainditu baina lanposturik gabe gelditzen direnek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsa betetzeko, txanda horretako izangaiekin lehian, lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, bi deialdietako arau komunen D oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko epea amaitzen den unean deialdi honen 2.1.2 oinarrian eskatzen diren baldintza bereziak betetzen ez dituzten igoera-txandako izangaiak ere txanda libreko lanpostu hutsera aurkezten ahalko dira, aurreko paragrafoan adierazitako moduan.

1.4. Halaber, deialdi honen xedea hautaketa-prozeduran lanposturik lortzen ez dutenekin aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzea da, bi deialdietako arau komunen F oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz.

1.5. 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa–, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialari eta Estatuko Aldizkari Ofizialari dagozkionak izan ezik (deialdi honen oinarriek berariaz aipatutakoak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneko esteka honetan azalduko dira, deialdi honi dagokion aipamenean, eta ez dira baliozkoak izanen bestelako tokietan agertzen direnak:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/enplegu-publikoa/azl-en-deialdiak?opcion=3"

f) Oposizio bidezko deialdiaren 2.1.1 oinarria:

Honela dioen tokian:

"Euskararen jakintzari buruzko C1 maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiriren bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera."

Honela esan behar du:

"Euskarako C1 mailaren eskakizuna duen lanpostua erdietsi nahi izanez gero, euskarako C1 maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiriren bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberakoa."

g) Oposizio bidezko deialdiaren 2.1.2 oinarria:

Deialdiaren 2.1.2 oinarria sartu behar da, honela dioena:

"2.1.2. Igoera-txandako izangaientzako baldintza espezifikoak:

Igoera-txandako izangaiek, aurreko apartatuan adierazitako baldintzez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa izatea eta lanpostuz igotzeko erabili nahi den jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun onartua izatea.

h) Oposizio bidezko deialdiaren 3.3 oinarria:

Honela dioen tokian:

"Deialdi honen 2.1.c) eta 2.1.d) oinarrietan eskatutako titulazioen eta ziurtagirien baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioaren kopia."

Honela esan behar du:

"Deialdi honen 2.1.1.c) eta 2.1.1.d) oinarrietan eskatutako titulazioen eta ziurtagirien baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioaren kopia."

i) Oposizio bidezko deialdiaren 6.1 oinarria:

Honela dioen tokian:

"Hautaprobak bukatutakoan, epaimahai kalifikatzaileak probak gainditu dituztenen zerrenda argitaratuko du oposizioan lortutako kalifikazioekin, lortutako puntuazioaren arabera banaturik. Zerrenda hori Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuari helaraziko dio, lanpostu hutsak hautatzeko tramitea egin dezan."

Honela esan behar du:

"Hautaprobak bukatutakoan, epaimahai kalifikatzaileak probak gainditu dituztenen zerrenda argitaratuko du oposizioan lortutako kalifikazioekin, txandaren eta lortutako puntuazioaren arabera banaturik. Zerrenda hori Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuari helaraziko dio, lanpostu hutsak hautatzeko tramitea egin dezan."

j) Oposizio bidezko deialdiaren 7 oinarria:

Deialdiaren 7. oinarria sartu behar da, honela dioena:

"7.–Lanpostu hutsen hautaketa.

7.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoaren bidez, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deialdia eginen du. Horretarako, honako hauek argitaratuko ditu: hautatu beharreko lanpostu hutsen zerrenda, hautaketara deitutako izangaien zerrenda –lanpostu hutsen kopuruaren araberakoa, lanpostu huts horiek hautatzeko duten lehentasunari jarraikiz eta puntuazioaren arabera ordenatua–, eta lanpostu hutsak hautatzeko ematen den hamar egun balioduneko epea.

7.2. Zerrenda horretan daudenek aditzera eman beharko dute, horretarako ezarritako epean, zein den deialdi honen xede diren lanpostu hutsak betetzeko duten lehentasun-ordena. Epe horretan, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, hautaketarik egiten ez duten izangaiek deialdi honen xede den lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, bi deialdietako arau komunen D.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

7.3. % 33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek lanpostu hutsak hautatzeko lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, betiere haientzako behar adina lanpostu baldin badaude.

Aurrekoa gorabehera, halako desgaitasun-maila duen izangairik badago eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu hutsetan jarduteko baldintzetan, bere desgaitasunerako egokienak direnak eskainiko zaizkio hautaketa egin aurretik, balorazio- eta orientazio-talde eskudunak horri buruz egiten duen txostena ikusita.

Bestalde, hautaprobak igoera-txandan gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute, txanda irekiko izangaien aldean, deialdiaren xede diren lanpostu hutsak aukeratzeko, desgaitasunen bat dutenen txandako izangaien salbuespena kontuan hartuta."

k) Oposizio bidezko deialdiaren 7. eta 8. oinarrien zenbakia aldatzea:

Oposizio bidezko deialdiaren 7. eta 8. oinarriak, "Izendatzeko proposamena eta dokumentuen aurkezpena" eta "Izendapena eta lanpostuaz jabetzea" izenekoak, 8. eta 9. oinarriak izanen dira hurrenez hurren.

l) Ebazpenaren IV. eranskina:

Honela dioen tokian:

LANPOSTUAREN IDENTIFIKAZIOA

ATXIKIMENDU EREMUA

ARAUBIDE ­JURIDIKOA

TITULAZIOA

HIZKUNTZA

HERRIA/HIRIA

LANALDIA

623

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / KOMUNIKAZIO ATALA

FUNTZIONARIOA

2.1.c) oinarria

EUSKARA C1

IRUÑEA

GOIZEZ

Honela esan behar du:

LANPOSTUAREN IDENTIFIKAZIOA

ATXIKIMENDU EREMUA

ARAUBIDE ­JURIDIKOA

TITULAZIOA

HIZKUNTZA

HERRIA/HIRIA

LANALDIA

623

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / KOMUNIKAZIO ATALA

FUNTZIONARIOA

2.1.c) oinarria

EUSKARA C1

IRUÑEA

GOIZEZ

619

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / KOMUNIKAZIO ATALA / WEB KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA

FUNTZIONARIOA

2.1.c) oinarria

IRUÑEA

GOIZEZ

Bigarrena.–Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun natural luzatzea, oposizio-deialdirako, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko abenduaren 20an.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

Iragarkiaren kodea: F2217484