259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBASKO KONTZEJUA

Aldaketa, gimnasioko barne araubidearen erregelamenduan. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko abenduaren 5ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Tebasko Kontzejuaren gimnasioko barne araubidearen erregelamenduan, 2., 6., 9., 11., 14., 15., 18. eta 19. artikuluetan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabakiaren hasierako onespen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta kontzejuaren iragarki-taulan eta webgunean argitaraturik, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat heldu direnekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten ez badu. Aldaketaren testua behin betiko onetsitakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira behar den iragarkia eta haren testu osoa.

Tebasen, 2022ko abenduaren 5ean.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2216903