260. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Kalifikazio juridikoaren aldaketa 1. poligonoko 153., 154., 155. eta 231. lurzatietan

Beteluko Udalak, 2022ko azaroaren 16an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen jabari publikoko ondasun honen kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea: Beteluko 1. poligonoko 153, 154, 231, 155. lursailen artetik igarotzen den bidea, soberako partzela (ondare ondasun alegia) kalifikatzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 12. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean. Epe horretan ez bada alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da aipatu ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa.

Betelun, 2022ko azaroaren 16an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2216331