260. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

122/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 5ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren maiatzaren 17ko 47/2010 Foru Agindua, gasolioa erosteagatik nekazariek edo abeltzainek jasandako hidrokarburoen gaineko zergaren kuoten itzulketa partzialerako prozedura ezartzen duena.

Estatuaren eta Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren laugarren xedapen gehigarriarekin bat, Nafarroan Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 52 ter artikulua aplikatzen da, zeinean arautzen baita nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiltzen den gasolioari dagokionez ordaindu edo jasandako hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa partziala.

Maiatzaren 17ko 47/2010 Foru Aginduan arautzen da Foru Komunitateko Zerga Administrazioak zerga horren itzulketa partziala egiteko prozedura. Prozedura hori, Estatuaren eta Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 35.5 artikuluan ezarritakoarekin bat, lurralde erkidean indarra duen eta apirilaren 21eko EHA/993/2010 Aginduan araututa dagoenaren antzekoa da.

Urriaren 3ko HFP/941/2022 Aginduak aldatu du berriki agindu hori. Zehazki, arauaren 2.2.A).5 artikulua aldatu du, zergaren itzulketa partzialerako eskaeran eman beharreko informazioari buruzkoa. Aldaketaren ondorioz, bereizi beharra dago, batetik, gasolio hobaridunaren erosketak, txikizkako salmentarako instalazio batean txikizkako saltzaile bati egindakoak eta Zerga Bereziei buruzko Erregelamenduaren 107. artikuluan aipatzen diren ordainbide espezifikoekin ordaindutakoak, eta, bestetik, gasolio hobaridunaren gainerako erosketak.

Lehenbizikoei dagokienez, eskatzaileak honakoei buruzko informazio orokorra eman beharko du: "gasolio hobaridunaren txartelak" edo "gasolio hobaridunaren txekeak" erabiliz egin eta ordaindutako hornidura guztiak, erositako litro kopuru osoarekiko, ordaindutako zenbateko osoa, eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) eta Jarduera eta Establezimendu Kodea (JEK), txikizkako establezimendua identifikatzen dutenak.

Beste motako erosketei dagokienez, mantentzen da informazio banakatua eman beharra hornidura bakoitzari buruz edo faktura berean bildutako hornidura multzoari buruz, eta gehitzen da gasolio hobaridunaren erosketa egin den establezimenduaren Jarduera eta Establezimendu Kodeari buruzko informazioa emateko betebeharra.

Hitzarmen Ekonomikoaren 35.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko, foru agindu hau onesten da aldaketa horiek beraiek foru arauetan egiteko, nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiltzen den gasolioari dagokionez ordaindu edo jasandako hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa partzialerako prozedurari buruzkoetan, hain zuzen ere.

38/1992 Legearen 52 ter artikuluak 3. apartatuan xedatzen duenez, itzulketa egiteko prozedura Ekonomia eta Ogasun Ministerioak ezarriko du. Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluaren ondorioz, ulertu behar da gaikuntza hori Nafarroako Foru Komunitatean zergen arloko eskumena duen departamentuko titularraren alde egiten dela.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra. Aldatzea Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren maiatzaren 17ko 47/2010 Foru Agindua, gasolioa erosteagatik nekazariek edo abeltzainek jasandako hidrokarburoen gaineko zergaren kuoten itzulketa partzialerako prozedura ezartzen duena.

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako gasolio hobaridunaren erosketetan izanen dituzte ondorioak 47/2010 Foru Aginduaren aldaketa hauek:

Bat.–3.2.a) artikuluaren aldaketa.

3. artikuluko 2.a) atalak testu hau izanen du:

"a) Nafarroako Foru Ogasunak Interneteko zerbitzari bat du aitorpena egin behar dutenen eskura, eta hor dagoen esteka baten bidez lor daiteke gasolioa erosteagatik nekazariek eta abeltzainek ordaindu edo jasandako hidrokarburoen gaineko zergaren kuoten itzulketa partzialerako eskabidearen aurkezpen elektronikoa. Zerbitzu horretaz baliatzeko, aitortzaileak Nafarroako Foru Komunitatearen atariko Interneteko helbidean sartu beharko du, eta bidali beharreko itzulketa-eskabidea aukeratu, non datu hauek jarri beharko baititu:

1. Eskatzailearen IFZ: 9 karaktere.

2. Gasolioaren kontsumoa egin duten ibilgailuen matrikula, kontsumo horrek tributatu badu Hidrokarburoen gaineko zerga Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 50.1 artikuluko 1. tarifako 1.4 epigrafean ageri den gaineko zerga-tasarekin (aurrerantzean, gasolio hobariduna).

