259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2023. urteko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko urriaren 25ean, hasiera batez onetsi zuen mankomunitatearen plantilla organikoa 2023rako, legez eskatzen den gehiengoa izanik.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 7an.

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da 2023ko plantilla organikoa, zeina eranskinean zehazten baita; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen, behin betiko onetsitako plantillaren aurka, honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Garesen, 2022ko abenduaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

ERANSKINA

2023ko plantilla organikoa

KARGUA

LANPOSTU

KOPURUA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

MAILA

TALDEA

SARBIDEA

ESKLUSIBOT. OSAG.

LANP.
OSAG.

EUSKARA MAILA

ADMINISTRAZIO-EGOERA

GRADUA

IDAZKARIA

1

F

A

OL

55

50

C1 nahitaezkoa

Hutsik

3

EUSKARA TEKNIKARIA

1

F

B

OL

20

C1 nahitaezkoa

Hutsik

BERDINTASUNEKO TEKNIKARIA

1

F

B

OL

10

B2 nahitaezkoa

Hutsik

Mankomunitateko langileen zerrenda, 2022ko urriaren 20an

Langileen izenen zerrenda.

LANGILERIA

EGOERA

MAILA

LANPOSTUA

MARIEZKURRENA BALEZTENA, MIREN JAIONE

Administrazio-kontratuduna

A

Idazkari kontu-hartzailea

VILLANUEVA ETXAGUE, BIDATZ

Administrazio-kontratuduna (lanaldiaren %80)

B

Euskara teknikaria

LABURDURAK:

–F = Funtzionarioa.

Sarbidea:

–OL = Oposizio-lehiaketa.

Osagarriak:

–Lanp. osag. = Lanpostuko osagarria.

–Esklusibot. osag.= Esklusibotasun osagarria.

Iragarkiaren kodea: L2216620