259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

2023ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Esako Udalak, 2022ko abenduaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, 2022rako zerga-tasak erabaki zituen, oinarri hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. artikuluan lege beraren 64. artikuluari buruz ezarritakoa. Hauek dira zerga-tasak:

–Lurraren kontribuzioa: %0,23.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala: Nafarroako Gobernuaren tarifak.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen edo zirkulaziokoa: 2021eko tarifa bera, trakzio mekanikoko ibilgailuen ordenantzan ezarritako salbuespen eta hobariekin.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4. Ordenantzaren araberako hobariak.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):

SORTZEALDIA

KOEFIZIENTEA

MOTA

20 urte edo hortik gora

0,55

%8

19 urte

0,20

%8

18 urte

0,20

%8

17 urte

0,06

%8

16 urte

0,06

%8

15 urte

0,06

%8

14 urte

0,06

%8

13 urte

0,06

%8

12 urte

0,06

%8

11 urte

0,06

%8

10 urte

0,06

%8

9 urte

0,12

%8

8 urte

0,19

%8

7 urte

0,35

%8

6 urte

0,41

%8

5 urte

0,33

%8

4 urte

0,26

%8

3 urte

0,18

%8

2 urte

0,11

%8

Urtebete

0,13

%8

urtebetetik behera

0,06

%8

–Tasak eta prezio publikoak:

Tasa eta prezio publiko guztiak mantentzen dira, ur-tasa izan ezik, zeina igoko baita udal-ordenantzaren arabera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskumenak (lege horrek arautzen ditu Toki Araubidearen Oinarriak). Orobat, ohartarazten da erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela hautara, oinarri harturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikulua (foru lege horrek arautzen ditu Nafarroako Toki Ogasunak):

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Esan, 2022ko abenduaren 12an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2216943