3. Gasolio hobaridunaren kontsumoa egin duen makina edo tresna mota eta fabrikazio zenbakia.

4. Gasolio hobaridunaren erosketetan, txikizkako saltzaile bati egin eta uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Zerga Bereziei buruzko Erregelamenduaren 107. artikuluan aipatzen diren ordainbide espezifikoetan ordaindu badira, aitortzaileak zehaztu beharko du, orokorrean, erositako gasolio hobaridunaren litro kopurua, establezimendu berean egin eta gasolio hobaridunaren txartelak edo txekeak erabiliz ordaindu dituen erosketa guztiei dagokienez; datu hori adierazi beharko du eskabidean, beste hauekin batera: ordainbide horiek erabiliz ordaindutako zenbateko osoa, eta gasolio hobaridunaren erosketa egin den txikizkako establezimenduaren Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) eta Jarduera eta Establezimendu Kodea (JEK).

Beste establezimendu batzuetan, gasolio hobaridunaren txikizkakoak ez direnetan, egiten diren gasolio hobaridunaren erosketetan, berriz, aitortzaileak honako datu hauek adierazi beharko ditu, hornidura bakoitzari edo faktura berean bildutako hornidura multzoari buruz: fakturaren zenbakia eta data, erregaiaren erosketa egin den establezimenduaren Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) eta Jarduera eta Establezimendu Kodea (JEK), eta erositako gasolio hobaridunaren litro kopurua eta ordaindutako zenbatekoa, biak bi dezimalekin biribilduta.

5. Itzulketen transferentziak egiteko finantza entitatearen eta kontu korrontearen kodearen identifikazioa."

Bi.–Erregistro diseinuen aldaketa.

Aldatzen dira erregistro diseinuak, nekazariek eta abeltzainek gasolioa erosteagatik ordaindutako edo jasandako hidrokarburoen gaineko zergaren kuoten itzulketa partzialerako eskabide-fitxategiek bete behar dituztenak eta 47/2010 Foru Aginduaren eranskinean daudenak, foru agindu honen eranskinean daudenekin ordeztuko dira.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, agindu berean aurreikusitako ondorioekin.

Iruñean, 2022ko abenduaren 5ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

ERANSKINA

Fitxategiek bete behar dituzten erregistroen diseinuak, gasolioa erosteagatik nekazariek eta abeltzainek jasandako hidrokarburoen gaineko zergaren kuoten itzulketa partzialerako eskabidea banaka nahiz multzoka aurkezteko.

1. erregistroa: Aitortzailea.

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA

"1" (bat) konstantea.

2-4

Alfazenbakizkoa

AURKEZTEKO EREDUA

'G03' konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA

Aitorpenaren zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9

Alfabetikoa

AITORPEN ARRUNTA, OSAGARRIA EDO ORDEZKOA

Aitorpen arrunta: bete gabe utziko da.

Aitorpen osagarria: "C" bat jarriko da.

Ordezko aitorpena: ''S'' bat jarriko da.

10-18

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, eta kontrol karakterea izanen da azken idazgunea. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

19-68

Alfabetikoa

AITORTZAILEAREN IZEN-DEITURAK EDO SOZIETATE IZENA

Pertsona fisikoa bada, honela jarriko da: lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izena osorik, nahitaez ordena horretan. Pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe.

69-88

Zenbakizkoa

BANKUKO KONTUA, ITZULKETARAKO

Kontuaren 20 zenbakiak.

89-250

Alfabetikoa

ZURIUNEZ BETETZEKOA.

2. erregistroa: Ibilgailuak eta makinak.

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA

Konstantea: '2' (bi).

2-4

Alfazenbakizkoa

AURKEZTEKO EREDUA

'G03' konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA

Aitorpenaren zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, eta kontrol karakterea izanen da azken idazgunea. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

18

Zenbakizkoa

IBILGAILUA

1 balioak ondoko datuak ibilgailuarenak direla adierazten du, bestela 0 balioa.

19

Zenbakizkoa

MAKINA

1 balioak ondoko datuak makinarenak direla adierazten du, bestela 0 balioa.

20-22

Zenbakizkoa

IBILGAILUAREN EDO MAKINAREN KODEA

Erantsitako taulako kodeak, baimendutako kodifikazioa jasotzen duenarenak.

23-72

Alfazenbakizkoa

MOTA

Nahitaezko eremua. Gasolio hobaridunaren kontsumoa egin duen ibilgailu edo makina motaren deskripzioa.

Eremu honetan datu alfazenbakizkoak jarri behar dira, ezkerraldera lerrokaturik idatziko da eta eskuinaldera zuriuneak dituztela.

73-83

Alfazenbakizkoa

MATRIKULA.

Bakarrik ibilgailuetarako bete. Matrikula araua:

2 probintzia edo ibilgailu bereziaren letra.

A

Eskuinaldera lerrokaturik, zuriz beteak ezkerraldean.

6 zenbaki.

N

Ez gehitu zerorik ezkerraldean, matrikularenak ez badira.

3 letra.

A

Eskuinaldera lerrokaturik, zuriz beteak ezkerraldean.

