26. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko klarinete eta musika-hizkuntzako irakasle lanpostu huts bat. Behin betiko zerrenda

Alkatetzaren urtarrilaren 24ko 155/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi da onartuen behin betiko zerrenda, klarinete eta musika-hizkuntzako irakasle lanpostu huts bat, B mailakoa, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2021eko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 25ean.

Horrenbestez, ebazten dut:

Lehendabizikoa.–Onestea aipatu deialdiko izangai onartuen behin betiko zerrenda.

Onartua:

GOLDARACENA ASA, ARTURO

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Orobat, Udalaren web-orrian (www.tudela.es) ikusten ahal da, lan eskaintzen atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Tuteran, 2022ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2201091