260. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

113/2022 FORU DEKRETUA, abenduaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak adierazi du beharrezkoa dela lanpostu batzuk sortzea plantilla organikoan, 2022ko lan publikoaren eskaintzan sartu ahal izateko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko abenduaren 14an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan:

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua

Barne Zuzendaritza Nagusia:

–Foruzain-agenteen laurogeita hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 11555, 11556, 11557, 11558, 11559, 11560, 11561, 11562, 11563, 11564, 11565, 11566, 11567, 11568, 11569, 11570, 11571, 11572, 11573, 11574, 11575, 11576, 11577, 11578, 11579, 11580, 11581, 11582, 11583, 11584, 11585, 11586, 11587, 11588, 11589, 11590, 11591, 11592, 11593, 11594, 11595, 11596, 11597, 11598, 11599, 11600, 11601, 11602, 11603, 11604, 11605, 11606, 11607, 11608, 11609, 11610, 11611, 11612, 11613, 11614, 11615, 11616, 11617, 11618, 11619, 11620, 11621, 11622, 11623, 11624, 11625, 11626, 11627, 11628, 11629, 11630, 11631, 11632, 11633, 11634, 11635, 11636, 11637, 11638, 11639, 11640, 11641, 11642, 11643 eta 11644.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia:

–Basozainen bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, Erronkari-Zaraitzuko Koordinazio Unitateari atxikiak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 11645 eta 11646.

–Basozainen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, Iruñeko Koordinazio Unitateari atxikia, plantilla organikoan zenbaki hau duena: 11647.

–Basozainen zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, Koordinazio Unitate Zentralari atxikiak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 11648, 11649, 11650, 11651, 11652, 11653, 11654 eta 11655.

–Basozainen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, Lizarrako 1. Koordinazio Unitateari atxikia, plantilla organikoan zenbaki hau duena: 11656.

–Basozainen bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, Sakana-Mendialdeko Koordinazio Unitateari atxikiak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 11657 eta 11658.

–Basozain lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, Agoizko Koordinazio Unitateari atxikia, plantilla organikoan zenbaki hau duena: 11659.

Bi.–Sortutako lanpostuak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko abenduaren 14an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2216984