84-133

Alfazenbakizkoa

FABRIKAZIO ZENBAKIA

Gasolio hobaridunaren kontsumoa egin duen makina edo tresna motaren fabrikazio zenbakia.

Makinen kasuan bete, ez ibilgailuen kasuan.

Eremu honetan datu alfazenbakizkoak jarri behar dira, ezkerraldera lerrokaturik idatziko da eta eskuinaldera zuriuneak dituztela.

134-250

Alfabetikoa

ZURIUNEZ BETETZEKOA

3. erregistroa: Txartela/Txekearen bidezko ordainketak eta fakturak.

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA

'3' (hiru) konstantea.

2-4

Alfazenbakizkoa

AURKEZTEKO EREDUA

'G03' konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA

Aitorpenaren zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ

Eremu hau eskuinaldera lerrokaturik egonen da, eta kontrol karakterea izanen da azken idazgunea. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

18

Zenbakizkoa

FAKTURA

1 balioak ondoko datuak fakturarenak direla adierazten du, bestela 0 balioa.

19

Zenbakizkoa

TXARTELA/TXEKEA

1 balioak ondoko datuak txartelarenak/txekearenak direla adierazten du, bestela 0 balioa.

20-29

Alfazenbakizkoa

FAKTURAREN ZENBAKIA

10 idazguneko eremu alfazenbakizkoa.

30-39

Alfazenbakizkoa

FAKTURAREN DATA

uuuu/hh/ee formatukoa.

40-48

Alfazenbakizkoa

HORNITZAILEAREN IFZ/IFK

Eremu hau eskuinaldera lerrokaturik egonen da, eta kontrol karakterea izanen da azken idazgunea. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

49-63

Zenbakizkoa

EROSITAKO GASOLIO LITROEN KOPURUA

Zenbakizko eremua, 15 idazgunekoa.

49-61

OSOA. Zenbakizkoa. Zati osoa: zati osoa idatziko da.

62-63

DEZIMALA. Zenbakizkoa. Zati dezimala: zati dezimala jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

64-78

Zenbakizkoa

ZENBATEKOA

Zenbakizko eremua, 15 idazgunekoa.

64-76

OSOA. Zenbakizkoa. Zati osoa: zati osoa idatziko da.

77-78

DEZIMALA. Zenbakizkoa. Zati dezimala: zati dezimala jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

79-91

Alfazenbakizkoa

HORNITZAILEAREN JEK

13 idazguneko eremu alfazenbakizkoa.

79-80

ES

81-83

Zeroak

84-85

Zenbakizkoa

86-87

Txartelaren/Txekearen bidez ordainketetan: HZ

Gainerako ordainketetan, 8. digitua izanen da: H

88-90

Zenbakizkoa

91

Letra

92-250

Alfabetikoa

ZURIUNEZ BETETZEKOA

–Oharra: 2. erregistroa: eremu bakar bat bete behar da (matrikula eta fabrikazio mota eta zenbakia); hau da, matrikularena betetzen bada, ez da beharrezkoa fabrikazio mota eta zenbakiarena betetzea, eta fabrikazio mota eta zenbakiarena betez gero, ez da matrikularena beharko.

(*) Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldera lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

–Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldera lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

Ibilgailuen eta makinen kode baimendua.

001

Ongarritzeko makina

002

Zuloak egiteko makina

003

Ateratzeko makina

004

Xurgagailua

005

Ezpaltzeko makina

006

Atomizagailua

007

Erratz-makina

008

Biobirringailua

009

Bulldozerra

010

Kargagailua

011

Eskorga

012

Konpresorea

013

Ebakigailua

014

Belarra ebakitzeko makina / Belarra ebakitzeko traktorea

015

Heskaiak ebakitzeko makina

016

Ertzak ebakitzeko makina

017

Uzta biltzeko makina

018

Sasiak garbitzeko makina

019

Aletzeko makina

020

Jasotzeko eta garraiatzeko makinak

021

Hondeamakinak eta ihinztagailuak

022

Ekipo elektrogenoa

023

Urez garbitzeko makina

024

Uzta biltzeko makinak (uzta-makinak)

025

Minikargagailua

026

Minitraktorea

027

Motoaitzurra

028

Motoponpa

029

Motoponpa

030

Motokultorea edo motomakina

031

Motosega

032

Motozerra

033

Xehatzeko makina

034

Plataforma jasotzailea

035

Kargatzeko luma

036

Inausteko makina

037

Ihinztagailua

038

Quad-a

039

Errotokultorea

040

Zerrotea

041

Haizagailua

042

Traktorea

043

Gurdi traktorea

044

Birringailua

045

Zartakatzeko makina

046

Mahatsa biltzeko makina

047

Zuhaitz-astingailuak

048

Zangak egiteko makina

999

Zerrendan ageri ez diren beste ibilgailu edo makina batzuk

Iragarkiaren kodea: F2216524