26. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Aranoko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2022eko urtarrilaren 27an egindako bilkuran:

1. Hasiera batez onestea 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

2. Bai aurrekontu orokorra eta bai hura betearazteko oinarriak, jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsita joko dira, jendeaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikuluan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Aranon, 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2201345