259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Garaje mankomunatua

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko Hirigintza bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (foru lege horren bidez arautzen dira Ingurumenean Eragina duten Jarduerak) eta haren Erregelamenduan (onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).

Espediente zenbakia: 43/2022/AACC.

Sustatzailea: Inversiones Jiru SL.

Jarduera: garaje mankomunatuaren jarduera ezartzea (4 bloketakoa, babes ofizialeko 80 etxebizitzarentzat).

Tokia: Ronda Santa Quiteria pasealekuko 26, 28, 30 eta 32 zenbakiak, erdisotoa; sarbidea, Manuel Altolaguirre kaleko atzealdetik, 26-AP (Ana María Matute kalearen kantoian); Narangel etorbidearekiko etxe-sail guztia hartzen du (4. poligonoa, 500. lurzatia).

Tuteran, 2022ko abenduaren 15ean.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2217108