259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 1623. eta 1624. lurzatietan. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Vianako SR-4ko P.1.1 eta P.1.2 lurzatien xehetasun-azterketa, Víctor Garín Moreno kalean. Mikel Vildosola Chascok eta beste batzuek sustatu dute, eta helburua da lerrokadurak eta okupazioa aldatzea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, 2022ko abenduaren 16an.–Alkatea, Blanca Yolanda González García.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2217265