259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko 1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8. eta 9. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2022ko azaroaren 25ean egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8. eta 9. aldaketak 2022ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espediente hori behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Zangozan, 2022ko abenduaren 12an.–Mankomunitateko burua, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2216940