26. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 163/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako 2. mailako gako-gaitasunen probak koordinatzeko epaimahaiko kideak.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 163/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan 2. mailako gako-gaitasunen probak egiteko eta gaitasun horiek egiaztatzeko 2022ko deialdia egin zen.

Ebazpen horren 2. eranskineko 1. oinarriak xedatzen du koordinazio epaimahai bat eratuko dela, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez izendatua, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak proposaturik, kide hauek izanen dituena: epaimahaiburu bat, idazkari bat eta bi epaimahaikide. Era berean, xedatzen du Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko pertsona bat izanen dela epaimahaiko lehendakaria, eta Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko pertsona bat idazkaria. Beste bi epaimahaikideak ere zerbitzu horiei atxikitako pertsonak izanen dira, zerbitzu bakoitzetik bat.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak izenda ditzan, ebazpen baten bidez, 2. mailako gako-gaitasunen proben koordinazio epaimahaia osatuko duten kideak Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 163/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako 2022. urteko deialdirako.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 163/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako 2. mailako gako-gaitasunen probak koordinatzeko epaimahaiko kideak izendatzea, honako honen arabera:

Epaimahaiburua: l

Idazkaria: Lourdes Azanza Beramendi.

1. epaimahaikidea: Beatriz Lasheras Fernández.

2. epaimahaikidea: Fernando Gorostizu López.

2. Ebazpen honen bidez 2. mailako gako-gaitasunen probak koordinatzeko izendatu den koordinazio epaimahaiak Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 163/2021 Ebazpenak esleitzen dizkion eginkizunak izanen ditu, ebazpen horren bidez onetsi baitzen 2. mailako gako-gaitasunen proben 2022ko deialdia.

3. Abenduaren 20ko 163/2021 Ebazpenaren 2. eranskinaren 8. oinarriaren arabera, nahitaezkoa da 2. mailako gako-gaitasunen probak koordinatzeko epaimahaian parte hartzea. Era berean, ebazpen horren 9. eta 10. oinarrietan xedatutakoaren arabera, koordinazio epaimahaiko kideek Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 84/2016 Ebazpenean ezarritako konpentsazioak jasoko dituzte.

4. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 17an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F2200723