260. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Herri-lurra desafektatzeko eta okupatzeko espedientea jendaurrean jartzea

2022ko azaroaren 30ean osoko bilkurak egindako bileran, besteren artean, jarraian dagoen erabakia hartu zuen:

1. Hasierako onarpena ematea Berako katastroko 4. poligonoko 16. partzelan herri-lurretako 197 metro linealen desafektazioari, Ariztegi parajean, horren gainean zortasuna eratzeko, eta partzela horretako 1,27 metro karraturen okupazioari, 3 poste elektrikorekin.

2. Zortasuna eta okupazioa arautuko dituen administrazio-baldintzen agiria onartzea.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean.

4. Adieraztea alegaziorik ez badago, edo aurkeztutakoak ebatzi ondoren, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaiola, onets dezan.

Beran, 2022ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2216376